Animalien Fisiologia: Zirkulazioa, Iraiztea eta Erregulazioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,34 KB

Ugaztunen Sistema Linfatikoa

  • Beheko gorputz-adarretako eta gorputzaren goiko ezkerreko aldeko basoak sabelean biltzen dira, hodi torazikoan.
  • Gorputzaren eskuineko baso linfatikoak eskuineko hodi linfatikora isurtzen dira.

Ornogabeen Zirkulazio-Aparatua

Poriferoek, knidarioek, platelmintoek eta nematodoek ez dute zirkulazio-aparaturik. Garraiobidea zelulaz kanpoko likido bat da, zelula guztiak bustitzen dituena, eta horietatik hartzen dituzte elikagai guztiak.

Ornogabeen Zirkulazio-Sistema Nagusiak

Zirkulazio Irekia

  • Artropodoak: Bihotza dortsala da, baso dortsalaren zabaltzearen eraginez. Hemolinfa arterietarantz ponpatu eta barne-espazioetan isurtzen da; xurgapen-ponpa baten bidez bihotzera itzultzen da. Uretako artropodoetan, hemolinfa brankietatik igarotzen da, bihotzean sartu baino lehen.
  • Zefalopodoak ez diren moluskuak: Bihotza trenkadaduna da eta posizio dortsalean dago. Bentrikulu bakarra eta aurikula bat edo bi ditu. Hemolinfa beste baso batzuek jasotzen dute; brankietara edo difusio-biriketara eramaten du, oxigenoa hartu ondoren bihotzera itzultzeko.

Zirkulazio Itxia

  • Zefalopodoak: Bihotza trenkadaduna da, bi edo lau aurikula eta bentrikulu bat ditu. Odola bentrikuluetatik irten eta basoetatik brankietaraino doa. Bi bihotz laguntzailek indartzen dute brankien bidezko zirkulazioa. Gainerako moluskuak baino aktiboagoak dira.
  • Anelidoak: Baso dortsal batek eta bentral batek osatzen dute, bost bihotz pareren bidez lotuta daude, uzkurtzeko gaitasuna dute. Baso dortsalak likidoa aurrerantz bultzatzen du, eta bentralak atzerantz.

Ornogabeen Iraitz-Organoak

Poriferoek eta knidarioek ez dute iraitz-aparaturik. Hondakinak zuzenean kanporatzen dituzte, gorputzeko larruazaletik. Gainerako ornogabeek egitura anatomiko espezializatuak edo iraitz-organoak garatu dituzte.

Ornogabeen Iraitz-Organo Motak

  • Protonefridioak: Eboluzio urriko animalietan daude; platelmintoetan eta nematodoetan. Hodi itxi adarkatuak dira, barruko muturrak zelula ziliatuetan amaitzen direnak eta hondakinak hartzen dituztenak. Barruan, zelula flagelatu batzuek likidoaren zirkulazioa eragiten dute. Gehiegizko ur kantitatea xurgatu ondoren, iraitz-poro batzuetatik kanporatzen da.
  • Metanefridioak: Anelidoetan eta moluskuetan ageri dira. Bi muturretatik irekitako hodiak dira: barruko muturra zelomara irekitzen da, zilioekin inguratuta. Likidoa, zeloman dagoena eta hondakinak dituena, nefrostomako zilioek hartu eta igarotzen da; substantzia erabilgarriak xurgatzen dira. Hondakin-poro izeneko zulo batetik kanporatzen dira.
  • Malpighiren Hodiak: Intsektuen ohiko organoak dira. Digestio-hodiaren ebaginazio meheak dira. Gorputz-barrunbean mutur batetik itxita daude, eta digestio-hodiarekin kontaktuan dagoen muturretik irekita. Hemolinfa iragazten da. Ura ondorengo hestean berreskuratzen da.
  • Guruin Berdeak: Krustazeoek soilik dituzte. Antenen edo masailezurren oinarrian daude. Zaku antzeko bat, hondakinak biltzeko; tubulu bat, substantzia erabilgarriak berriro xurgatzeko; eta puxika bat, hondakinak kanporatzeko.

Gernuaren Kontzentrazioaren Erregulazioa

Iraiztea ez da hondakinak kanporatzeko mekanismo hutsa; barne-ingurua erregulatzeko eta gernuaren kontzentrazioa doitzeko ere balio du, kanporatutako gernuak ez baitu beti kontzentrazio bera izaten.

Gernuaren kontzentrazioa nefronan xurgatutako ur kantitatearen araberakoa da, hormona antidiuretikoak edo basopresinak (ADH) erregulatzen duena. Hormona hori hipofisiak jariatzen du, barne-inguruko kontzentrazioari buruz jasotzen duen informazioaren arabera. Kontzentrazioak gora egiten duenean (ura behar izatearen adierazlea), hipofisiak basopresina jariatzen du. Giltzurrunera iristean, nefronako uraren iragazkortasuna handitzen du, eta ur gehiago xurgatzen da, gernua kontzentratuagoa izan dadin.

Definizioak

Iraiztea:
Hondakin metabolikoak kanporatzea.
Defekazioa:
Organismoak digeritu edo asimilatu ez dituen hondakinak uzkitik kanporatzea.
Jariatzea:
Organismoak erabilgarriak izan daitezkeen substantziak sortzea.