Genetika molekularra: DNA transkripzioa eta itzulpena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,3 KB
Amaitzea - Hirukote hauetako bat (UAA, UGA, UAG) agertzean amaiera gertatzen da
-kodon horiek ez dute tRNA osagarririk,
A gunean, askatze faktore proteinikoak elkartzen zaie. -Azpiunitateak mRNAtik eta bata bestetik askatzen dira -Sintetizatu berria den kate polipeptidikoa azken tRNAtik askatzen da eta zitosolean aske geratzen da
Elkarketa
Sintetizatuz doan heinean, kate polipeptidikoak egitura sekundarioa eta tertziarioa jakin bat harten du (hidrogeno zubien eta disulfuro zubien bidez hurrenez hurren) Itzulpena amaitzen denean. -Proteina entzimatiko batzuk aktiboak dira -Batzuk aminoazido batzuk galdu behar dituzte aktibo izateko (metionina aa adibidez) -Batzuk ioiekin eta koentzimekin elartu behar dira -Kate polipeptidiko bat baino gehlago dutenak, berdinak edo desberdinak izan daitezkt gene batetik edo desberdinetik datozen arabera. //64 nukleotido hirukote ditu. Hirukote bakoitzak kodigo genetikoko hitza bat balitz bezala jokatzen du. Transkribatu eta mRNA bihurtu ondoren hirukoteei kodon deritze. Kode genetikoak bost ezaugarri ditu: -Kasi unibertsala da, hau da berbera da izaki bizidun guztientzat, salbu mitokondrietantzat, kloroplastoentzat eta bakterioentzat. Haietan aldaketa txiki batzuk daude. -Ez da gainjarria: base bat ez da inoiz bi kodonetan aldi berean egongo -Haren irakurketa komarik gabe egiten da. Baseak hirunaka irakurtzen dira hasierako puntutik, hutsunerik gabe. Hasierako puntua 5´AUG3´ kodonak markatzen du beti, zeinak metionina aminoazidoa ere kodetzen baitu -Erredundantea edo endekatua da, kodon sinonimoak baitaude. Horrek esan nahidu aminoazido bakoitza kodon batek baino gehiagok kodetzen dutela, metionina eta triptofano izan ezik. Kodon sinonimoek 3´muturreko basea izaten dute desberdina, azken basearen kulunka deritzo
Ez da anbiguoa
kodon bakoitza aminoazido jakin bati soilik dagokio. Horrek itzulpenaren unean akatsak gertatzea saihesten du. Izan ere kodon batek bi aminoazido desberdini emango balie izena. RNA mezulari berak aminoazido sekuentzia desberdinak emango lituzke itzulpenean
Nukleotido trifosfatoak
Nukleotido difosfato eta trifosfatoetan fosfato taldeak lotzen dituzten loturak, oso energetikoak dira, horregatik, bitartekari gisa jokatzen dute energia askatzen edo kontsumitzen duten erreakzio metabolikoetan. Hala, erreakzio metabolikoetan askatzen den energia kontserbatu egiten da AParen sintesiarekin batera (substratu mailako fosforilazioa esaten zaio prozesuari)
AMP ziklikoa CAMPa zelularen barran eratzen da ATPtik abiatuta. Behin sintetizatuta, zelula barruan jarduten du eta Kanpotik heltzen zaion hormona seinalea jaso eta honi erantzungo dion entzima aktibatzen du. Horregatik esaten da cAMP ekintza hormonalen bigarren mezularia dela, lehenengoko mezulariak hormonak dira. Erreakzio askoren abiadura kontrolatzen du zitoplasmanKoentzimak Holoentzimen funtzio biologikorako ezinbestekoak diren kofaktore batzuk dira. Kasu gehienetan, nukleotidoak edo haien deribatuakdira. Aipagarrienak: oxidorreduktasen koentzimak: elektroien hartzaile gisa jarduten dute oxidazio erredukzio erreakzioetan. Besteak beste: falbinaren nukleotidoak (B, bitamina daramate egituran) (FAD, FMN)nikotinamidaren nukleotidoak (B, bitamina daramate egituran) ( ( NAD;, NADP. ).-A koentzima: ADPtik eta B, bitaminatik eratorria. Gantz azidoekin tioester loturen bidez elkartzen da (R-CO-SCOA) eta erreakzio metabolikoetan parte har dezaten aktibatzen ditu. Azilo taldeak garraiatzen ditu.
RNA noklear txikia (snRNA)
Oso txikia da, eta zelula eukariotoen nukleoar dago. Nukleoko proteinekin elkartuz, erribonukleoproteina nuklearrak eratzen ditu. Horiek, mRNAren heltze-prozesuan, intronak erauzten dituzte, Intronen muturrekin sekuentzia osagarriak osatuz.- Interferentziako RNA (iRNA). Kate bikoitzekoa da, eta 20-25 nukleotido baizik ez dauzka. Entzimek erabiltzen dituzte, zenbait mRNA detektatzeko, baseen osagarritasunari esker; behin detektatu eta gero, degradatu egiten dituzte, mRNA horiek proteinarik eratu ez dezaten. Funtsean, zelulak autokontrolerako duen mekanismo bat dira. 1998an aurkitu zituzten, eta gaur egun, infekzio birikoak; kantzerra eta herentziazko gaixotasun batzuk tratatzeko erabiltzen dira.
Erdikontserbakorra
Watson eta Crickek proposatua, hipotesi honen arabera, harizpi bakoitzak molde gisa balio du, harizpi berri bat eratzeko, baseen osaga-pritasunaren bidez, eta, hala, bi helize bikoitz eratzen dira, haietako bakoitza jatonrizko harizpi batez (moldea) eta harizpi berri baten (kopia) osatua- Kontserbakorra. Bikoizketa gertatu ondoren, jatorrizko bi harizpiak elkarni lotuta geratzen dira, eta bi harizpi berriak ere bai, helize bikoitz bat eratzen.- Sakabanakorra. Bikoizketaz eratutako harizpiek jatorrizko DNAren helize bikoitzaren zatiak eta DNA sintetizatu berriaren helize bikoitzarenak dituzte.
Transkripzioa
Gene baten nukleotido-sekuentzia (DNA) batetik abiatuta, mRNA bat sintetizatzen da, RNA-nukleotido osagarriak elkartuz. Prozesu hau DNA zelularra dagoen lekuan egiten da: zelula eukarjotoetan, nukleoan, mitokondrioetan eta kloroplastoetan; eta zelula prokarjotoetan, berriz, zitoplasman, baina material genetikoa dagoen eremuan. Itzulpena. Transkripzioan sintetizatu den mRNA horren erribonukleotido-sekuentziak adierazitako aminoazidoak elkartuz proteina bat sintetizatzean datza. Zitoplasmako erribosometan egiten da.
Sekurntziazio genetikoa (ADNaren sekuentziazioa) biologia molekularraren metodologia multzo bat da eta ADN molekula osatzen duten adenina, guanina, zitosina eta timina nukleotidoen ordena edo sekuentzia ezagutzeko balio du.Gene bat Adn sekuentzia konkretu batean dagoen herentziazko informazio unitate bat da eta proteina batean adierazten da. Geneak kromosometan daude eta espezie bateko gene multzoa beraren genoma eratzen du. Mutazio genetikoa gene baten base pare baten edo gehiagoren nukleotido-sekuentziaren edo ordenaren aldaketa da. Mutazioak base bikoteen delezioak, txertaketak edo ordezkapenak izan daitezke. Berezko mutazioak modu naturalean gertatzen dira izakietan eta eragindako mutazioak, berriz, eragile mutageniko fisiko edo kimikoen esposiziopean gertatzearen ondorioz sortzen dira.
Kode genetikoa RNAm-ren nukleotido-sekuentzian gordetzen den informazioa proteinaren sekuentzia jakin batekin erlazionatzen duen giltza da.