Kromatida bikiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 11,79 KB
TEORIA
ZELULARRA
Zelula izaki bizidunen egiturazko uniatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude.
Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Bizirik irauteko beharrezko prozesu metabolikoez arduratzen da: ugalketaz, estimuluekiko erantzunez eta nutrizioaz. Zelula guztiak lehendik baziren beste batzuetatik sortzen dira, zatiketaren bidez.
Zelularen atalak
Mintz plasmatikoa
Zitoplasma. Material genetikoa.
Zelula prokariotak
Zelula haek ez dute mintzik material genetikoa zitoplasmatik bereizteko. 1-10 µm-ko tamaina dute eta antolaketa xumea badute ere (bakterioak).
Zelula eukariotak
Zelula hauetan material genetikoa bilkin batez inguratuta dago, nukleoaren barnean. Erribosomez gain, beste organulu batzuk dituzte zitosolean, eta animalien landareen onddoen eta protistoen zelulak dira.
Zelula eukariotaren agerpena
Gaur egun endosinbiosiaren teoria da komunitate zientifikoak zalula eukarioten jatorria azaltzeko onartzen duen teoria.
ZELULA EUKARIOTA
Zelula eukariota bi motatakoak izan daitezke: animalia-zelulak eta landare-zelulak. Horien arteko desberdintasun handiena da animalia-zelulek zentrioloz osaturiko zentrisima bat dutela eta bakuoloak tamaina txikikoak direla. Landare-zelulek, aldiz, kloropalstoak dituzte, bai eta mintz plasmatikoa inuratzen duen zelula-pareta bat eta bakuoloak ere; oro har bakuolo bat izaten dute, zelula gehiena betetzen duena.
Erritikulu endoplasmatikoa
Mintzen multzo bat da. Lehena proteinen sinteziaz eta garraioaz arduratzen da, bigarrena, berriz, lipidoez.
Erribosomak
Mintzik abeko organuluak dira, Proteinen sintesia erribosometan egiten da.
Zitoeskeletoa
Barne eskeleto bat osatzen duten proteinazko zuntz harizpien sarea da. Zelulari forma ematen dio.
Golgi aparatua:
Zaku lauen multzoa da, xixkuz inguratuta. Substantziak eraldatzen ditu, substantzia zelulatik kanporatzen ditu eta molekulak eratzen parte hartzen du.
Mitokondrioak
Bi mintzeko organuluak dira. Mitokondriak erribosoma eta DNA molekula txikiak dituzte, eta zelula-arnasketa bertan gertatzen da.
Zentrosoma
Han sortzen dira sitoeskeletoaren harizpiak. Zentrioloz osatuta dago.
Zilioak eta flageloak:
Likidoetan mugitzeko gaitasuna ematen diote.
Lisosomak
Mintzez osaturiko xixku biribilak, organuluen degradazioan edo digestioan parte hartzen dute.
Kloroplastoak
Mintz bikoitza duten organulu obalatuak dira (landare zelulak bakarrik), Fotosintesia han egitan da. Erribosomak eta DNA molekula txikiak badituzte.
Zelula-pareta
Landare zelulen mintz plasmatikoa inguratzen duen bilgarri zurrun eta sendoa. Zelulari forma eta gogortasuna ematea eta zelula haustetik babestea ditu funtzioa.
Bakuoloak
Mintz bat duten xixkuak dira. Zalularen bolumenaren zati handi bar har dezakete (landaretan). Ura, hondakin-substantziak eta abar pilatzen dituzte barnean.
ZELULA-NUKLEOA
Nukleoa zelula eukariotaren osagai handiena da. Informazio genetikoa gordetzen du DNA forman, eta zelularen funtzioak kontrolatu eta erregulatzeaz arduratzen da. Oro har, zelulek nukleo bakarra dute, baina badaude nukleo gehiagoak (polinuklearrak- gihar-zelula ildaskatuak) eta nukleorik ez dutenak (eritrozitoak).
NUKLEOAREN EGITURA: Nukleoplasma
Nukleoaren barne-ingurune urtsua da.
Nukleoloa
Korpuskulu biribila da, mintzik gabea.
Mintz nuklearra
Bi mintzez osatuta dago (barrualdean eta kanpoaldean) nukleoaren eta zitoplasmaren arteko substantzia arteko trukea egiteko.
Kromatina:
Histona deritzen proteina batzuez eta haiekin lotuta dauden DNAzko harizpi luze eta korapilatu batzuez osatutako materiala da. Harizpideak loditu eta txikitu egiten dira, eta kromosomak eratzen dituzte horrela. Kromosoma eukariota bakoitzak DNA molekula bakarra du, Kromosoma kopurua eta kromatinazko harizpi kopurua berdinak dira.
ZELULA ZIKLOA
Zortzi ordu izan behar dituzte ugaltzeko. Zelula-zikloak zelulen hazkuntza eragiten du, eta kaltetutako ehunak berriz osatzen dira.
Interfasea
Faserik luzeena da.
Zelula-zatiketa amaitzen denetik hurrengo zalula-zatiketa hasi arte irauten du. Zelula hazi egiten da tamaina jakin batera iritsi arte, eta fasea amaitu baino pizka bat lehenago DNA bikoiztu egiten da nukleoplasman. Zelula bat interfasean gelditu ahal du, edo berriz zatitu. Interfasean geldituz gero, zelula eraldaketa batzuk izan eta zelula-diferentziazioa gertatzen da.
Zatiketa fasea:
Azken fasea, motzena. Fase honetan zelula amak bi zelula alaba sortzen ditu, zatiketa edo mitosi bidez. Amaieran kromosoma bikoitz bakoitza zatitzen da, eta zelula alabek zalula amaren kromosoma (DNA) kantitate bera dute.
KROMOSOMAK
Kromosomek banako baten informazio genetikoa dute, eta zelula amatik zelula alabetara transmitzen du. (Kromatida bikiak-
Zentromeroa - Besoak)
KROMOSOMA
KOPURUA
Gizakiok 46 kromosoma daukagu (gametoak 23). Organismoen zelula gehienak diploideak dira, forma eta tamaina bereko bi kromosoma talde dituztelako. Organismo diplodeak 2n-ren bidez adierazten dira (onddo eta mikroorganismo batzuk zelula haploideak dira n-ren bidez adierazten dira).
KROMOSOMA
MOTAK
Zentromeroen kokapena da kromosoma bakoitzaren bereizgarria. Kromosoma lau multzotan sailkatzen dira.
KARIOTIPOA (kromosoma multzoa):
Kromosoma somatikoak
Norbanakoen sexua zehazten ez dutenak dira.
Sexu-kromosomak
Sexua zehazten dutenak dira. Bi motatakoak izan daitezke X edo Y (arrak XY, emeak XX).
MITOSIA
(DNA bikoiztu)
Interfasea
Kromosomak eta zentrioloak bikoiztu egiten dira.
Profasea
Bikoiztutako kromosomak kondentsatu egiten dira.
Mintz nuklearra hautsi egiten da eta nukleoloa desegin egiten da. Interfasean bikoiztutako zentrioloetatik ardatz akromatiko eratzen da.
Metafasea
Kromosomak, behin erabat kondentsatuta, zelularen erdian jartzen dira eta ekuatore-plaka sortzen da. Ardatz akromatikoko harizpiak kromosoma bakoitzaren zinetokoroarekin elkartzen dira, zentromeroaren mailan dagoen disko-formako egitura batekin, alegia.
Anafasea
Kromosomak hautsi egiten dira zentromerotik, kromosoma bakoitzaren kromatida bikiak berezi egiten dira, eta bakoitza zelularen mutur baterantz joaten da, ardatz akromatikoko harizpidek arrastatuta.
Telofasea
Zelula amaren kromosomatik sortutako kromosomak sabaltzen dira, eta kromatinaren egitura hartzen hasten dira. Mintz nuklearra eratzen da eta nukleoloa agertzen da berriz.
ZITOZINESIA
Zitozinesia zitoplasma zatitzean eta bi zelula alaba alaban artean banatzean datza.
MEIOSIA
(Zelula zatiketarako mekanismo bat da, emaitze lau haploide (n) dira, beren artean genetikoki deberdinak direnak)
Profasea
I:
Kromosomak kondentsatu, bere homologoarekin parekatzen da, eta kromatidek DNA zatiak trukatzen dituzte (gaingurutzaketa). Mintz nuklearra eta nukleoloa desagertzen dira eta ardatz kromatikoak eratzen da.
Metafasea
I:
Kromosoma homologoak zelularen ekuatorean jartzen dira, eta ekuatore-plaka eratzen dute.
Anafasea
I:
Kromosoma homologoak bereizten dira eta bakoitza mutur bakoitzara joaten da ardatsako harizpidek arrastatuta.
Telofasea
I:
Kromosomak muturretara iristen dira. Mintzz nuklearra agertzen da eta zitozinesia (zatiketa) hasten da.
Zitozinesia
I:
Bi zelula alaba sortzen dira eta bakoitzak amaren kromosoma kopuruaren erdia du.
Profasea
II
Kromosomak kondentstu egiten dira bina kromatidarekin eta mintz nuklearra desagertzen da.
Metafasea
II
Kromosomak zelularen ekuatore-plakan jarri eta kromatida bikiak zinetokoroari elkartzen dira.
Anafasea
II:
Kromatida bereizi eta kromosoma independente bakoitza zelularen muturreraino doa.
Telofasea
II:
Kromosomak (kromatida batekin) deskondentsatu eta mintz nuklearra eta nukleoloak agertzen dira. Ardatza desagertzen da.
Zitozinesia
II
Lau zelula alaba haploide desberdin sortzen dira.
MEIOSIAREN
GARRANTZI
BIOLOGIKOA
Meiosia zelula eukariotoetan bakarrik gertatzen den prozesua da, ugaltze eta sexu-zeluletan. Eratutako zelula haploideak esporak eta gametoak sor ditzakete. Gametoen kasuan ernalketaren bidez fusionatu eta norbanakoak diploideak eratzen dituzte. Meiosia beharrezkoa da sexu bidezko ugalketa duten organismoentzat, kromosoma kopuru finko bat mantentzeko aukera ematen baitu. Meiosiak espezieren heterogeneotasuna handitzen du. Amaren eta aitaren kromosomek informazio desberdina dutenez gaingurutzatu eta birkonbinazio genetikoa gertatzen da. Gameto bakoitzean amaren kromosomak eta aitaren kromosomak konbinatzen direnean, beste konbinazio batzuk sortzen dira segregazio independiente deritzon prozesu baten bidez.
GAMETOEN
ERAKETA
Gizakien gametoak gonadetan eratzen dira. Gameto zelula amak (2n)
egoten dira eta meiosia gertatzen denean zelula amaren kromosoma kopuru erdia duten gametoak (n)
sortzen dira. Gametoak sortzeko prozesuari gametogenesia deritzo:
Espermatogenesia
Barrabiletan gertatzen da, lau gameto ar sortuko dituzte, bi X kromosoma bana izango dute, eta beste biek Y kromosoma bana.
Obogenesia
Obulutegietan gertatzen da, obulu guztiek X kromosoma bana dute.
Amaren eta aitaren kromosomek informazio desberdina dutenez gaingurutzatu eta birkonbinazio genetikoa gertatzen da. Gameto bakoitzean amaren kromosomak eta aitaren kromosomak konbinatzen direnean, beste konbinazio batzuk sortzen dira segregazio independiente deritzon prozesu baten bidez.