Birusen Ugalketa Zikloak: Litikoa eta Lisogenikoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,26 KB
Birusen ugalketa bi ziklo nagusitan sailkatzen da: ziklo litikoa (ugalketa aktiboa) eta ziklo lisogenikoa (latentzia).
Ziklo Litikoa: Birusen Ugalketa Aktiboa
Ziklo litikoak sei fase nagusi ditu, non birusak zelula ostalariaren mekanismoak erabiltzen dituen bere burua bikoizteko eta zelula apurtzeko:
1. Kutsapena (Infekzioa)
Birusak parasitoak direnez, izaki batetik bestera egiten dute salto. Birus bakoitzak estrategia espezifiko bat dauka.
2. Zurgapena (Atxikidura)
Birusek gainazalean proteinak dituzte zelula diana identifikatzeko. Gure zeluletan ere mintzan errezeptoreak egoten dira, baina ez pentsa hauen funtzioa birusak identifikatzea denik. Gaur egun, zientzialariak errezeptore hauen forma aldatzen saiatzen ari dira, era honetan birusek zelulak ez ezagutzeko.
3. Barneratzea (Penetrazioa)
Zelulari akoplaturiko birusak bere DNA edo RNA injektatzen dio. Azido nukleikoak injektatzen dira bakteriofagoen kasuan (bakterien birusa), edo bestela birusa zelularekin fusionatzen da, bere mintza oso antzekoa delako.
4. Transkripzioa eta Duplikazioa
Prozesuaren faserik garrantzitsuena da. Zelularen barruan zelularen DNA eta birusaren azido nukleikoak daude. Azido nukleikoak hartzen du zelularen kontrola modu desberdinetan:
Zelulak ez du bere DNA eta birusaren DNA desberdintzen. Birusak bere DNArekin transkripzioa eta gero duplikazioa egiten du. Hortik proteinak sortzen ditu. Proteina horiek zelularen DNA amatatzen dute. Ondoren, birusak birus gehiago sortzen ditu.
Birusaren DNA duplikatzean mutatu egiten bada, zelularen SOS sistemak konpondu egiten du. Beraz, birusak oso ondo ateratzen dira, arazorik gabe. Aldiz, mutatzen dena RNA bada, SOS sistemak ez du konponduko, DNA baino ez duelako konpontzen. Horregatik, RNA duten birusek ez dute txertorik, etengabe mutatzen daudelako. HIESa eta gripea adibide onak dira.
5. Bikoizketa (Muntaia)
Zelularen mekanismoen bidez birus berrien parteak fabrikatzen dira. Gero, parte hauek batu egiten dira eta zelula birusez betetzen da.
6. Lisia (Apurketa)
Birusen irteera zelulatik. Askotan zelula apurtu egiten da. Bi aukera daude irtetzeko:
- Zelula apurtu.
- Birusa exozitosiaren bidez ateratzen da, ponpa batean. Irteera honekin, birusak zelularen mintzaren zati bat eramaten du. Horrela azaltzen da zergatik birus batzuek mintz geruza duten.
Ziklo Lisogenikoa: Latentzia eta Integrazioa
Birus guztiak gai dira ziklo litikoa egiteko, baina ez ziklo lisogenikoa egiteko. Lehenengo fasera arte bi zikloak berdinak dira, baina momentu honetan birusak zelularen egoera metabolikoa aztertzen du. Zelula ondo badago (balorazioa positiboa bada), birusak ziklo litikoarekin jarraitzen du; negatiboa bada, ziklo lisogenikoari ekiten dio.
Birusaren azido nukleikoa zelularen DNAren barruan sartzen da, eta birusa egoera honetan dagoenean, birusa latente edo probirus eran dagoela esaten dugu. Horrela, zelula mitosiaren bidez zatitzerakoan, DNA duplikatu egiten da eta birusa ez da hiltzen, ugaldu baizik. Birusa era honetan dagoen bitartean ezin du eraso, ugaldu besterik ez da egiten.
Egoera honetan dagoen bitartean, sistema immuneak ezin du detektatu, ezin baita zelulara sartu, eta ez du erantzunik garatzen. Bitartean, birusa behin eta berriro ugaltzen da.
Birusa latente dagoen bitartean, zelulak normal egiten du bere lana. Baina egoera latentetik irtetzerakoan (hau da, zelularen DNA eta birusaren informazio genetikoa banatzerakoan), birusak ziklo litikoaren 4. faseari, Transkripzioari, ekiten dio eta ziklo osoa egiten du birusak askatu arte.
Ondorioak eta Minbizia
Bai HIESa, bai herpesa ziklo lisogenikoa egiten dute. Normalean, ziklo hau duten birusak mutagenikoenak izaten dira. Birusak egoera latentetik irteten direnean, birusaren DNA zati bat gure zelularen barnean geratuz gero, birusa hilko da, baina zelula bizirik mantenduko da, mutatuta. Hau dela eta, askotan geneak apurtzen dira eta mutazioen ondorioz, minbiziak sor daitezke. Hau da, horiek bezalako birusek minbizia sor dezakete. Esate baterako, Papiloma birusak emakumeen umetokiaren lepoko minbizia eragin dezake.