Mitokondrioak eta kloroplastoak — Zelula organuluen egitura eta funtzioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,59 KB

Mitokondrioak eta kloroplastoak — azterketa erantzunak

2012 Uztaila 4A

PpKOLwvu20fnnFAOaY8SM-WP7aqx6TqsCaQZHklNhsrnQ9iw0E-oLkmcdrrDvl2lmP12C2Q9vdjlJm-97WH2bMt9hYmJPDBGr3_y11tqO3uzUzWKSE7gM2av4GB9NiUOtBpJF3Ok

  1. MARRAZKIA. Lipidoz, proteinaz eta karbohidratoz dago osatuta.

  2. Lipidoak, fosfolipidoak hain zuzen, bai ura parte hartzen du. Geruza hori sortzen delako fosfolipidoen izaera anfipatikoari esker eta hori urak baldintzatzen du.

2012 Ekaina 3B

  1. MARRAZKIA + landare zelulek zelula-horma, vakuoloak eta plastoak dituzte (animali-zelulek ez). Animali-zelulek zentrioloak dituzte eta landare-zelulek, berriz, ez. Itxurari dagokionez, animali-zelulak askotan borobilak dira, eta landare-zelulak forma poligonala dute. Nukleoaren kokapena ere desberdina da: animali-zeluletan erdialdean dago eta landare-zeluletan bazter batean, vakuoloak okupatzen baitute zelularen zatirik handiena.

  2. Mitokondrioa: Funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobioek batez ere zelula-arnasketaren bidez lortzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da. EE pikortsua: Proteinen sintesian eta banaketan parte hartzen du; erribosometan sintetizatzen dira; proteinen glikosilazioan ere esku hartzen du.

2020 Ekaina 2A

A- Hauek bi dituzten berdintasunak: adibidez, mintz bikoitza, DNA propioa eta semiautonomoak direla —hau da, berezko proteinak eta banaketa propioa. Kloroplastoek hiru mintz desberdin dituzte eta mitokondrioek bi. Kloroplastoek pigmentu klorofilikoak dituzte anabolismoaren funtzioa betetzeko.

B- Prokariotoek ez dute organulu horiek. Mitokondrioak eukarioto guztietan agertzen dira eta bere funtzio nagusia energia lortzea da. Beste aldetik, kloroplastoak eukariotetan agertzen dira baina bakarrik landare-zeluletan, eta fotosintesiaz arduratzen dira.

2011 Ekaina 5B

A- Mitokondrioa deritzo. Landare- eta animali-zeluletan aurkitzen dira; zelula prokariotoetan, berriz, ez. Zelula eukariotoetan arnasketarako entzima batzuk mitokondrioetan daude eta zelula prokariotoetan mintz plasmatikoan dauden tolesturetan (mesosomak) aurkitzen dira.

B- Funtzioa: Funtzio nagusia energia lortzea da. Zelula aerobioek batez ere zelula-arnasketaren bidez lortzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da. Mitokondrioaren azal bikoitzak ditu entzima batzuk zelula-arnasketaren fase baten esku hartzen dutenak.

C- Mitokondrioak bere DNA propioa du eta mitokondrio-proteinak sintetizatzeko balio du.

2013 Ekaina 2B

A- Mitokondrio bat da eta organulu hau zelula eukariotoetan bakarrik agertzen da; bertan erreakzio kimikoak gertatzen dira zelulari jardueretarako beharrezko energia emateko.

B- 1) Kanpoko mintza: entzima jarduera duten eta bide urrtsu zabalak eratzen dituzten proteinak ditu; azken ezaugarri horren ondorioz oso iragazkorra da. 2) Mintzaren tarteko gunea: zitosolaren antzeko egitura, kanpoko mintzaren iragazkortasunagatik, baina hainbat entzima ditu. 3) Barneko mintza: mintz plasmatikoa baino proteina gehiago ditu; elektroiak garraiatzeko kateko proteinak eta ATPa eratzeaz eta mintzaren bitartez metabolitoak garraiatzeaz arduratzen diren proteinak daude. 4) Gandorra: mintz bikoitzaren barneko alde tolestua da. 5) Erribosomak (mitoerribosomak): hauek proteinak sintetizatzen dituzte.

2017 Ekaina 2A

A- Kloroplasto bat da. Ez, hauek ez daude untxietan; hauek bakarrik daude landare-zeluletan eta untxiak animalia-zelula dute.

B- Fotosintesia erabiltzea.

C- 1) Kanpoko mintza; 2) Kanpoko zelula-pareta; 3) Barneko zelula-pareta; 4) Tilakoideak.

2016 Uztaila 2B

A- MARRAZKIA + ATALAK (LIBURUAN)

B- KLOROPLASTOAK — FUNTZIOA: Fotosintesiaz arduratzen dira. Eguzki-argiaren energia jasotzen dute eta glukosa sintetizatzeko erabiltzen dute, CO2-a eta H2O-a erabiliz. Mitokondrioak bezala, metabolismo-energia (ATP) sortzeaz ere arduratzen dira.

Landare-zelulen ohiko pigmentuak klorofila (kolore berdea ematen du) edo karotenoak (kolore hori, laranja edo gorria ematen dute). Kromoplastoetan aurkitzen dira eta pigmentu horiek biltzeaz arduratzen dira.

2017 Ekaina 2B (bigarren sarrera)

A- Mitokondrio bat da; zelula eukariototan dago, landare eta animali-zeluletan (energia lortzea da bere funtzioa). Prokariotetan ez daude organuluok.

B- Funtzio zelularrari dagokionez, arnasketa zelularra da. Honen bidez glukosa eta O2 hartzen ditu eta CO2 eta ura askatzen ditu.

C- 1) Barneko mintza; 2) Kanpoko mintza;

3) Gandorra; 4) Matrizea.

2016 Uztaila 5B

A- Zelula prokariotoa da.

B- Osagaiak:

  • a) DNA (nukleoidea)
  • b) Erribosomak
  • c) Mintz plasmatikoa
  • d) Zelula-horma
  • e) Kapsula
  • f) Flageloa
  • g) Finbriak

C- Zelula fotosintetikoak dira, beraz eguzki-energia behar dute metabolismoa egiteko. Prozesu hau mintzean dauden tolestura batzuetan egiten dute.