Enpresen Finantzaketa, Salerosketa eta Balorazio Metodoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,56 KB

Enpresen Finantzaketa Tresnak

Leasing

Leasing enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo finko bat erabiltzen hasteko, errentamendu-kuota baten truke. Hiru eragile ekonomikok hartzen dute parte:

  • Enpresa bezeroa
  • Ondasunaren ekoizlea
  • Leasing-enpresa (finantza-erakundea)

Leasing-enpresak ondasunaren erosketa finantzatzen du eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke. Alokairu-aldia amaitzen denean, ondasuna leasing-enpresari itzul dakioke, edo erosi, kontratuan zehaztutako prezioan.

Alde txarra: Oso kostu handia izaten du.

Renting

Renting ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da. Errentariak epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Errentatzaileak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkio, besteak beste:

  • Ondasuna erabiltzen uztea kontratuaren epean.
  • Ondasunaren mantentze-lanak egitea.
  • Arrisku orotarako aseguru bat ordaintzea.

Alokairuaren errenta %100 sar daiteke gastu kengarri gisa. Errentamendu-epeak ez du gutxieneko iraupenik. Kontratua amaitzean, bi aukera eskaintzen zaizkio enpresari: ekipoak ordezkatzea edo kontratua berritzea. Errentariak ez du ondasuna erosteko aukerarik kontratua amaitzen denean.

Factoring

Factoring beste finantzaketa mota bat da, bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak faktore izeneko enpresa bati saltzean datzana. Faktoreek berehalako likidezia eskaintzen dute, eta ordaindu gabekoen eta zordun berankorren arazoak kentzen dizkiote enpresari.

Deskontuan ez bezala, enpresak ez du bezeroek ordaindu gabe utzitakoaren gaineko erantzukizunik (arrisku gabeko factoring-a bada).

Alde txarra: Interesak eta komisioak oso handiak dira.

Confirming

Confirming kreditu-erakundeek enpresari hornitzaileei egin beharreko ordainketak kudeatzeko eskaintzen dieten finantza-zerbitzua da. Enpresak ordaindu beharreko fakturak ematen dizkio kreditu-erakunde bati; hark ordainduko ditu fakturak mugaegunean, dirua enpresaren kontutik aterata, eta komisio bat kobratuko du horregatik. Hornitzailearentzat finantziazio modu bat dela esan daiteke, bezeroak eskatu badu ere.

Enpresen Salerosketa eta Balorazioa

Salerosketa Moduak

Enpresen salerosketak bide desberdinen bidez egiten dira:

Publifikazioa eta Pribatizazioa

  • Publifikazioa: Administrazioak enpresa bat bereganatzen du (adibidez, Gobernuak enpresa bat desjabetu eta bere gain hartzen du, Rumasa kasuan bezala).
  • Pribatizazioa: Kontrako fenomenoa. Administrazioarenak ziren enpresa asko esku pribatuetara pasatzen dira (adibidez, Telefónica).

Burtsan Kotizatzen Duten Enpresak

Akzioen erosketaren bidez jabez alda daitezke. Pertsona fisiko edo juridiko batek akzio gehienak erosten baditu, enpresaren jabe bihurtzen da. Horretarako, akzio gehien eskuratzeko asmoz eskaintzak egiten dira (OPA).

Burtsan Kotizatzen Ez Duten Enpresak

Kasuan, enpresaren balioa ondare balantzatik ondorioztatu daiteke.

Balorazio Metodoak

  1. Burtsako Balioa

    Burtsa akzioak salerosten diren lekua da, eta akzioa enpresaren kapitalaren zatia da. Hasierako kapitala akzioetan banatuta dago, eta akzio bakoitzak balio izendatua izaten du. Akzioek burtsan kotizatzen dutenean, haien balioa aldatuz doa enpresaren ibilbidearen arabera.

    Kotizazioa titulu batek burtsan une jakin batean duen prezioa da. Beraz, burtsan kotizatzen den enpresa baten balioa honela kalkulatzen da:

    Balioa = Kotizazioa x Akzio Kopurua

  2. Kontabilitate Balioa

    Ondarearen balantzatik ondorioztatzen den balioa da. Enpresak bere kontabilitatea egin behar du Kontabilitate Plan Orokorrak arautzen duen moduan. Balantzaren aktibotik pasibo galdagarri osoa kenduz Fondo Propioak lortzen ditugu, hau da, enpresaren balio garbia:

    Kontabilitate Balioa = Aktiboa – Pasibo Galdagarria

  3. Aurreikusitako Irabazien Araberako Balioa

    Enpresa baten balioa etorkizunean irabaziak lortzeko duen gaitasunean datza. Hori jakiteko, igurikapenaren azterketa egiten da. Hau da balorazio interesgarriena enpresa bat erosi nahi duenarentzat, etorkizuneko mozkinak nahi dituelako.

    Baloratzeko irizpideak:

    • Baliabideak konbinatzeko modua
    • Kudeaketa egokia
    • Giza kapitala
    • Irudia eta ospea
    • Marketing-a