Mitosis eta Meiosia: Zelula Zatiketaren Faseak eta Funtzioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,35 KB
MITOSIA
Faseak
Profasea
- ADNaren kondentsazioa, kromosometan antolatuta.
- Mintz nuklearra zatitu eta desagertu egiten da.
- Kromosoma bakoitzak 2 kromatida ditu, eta 2 homologo.
- Diplosomen inguruan mikrotubuluak sortzen dira, eta zinetokoroekin elkarrekintzan, kromosomak zelularen muturretara (poloetara) doaz.
Metafasea eta Anafasea
- Metafasea: Kromosomen besoak plano ekuatorialean antolatzen dira.
- Anafasea: Kromosomaren kromatidak banatu eta bakoitza zelularen polo batera doa.
Telofasea
- Kromosomak deskondentsatu egiten dira.
- Nukleoloak agertu eta mintz nuklearrak eratzen dira.
Ezaugarriak eta Funtzioak
- Sexu gabeko zatiketa da.
- Zelula eukariotoetan gertatzen da.
- Zelula kume diploideak sortzen dira, jatorrizko zelularen kromosoma duplikatua izanik, bi zelula kume diploide berdin emateko.
- Funtzioak: Ehunak berriztatu eta haztea, zauriak osatzea eta ADNa iraunaraztea.
Zitozinesia
Zelula kume bi sortzeko ematen den zitoplasmaren banaketa da, anafasean hasten dena.
- Animalia zeluletan: Plaka ekuatorialean eraztun bat sortzen da, gero eta estuagoa dena, zelula zatitu arte.
- Landare zeluletan: Horma zelular berria sortzen da, bi zelula kumeak banatuta eratuz.
MEIOSIA
Ezaugarriak
- Zelula sexualak (gametoak) sortzeko gertatzen den zatiketa zelularra da.
- Animalietan eta landareetan ematen da.
- Gameto arrak (espermatogenesiaren bidez) eta emeak (obogenesiaren bidez) sortzen dira.
- Zelula diploide batetik 4 zelula haploide sortzen dira.
- Gametoek birkonbinazio genetikoa daukate: ADN zati bat ebaki eta beste batekin itsatsi.
Meiosia I. Faseak
Profase I
- Leptotenoa: Kromosomak ikuskorrak dira, 2 kromatidaz osatuta eta mintz nuklearrari lotuta.
- Zigotenoa: Kromosoma homologoak parekatu egiten dira, egitura bibalentea sortuz (2 kromosoma homologo lotuta, 4 kromatida egonik).
- Diplotenoa: Kromosoma homologoak kiasma puntuan batzen dira. Birkonbinazioa bertan ematen da.
- Diazinesia: Kromatidak kondentsatuago daude, kromosoma homologoak kiasmari lotuta. Mintz nuklearra desagertu eta ardatz akromatikoa sortzen da.
Metafase I
Kromosoma homologo pareak plaka ekuatorialean antolatzen dira.
Anafase I
Kromosoma homologo bakoitza zelularen polo batera migratzen da.
Telofase I
Kromosomaren migrazioa amaitu. Kromosomak deskondentsatzen dira, mintz nuklearra sortu eta zitozinesia ematen da, 2 zelula sortuz.
Fasebitartea (Interfasea)
Lehenengo meiositik bigarren meiosirako aldaketa da; ADNa ez da bikoizten.
Meiosia II. Faseak
Profase II
Kromosomak kondentsatu, mintz nuklearra desagertu eta ardatz akromatikoa sortzen da.
Metafase II
Kromosomak plaka ekuatorialean kokatzen dira.
Anafase II
Kromosomaren kromatidak banatu, bakoitza polo batera migratuz.
Telofase II eta Zitozinesia
Kromatidak deskondentsatu eta mintz nuklearra agertzen da. Zitozinesiaren bidez zitoplasma banatzen da, lau zelula haploide sortuz.