Giza Gorputzaren Aparatuak eta Sistemak: Funtzioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,07 KB

Arnas Aparatua

Sudurra

Oxigenoa gure gorputzera sartzen du.

Faringea

Airea garraiatzen du.

Laringea

Laringean airea pilatzen da.

Trakea

Airea bronkioetara garraiatzen du.

Bronkioak

Trakea biriken hasieran bi hoditan banatzen da, bronkio izenekoak.

Bronkioloak

Bronkioak biriken barnean bronkiolo izeneko adartxoetan banatzen dira.

Albeoloak

Bronkioloen adar txikienetan zakutxo edo poltsatxo batzuk daude, albeoloak, eta hor gertatzen da gas-trukea. Albeoloak odol-kapilarrez inguratuta daude, eta oxigenoa eta CO2-a albeoloetatik odol-kapilarretara pasatzen dira.

Birikak

Biriketan airea pilatzen da eta airea albeoloetara garraiatzen da.

Digestio Aparatua

Funtzioa

Digestio-aparatuari esker, janarietatik beharrezkoak dituen mantenugaiak edo nutrienteak bereizten ditu, komeni zaizkionak hartuz (proteinak, bitaminak, etab.) eta hondakinak baztertuz.

Egitura eta Prozesuak

Ahotik uzkiraino doan hodi lodi batek eta hari lotutako guruinek osatzen dute. Hodi horretan zehar, bi motatako ekintza gertatzen dira:

  • Mekanikoak
  • Kimikoak (Entzimek burutzen dituztenak)

Zirkulazio Aparatua

Funtzioa

Zirkulazio-aparatua gorputz osoan zehar hedatzen den sare bat da. Arnas aparatuarekin eta digestio-aparatuarekin elkarlanean funtzionatzen du; haietan hartutako oxigenoa eta mantenugaiak gorputz osoko zeluletara garraiatzeaz arduratzen da. Bestalde, zelulen barneko errekuntzan sortutako hondakinak iraitz-aparatura eramaten ditu, eta errekuntzan sortutako karbono dioxidoa biriketara garraiatzen du.

Iraitz Aparatua

Funtzioa

Hondakinak kanporatzeaz arduratzen da; hondakinak gernuaren eta izerdiaren bidez kanporatzen ditu.

Lokomozio Aparatua

Funtzioa eta Egitura

Hezurrez eta giharrez osatuta dago. Horiei esker ibil gaitezke.

Nerbio Sistema

Funtzioa

Zentzumenetatik hartutako informazioa garunera garraiatzen du, eta garunak informazio hau interpretatu egiten du.

Ugaltze Aparatua

Funtzioa

Gizakion biziraupena ziurtatzea da, sexu-organoen bidez. Organo horiek desberdinak dira emakumeengan eta gizonengan.

Organoak

Emakumezkoenak

Obulutegian sortutako obulua umetokira iristen da. Obulua ernaltzen ez bada, baginatik kanporatzen da odol-isuri batekin (hilekoa). Hori, gutxi gorabehera, 28 egunean behin gertatzen da.

Ohitura Osasuntsuak

Arnasketa

Arnasa sudurretik hartzea hobea da, mukosak ditugulako. Arnasa sudurretik hartzen ez badugu, infekzioak azkarrago har ditzakegu.

Tabakoa saihestea

Ez erre tabakorik, birikak osasuntsu mantentzeko eta gas-trukea behar bezala egiteko.

  • Ondorioak:
    • Gas-trukea oztopatzen da.
    • Usaimena eta dastamena galtzen dira.
    • Bihotzeko arazoak sor daitezke.
    • Biriketako edo arnasbideetako minbizia eragin dezake.