Immunitate-Erantzunak: Humorala eta Zelularra
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,31 KB
1. Erantzun Humorala (Humore-Immunitatea)
Behin alarma emanda interleukinaren bidez, lehenengo erantzun moduan linfozito B izeneko zelula batzuk martxan jartzen dira eta antigorputzak botatzen dituzte antigenoari erasotzeko.
Antigorputzak bala espezifiko batzuk dira, odolera pasatu ondoren antigenoaren bila doazenak eta honekin topo egiten dutenean neutralizatzen dutenak.
Antigorputzen Isurketarako Baldintzak
Hala ere, antigorputzen isurketarako bi baldintza eman behar dira:
- Linfozito T4-k alarma ematea.
- Linfozito B-k interleukina nabaritu eta antigenoa identifikatzea.
Arazoa da antigeno bakoitzarentzako linfozito B mota bat dagoela, eta bakoitza aktiboan jarriko dela antigenoaren arabera (bakoitza antigeno batean espezializatuta dago). Horrela, milaka milioi linfozito B ezberdin ditugula kalkulatzen da.
Behin bi baldintzak beteta, erantzun humorala hasiko da. Beraz, antigenoak eta interleukinak linfozito B mota aukeratzen dute; ironiaz, antigeno berak bere erasotzailea hautatzen du.
Zelula Plasmatikoaren Funtzioa
Linfozito B aktibatzen da, hau da, ugaltzen da eta zelula plasmatiko izatera pasatzen da. Zelula plasmatikoak metraileta bat bezala funtzionatzen du eta 3.000-30.000 antigorputz segundoko botatzen ditu.
Antigorputz hauek antigenoari erasoko diote soilik, eta gorputzean hedatuta egon arren, gure zelulei ez diete ezer egiten. Erantzun hau oso konplikatua eta nahiko geldoa da (zazpi egun behar ditu martxan jarri arte), baina oso eraginkorra da. Zelula plasmatikoa aktiboan mantenduko da antigenoarekin amaitu arte.
2. Erantzun Zelularra (Zelula-Immunitatea)
Linfozito T8 da erantzun honen arduradun nagusia. Erantzun humoralaren kasuan bezalaxe, linfozito T4-k paper garrantzitsu bat dauka antigenoaren aurkezpenean. Ondorioz, zerbaitek linfozito T4-rekin akabatuz gero, heriotza gerta liteke, ez daukagulako erantzunik antigenoen aurrean.
Erantzun humoralak egitura edo molekula solteei erasotzen die, eta erantzun zelularrak, berriz, zelulan itsatsirik dauden antigenoei. Bi erantzunak era paraleloan gertatzen dira, eta horregatik oso zaila da biak desberdintzea.
Linfozito B-ren kasuan bezala, linfozito T8 aktibatzeko interleukina nabaritu behar du eta gainera antigenoa ikusi behar du. Behin aktibatuak, zelula berriak hain ezberdinak dira non beste izen bat ematen zaien. Hauek dira eraldatutako zelula berriak:
- T zitotoxikoak (Linfozito T8): Edozein zelula, antigenoa bere mintzean dutela, hiltzen dute. Hori dela eta, Natural Killer moduan ere ezagutzen dira.
- T laguntzaileak (Linfozito T4): Eraldatutako zelulak lanean jarraitzeko beharrezkoak dira, bestela T zitotoxikoak eta zelula plasmatikoak ez dute funtzionatzen.
Beste Linfozito T Mota Batzuk
Honez gain, badira beste linfozito T mota berezi batzuk:
- Linfozito T supresorea: Behin sendatuta, erantzunak gelditzen dituena da.
- Linfozito T oroimena: Hauek antigenoa gogoratzen dute. Antigenoaren arabera, bizitza osoan gogoratzen dute edo ez.
- Linfozito T laguntzailea: Guztia koordinatzen du.