Mikroorganismo patogenoak

Biología4,57 KB

Defentsa primarioak (kanpo-hesiak)

Mikroorganismo patogenoek gainditu behar duten lehenengo hesia da. Ez-espezifikoak dira. Gorputzaren gainazalean eta barne barrunbeetan daude. Hiru mota daude:

  • Hesi mekanikoak. Oztopo fisikoa da. Lotura oklusiboak, zelula arteko espazioak ixten dituzte hesi gaindiezin bat eratuz. Gantz jariakinak, larruazala iragazgaitz bihurtzen dute. Muki jariakinak, mikroorganismoak harrapatu eta arrastatu. Zilioak, arnastutako mikroorganismoak kanporantz botatze duen korrontea sortzen du.

  • Hesi kimikoak. Patogenoaren garapena galarazten dute. Azaleko izerdia eta koipea, agente patogenoen garapena galarazten du azalean osatzen duten koipe geruzagatik. Listua eta malkoak, lisozima dute, listuak, agente patogenoaren garapena eragozten duen entzima dauka. Urin gastrikoak, azido klorhidrikoak agente patogenoak suntsitzen ditu.

  • Hesi biologikoak. Gure organismoaren alde zehatzetan mikroorganismo batzuk bizi dira beren ingurunea kolonizatzen saiatzen diren patogenoekin lehian. Heste-florako bakterioak, hesteetan daude, agente patogenoekin lehia-harremana ezartzerakoan, abantaila dute eta garapena ekiditen dute. Bagina-florako bakterioak, bagina-mukosan daude, agente patogenoen garapena eragozten.

ANTIGORPUTZ MONOKLONALAK
Antigorputz homogeneo bat da, zelula hibridoak sortzen dituena, eta mieladun zelulak egiten ditu. B linfozito eta tumore zelula bat elkartzean surtzen da. Zelula hibridoak antigorputz mota espezifiko baten kantitae haiak jariatzen ditu. Antigorputz horiek isolatu eta araztu daitezke minbiziaren tratamendurako.


Descargar

PDF Word HTML