Euskal ekonomia frankismo garaian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 76,03 KB

1-”Hiri” kontzeptua;

Kuantitatiboki 10000 biztanble baino gehiagoko biztanlegune bati deritzo, ezaugarri morfologiko, funtzional, soziologiko eta espazionalak ere dituenak mailaketa bat dutenak eta euren inguruetan eragina dutenak.

HIRIGINTZAREN HISTORIA

INDUSTRIALIZAZIO AURREKO HIRIA:


lehen hirien sorrera antzinaroan kokatu daiteke ekialdeko zibilizazioetan jadanik iraultza neolitikoa emanda, biztanleak nukleo finkoetan bizitzen hasi ziren momentutik aurrera. Momentu hartan biztanleek bizigune FINKOAK, HANDIAGOAK (jende multzo handiagoak alkartu baitziren batera bizitzeko) ETA HOBEAK eraikitzen hasi ziren:

Pentsatuak

Ondo eraikiak

Antolatuak

Elementu desberdinak eta zona desberdinak integratuz

Biztanleentzako gune bereiztuak eginez (erregeak, herri xehea..)


Baina gure inguru hurbilenean gure hirien eragina izan zuten bi kultura garrantzitsu izan ziren: GREZIARRAK ETA ERROMATARRAK

ERDI AROAN, bi izan ziren hirien sorreran eta eboluzioetan eragina izan zuten kulturak: KRISTAUAK ETA MUSULMANAK


Planu oso konkretuak jarraitzen zituzten hiriak eraikitzeko


ARO MODERNOAN, urbanizazioak Espainian gorabeherak izan zituen egoera demografiko, ekonomiko eta politikoaren arabera.

XVI. Mendean aurretik sortuta zeuden hiriak etengabe hasi ziren Espainian (Amerikaren aurkikuntzak ekarritako aberastasunari esker eta Austria etxeak egindako politikari esker.)

XVII. Mendean urbanizazioa gelditu egin zen: krisi demografiko eta ekonomikoagatik


XVIII. Mendean borboitarrekin tronuan, urbanizazio prozesua piztu egin zen



INDUSTRIALIZAZIO GARAIKO HIRIAK

ARO GARAIKIDEAN, hau da Espainiako industrializazio garaian (XIX): ETA 1975 arte, URBANIZAZIO TASA HANDIA IZAN ZEN (honek ez du esan nahi hiriak sortzen jarraitzen direnik baizik eta aurrekoak garatzen eta handitzen jarraitzen zutela).

Faktoreak: administratiboak eta ekonomiko-sozialak


Hirietan demografia hazkundea kontzentratu eta horrek eragin zuen hirek aldatzen jarraitzea


INDUSTRIA OSTEKO HIRIA:


Urbanizazio tasaren hazkundea gelditu egin zen 1975tik aurrera (75ean emandako krisia arrazoi nagusia izan zen). Industriak garrantzia galdu zuen +3 sektoreak garrantzia hartu zuelako.

HIRIEN EGITURA

Hiri handien egituran, 3 atal edo parte daude eta honek bizi izan dituzten historiaren etapekin lotuta daudenak, hau da, aurreko faseetan zehar sortzen diaz.

Alde zaharra: Industriaurreko hiria dena, hau da, industrializazioa gertatu aurretik hiria zena, gaur egun hiriaren parte hau turismoari begira garrantzitsua da iraganeko “erraztuak” biztanle dituen gune kulturaka baita: antzinako eraikinak, eliza/katedralak jauregiak eta gaur egun zerbitzuen sektorea ere garatu da; hauetan dendak eta hosteleritza.

2. Zabalgunea: Industrializaio garaian hiriek jasatzen duten garapenaren parte berriak,

Zabalguneak: zona berria, burgesentzat eraikia, beraz, elegantea, eraikin itxurusoekin…


Langile auzoak, hirira etorriko langile eta familientzako etxe bloke zabalak, kalitate baxukoak, arin eraikinak..


Lortegi auzoak: ideaia naturalistak eta higieniztak martxan jartzeko biziguneak


3.Periferia: hiriaren kanpoaldeko eremua da, XX.Mendearen hasieratik gaur egunera arteko hiri hedapenari dagokiona


GERRA ZIBILA EUSKADIN

Sarrera


Zenbait arrazoiren ondorioz, Espainiako armadaren zati batek estatu-kolpea ematea erabaki eban, eta hortaz, 1936ko uztailaren 18an Afrikako tropak penintsulara pasatu ziran, Gerra Zibilari hasiera emanez.

Afrikako tropen altxamendua Francoren zuzendaritzapean egin zan, beste jeneral batzuekin batera (Mola, Queipo de Llano, Fanjul, Goded…). Langileen erakundeek horrelako zerbait espero ebenez, altxamenduari aurka egiteko prestatu ziran. Horregatik sortu zan gerra zibila, kolpe militarrak ez ebalako arrakastarik lortu. Espainia zatitu egin zan, eta aldi berean gerra zibila eta gerra soziala gertatu ziran. Italia faxistak eta Alemania naziak laguntza militarra eskaini eutsien Francoren bando nazionalari, erregimen parlamentarioak (Ingalaterra eta Frantzia) neutral mantendu ziran eta Sobietar Iraultzak eta Mexikok Errepublikari lagundu eutsien.

Populazioa eta lurraldea banatuta gelditu ziran, probintzia eskuindarrak bando nazionalarekin eta probintzia ezkertiarrak bando errepublikanoarekin. Populazioa erditik banatu zan gutxi gorabehera, otsaileko hauteskundeetan bezala. Bando nazionalean eskuinekoak, falangistak, karlistak, Eliza eta Armadako ofizial gehienak lerrokatu ziran, eta bando errepublikanoan Fronte Popularreko indar politikoak.

Bando nazionalaren helburuak garbi egozan: iraultza soziala eta Espainiaren zatiketa ekiditea. Errepublikanoen artean, ordea, xedeak ez egozan hain garbi: gerra irabazi eta errepublika burgesa berrezarri edo gerra egin bitartean iraultza soziala burutu. 

Arrazoiak:


Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi ebazan 1936an, euren programa ezkertiarra aurrera eraman eben eta eskuindarrek ez eben hau onartu.

Hartutako neurriak (tentsioa areagotu):


Falangea debekatu


Militar arriskutsuak sakabanatu (Franco, Kanarietara; Goded, Balearretara; Mola, Nafarroara; Queipo del Llano, Sevillara).

Barne arrazoiak


Krisi sozioekonomikoa gertatu zan


Antiklerikalismoa zabaldu zan



Nazionalismoen aldarrikapenak gertatu ziran


Gizartearen banaketa edo polarizazioa gertatu zan: (ezkertiarrak / eskuindarrak, errepublikarrak / monarkikoak, pobreak / aberatsak, ateo-agnostikoak / katolikoak, autonomistak / zentralistak)

Indarkeriaren gorakada eman zan, hau da, ezker eta eskuinekoen liskarrak handitu egin ziran (liskar armatuak, 1936an Castillo teniente ezkertiarra hil eben, uztailaren 13an Calvo Sotelo eskuindarren burua hil eben).

Gerra Zibila Euskadin


Euskal Herrian gerra oso laburra izan zan; 1936ko uztailaren 18ko altxamendutik 1937ko uztailaren 2an armada frankistak lurralde osoa okupatu eban arte iraun eban eta.

1936ko uztailaren 18an euskal lurretan bi eremu bereiztu ziran. Alde batetik, Araba eta Nafarroa nazionalen alde agertu ziran; bestetik, Bizkaiak eta Gipuzkoak Errepublikari leial izaten jarraitu eben.

Araba eta Nafarroan altxamendua erraz nagusitu zan zenbait arrazoigatik: agintari militarrak izan ziran altxamenduaren antolatzaileak (Mola Nafarroan), eskuineko alderdiek gizartean garrantzi oso handia eukienez, laster bereganatu eben bi lurralde horien kontrola, etab.

Gainera, erreketeak (milizia karlistak) funtsezkoak izan ziran kontrola eskuratzeko. Honez gainera, matxinatuek oposizio saioak deuseztatu ebezan Araban eta, batez ere, Nafarroan, egindako errepresio bortitzaren bidez.

Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, altxamenduak ez eban arrakastarik lortu. Azpimarratzekoa da herrialde hauetan egozan militar eta segurtasun indar gehienak errepublikaren alde agertu zirala.

Gipuzkoan, hala ere, eskuineko militar batzuk eta Loiolako kuarteletako soldadu batzuk altxatu ziran; baina ezkerreko miliziek eta Guardia zibilek matxinada erraz menperatu eben.

Bizkaian, Garellanoko ofizial batzuk konspirazioan parte hartu eta matxinatzen saiatu ziran arren, Echevarría Novoa gobernadore zibilak lasaitasuna gorde ahal izan eban eta ezen borrokarik egon. Nafarroako eta Arabako zuzendaritzako zenbait agintari kenduta, euskal nazionalismoak Errepublikari leial izaten jarraitu eban.


Gerra Gipuzkoan:


Gerraren lehen fasea Gipuzkoan izan zan, 1936ko udazkenean frontea Deba ibaian ezarri zan arte. Gerra hasi zanean Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zan; CNT, EAJ eta Fronte Popularreko alderdi guztiek osatu eben. Baina euren arteko desberdintasunengatik gatazka gogorrak sortu ziran, batez ere anarkisten eta abertzaleen artean. Orokorrean, errepublikaren aldeko bandoan antolakuntza-eza handia eman zan, ezarri beharreko politikari eta presoekin egin behar zanari buruz iritzi desberdinak eukiezalako. Lubakietako borrokak nagusitu ziran, hemengo orografia menditsua gerra-molde horretarako aproposa baitzan. Abuztuaren amaieran, Beorlegi koronelak Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien agintaritza hartu ondoren, erasoa jo eta Irun hartu eban (irailaren 4an). Honen ondorioz, Frantzia errepublikarren iparraldeko eremutik bakartuta geratu zan.  Donostian anarkistek hiria etxez etxe defendatu nahi eben; abertzaleek, berriz, defendatu ezin zala ikusirik, joan egin nahi ziran. Azkenean, irailaren 13an nafarrek Donostia hartu eben eta Gipuzkoa tropa nazionalen esku gelditu zan. Hil horren amaieran, frontea Deba haranean kokatu zan.


Gerra Bizkaian:


1936ko abuztuaren 12an Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zan; abertzaleen parte hartzea Gipuzkoan baino handiagoa izan zan.  Urrian, eskumenik garrantzitsuenak, Euskal Herriko Autonomia Estatutua Gorteetan onartu ondoren, sortu berria zan Eusko Jaurlaritzaren eskura igaro ziran. Jose Antonio Agirre jeltzalea abertzaleek eta ezkerreko errepublikarrek eratu eben gobernu mistoaren lehendakari izendatu eben. Lehendakari berriak hartu eban lehen neurria euskal armada edo Euzko Gudarostea eratzea izan zan: anarkisten eta Frente Popularraren hogeita bost batailoiak eta nazionalisten beste horrenbestek osatzen eben. Hasiera batean lasaitu egin zan frankisten presioa, indar guztiak Madrilgo frontean bildu ebezalako; Orduan, Eusko Jaurlaritzak defentsa antolatzeko aprobetxatu eban, Bilboko babesak gogortu ebazan eta Arabako lurretan kontraerasoari ekin eutson, baina Arabako karlisten defentsa gogorrak eta laguntzera etorritako soldaduek erasoa ezerezean utzi eben. Porrot horren ondorioz, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu behar izan eben: burdin gerrikoa. Baina baliabiderik ez egoanez, industria eremu gehiena babestu beharrean, azkenean, bakarrik Bilbo babesteko erabili eben. Bitartean, Mola jeneralak, batez ere nafarrez eratuta egoan iparraldeko


armadaren buruak, Bizkaia konkistatzea erabaki eban, Espainia nazionalak gerra jarraitzeko behar eban aberastasuna eskuratzeko. Gipuzkoaren konkistan hiru mila gizonek hartu eben parte; Bizkaikoan berrogei milak: espainolak aurrealdean eta italiarrak atzealdean. Gainera, alemanen Condor Legioko abiazioaren babesa eukien. Nazionalek kostata egin eben aurrera Bizkaiko orografia malkartsuagatik eta abiazioak behin eta berriro parte hartu behar izan eban Otxandion, Durangon eta Gernikan frontea apurtzeko. Fase honetan teknika militar berri batzuk plazaratu ziran: oinezko soldaduek eraso egin aurretik, hartu beharreko lekuak hegazkinek eta artilleriak bonbaz suntsitzen ebezan. Hiri zibilak ere masiboki bonbardatu ebezan (Durango eta Gernikako bonbardaketak) etsaia beldurtu eta guztiz adoregabetzearren. 1937ko apirilaren 26an, Condor Legio alemanak Gernika bonbardatu eban. Herria ia guztiz hondatuta geratu zan eta heriotzak hainbat eta hainbat izan ziran.  Mola jenerala hegazkin istripuan hil zan arren, nazionalek ez eben atzera egin. Dávila katalanak hartu eban Molaren lekua eta burdin gerrikoaren kontrako erasoa zuzendu eban. Gerrikoa ez zan uste bezain eraginkorra izan eta, gainera, nazionalek ezagutzen ebezan gotorlekuaren punturik ahulenak Alejandro Goicoecheak (gerrikoaren ingeniari burua) eta eskuindar klandestinoak esanda. Frontea apurtu ebenean, nazionalek Bilbo inguratu eben eta Artxandatik behera hirira jaitsi ziran. Azkenean, 1937ko ekainaren 19an Bilbo osoa hartu eben. Bizkaiko gainerako herriak ekainaren 22tik uztailaren 24ra artean konkistatu ebezan. Eusko jaurlaritzak ez eban bete Errepublikako gobernuak industriak suntsitzeko emandako agindua.

Gerraren ondorioak


Gerra oso gogorra izan zan, eta kasu gehienetan armada nazionalak euki eban iniziatiba, errepublikanoek gehienetan atzera egiten eben eta. Dirudienez, gerra askoz ere azkarrago irabazteko aukera izan eban Francok, baina gerra luzatu eban ahalik eta etsai politiko gehien suntsitzeko. Garbi eukan diktadura militar bat ezarri eta areriorik gabe gobernatu nahi ebala.

Gerra honek ondorio latzak eragin ebazan arlo guztietan: ekonomian, demografian, gizartean, kulturan eta hezkuntzan;

Hildakoen kopurua handia izan zan; horrez gain, kontuan izan behar dira atzerrira joan behar izan ziranak, baita jaio ez ziran umeak ere.


Ekonomian ekoizpena jaitsi egin zan, eta gerra ostean gosea eta janarien arrazionamendua ezagutu zan


Gizartean, funtzionario errepublikarrek edo erregimen berriaren aldeko atxikimendu osoa erakutsi ez ebenek lanpostua galdu eben; horrela, hutsik gelditu ziran postuak Francoren armadan borrokatu ebenentzat gorde ebezan.

Giza eskubideek, eskubide politikoek, hizkuntzak, ohiturak eta, oro har, euskal kulturak (bai eta galiziarrak, kataluniarrak) zapalkuntza handia jasan eben eta debekatuak izan ziran maiz.

Euskal eliza ere gogor zapaldu eben gerra ostean, nazionalistei laguntzea leporatzen eutsien eta; Francoren erregimenak euskal elizaren hierarkia kontrolatu nahi izan eban horregatik, eta erregimenaren aldekoak ezarri ebazan goi-karguetan.


DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN (1939-1975)


SARRERA, ezaugarri orokorrak: Frankismoa zer den, nola ezarri, noiz, buruzagitza nork, faktore lagungarriak, oinarriak, bi etapa bereiztu (sorrera eta finkapena eta krisialdia).


EUSKADIN GERRAREN ONDORIOAK EKONOMIA,POLITIKA ETA KULTURAN:


EKONOMIAN: autarkia ezarri zen, janari falta zegoen, prezioak altuak, inflazioa nagusi,nekazaritza eta abeltzaintzak emandakoa ez zen nahikoa. Arrazionamendu kartilak.

POLITIKAN: Diktadura ezarri zen Espainian, beraz Euskadin ere bai, eta disidentzia (desberdin pentsatzea)  ez zen onartu eta askatasunik ere ez, jazarpena zen nagusi: hildakoak erbesteratuak, kartzelaratuak, errepresioa nagusi zen.

KULTURAN: euskal irakasleak zigortu (euskaraz hitz egiten zutelako), komunikabideak itxi (irratia), euskara debekatu zen, euskal hilerriak suntsitu, sinbolo euskaldunak debekatu.


FRANKISMOAK EZAGUTU ZITUEN BARNE ARAZOAK EUSKADIN: Frankisten euren arteko barne arazoak, arazo hauek azalean gelditu ziren hurrengo bi egoeratan:

Begoñako ekimen karlistan, meza batean, Falangeak bi bonba jaurti zituzten.(1942) Karlista eta Falangisten arteko borroka.

Ekimen armatuan Iruñean, falangista eta karlisten arteko enfrentamentuak.(1945)


Udalerri eta aldundietan karlista ugari ordezkari bezala


OPOSIZIOA: Frankismo hasierako oposizioa eta bigarren etapakoa edo oposizio berria deiturikoa bereiztu behar dira


Lehen Frankismoko oposizioan aipatu behar ditugu:


40. Hamarkadan

A.- EUSKO  JAURLARITZAk bultzatutako ekimenak, hala nola errefuxiatuei laguntza, askoren itzulera ahalbideratu. Bere lanak eman zion ospea nazioarte mailan. Lan honetan J.A Agirre eta EAJ izan ziren bultzatzaileak. Sekulako lana egin Parisen zegoela eta Nazioartean gustatu hauek egindakoa.


B.- EZKERREKO INDARREN ekimenak: bai PSOE zein PCE alderdikoak, azken honek eragin gutxi Euskadin. Dena izkutuan egin zuten, debekatuta zegoelako.

C.- BAIONAKO ITUNA(1945): sindikatu eta alderdiak bildu ziren (,EAJ,ANV,CNT,UGT,STV, errepublikarrak) adierazi zuten errepublika+estatutua+Jaurlaritzaren alde daudela. Frankoren aurka.

D.- BESTE EKINTZA BATZUK:


1947ko erreferendumean abstentzioa (Ondorengotza Legea) Jende askok ez zuen bozkatu baina, datuak manipulatu eta jende askok bozkatu zuela esan zuten.

Grebak 1945,1951.Probintziaka erantzun desberdina izan zuten, Bizkaia eta Gipuzkoan ekintza antolatuak eta Naf, eta Araban erantzun espontaneoak Greba hauetan errepresioa itzela izan zen.

50.Hamarkadan

Hamarkadan honetan oposizioaren krisialdia eman zen, eta arrazoiak dira:


A.- antifrankisten nekea, asko itzuli egin ziren erbestetik

B.- nazioarte mailan Erregimena onartu egin zen (AEB,Vatikanoak, NBE sartu…)


C.- Eusko Jaurlaritzak Parisko egoitza utzi behar izan zuen, frankisten jazarpenagatik

D.- Banaketak eta arazoak alderdi ezberdinetan, adb, PSOEn eta EAJn


PSOEn:errepublikar sozialista eta monarkiko demokratikoen arteko gerturatze nahiak porrota izan zuen.Indalezio Prietok bualtzatu zuen hau, baina azkenean zatiketa lortu zuen alderdian.

EAJn:hasieran monarkiaren aukera onartu zuen Monzonek, baina gero alderdia utzi, EAJ ospatu zuen Eusko Jaurlaritzaren 20. Urteurrena 1956an, EKIn taldea elkartu EGI-koekin eta azkenean hauek kanporatu zituzten,geroago hauetako batzuk  ETA sortu zuten 1958ean; lehendakariaren heriotza ere gertatu zen 1960an.


Bigarren Frankismoko oposizioa edo oposizio berria.  60, eta 70. Hamarkadan


Teknokraten garaian ekonomiaren garapena eman zen, baina politikan inmobilismoa. Ekonomian: (garapen planek aurrera) autarkia gainditu zen eta Euskal lurraldeetan industria asko ezarri zen, honek immigrante ugari ekarri zuen eta honekin ohitura berriak, gizarte anitza, bizimodu aldaketa, kontsumo igoera. EKONOMIA GORA

Politikan inmobilismoa zegoen, oposizioa indartu egin zen:


Lehendik zegoenak jarraitu: E.Jaurlaritzarena +PSOE

Oposizio berria:  eliza + langileak  + kultura eraberritzea+    ETA

Elizaren jarrera, adb. AÑOVEROSen (Bizkaiako gotzaia) sermoiaren edukia


Langile mugimenduak: Negozioazioak hasi eta langileek gauzak lortu (hainbeste grebagatik)


Protagonismo handia CCOO + hitzarmenak lortu enpresarioekin

Greba ugari:


Eskaera laboral eta politikoak nahastuta

Politizatze joan ziren eta ondorioz salbuespen egoera inposatu zen (adb 133 greba Gipuzkoan)


LAB sindikatu abertzalearen sorrera (1974)


Nafarroan eta Araban istilu gutxi



Kulturaren eraberritzea: Gauzak egiten hasi

Euskara batuaren sorrera (1968an)


Liburuak euskaraz idazten hasi ziren

Euskaltzaindia (1919an sortua) suspertu euren lana

Euskara erabili komunikabideetan, baina itxi eta isunak ipini

Ikastola gehiago sortu (lehena 1914an, baina 60 hamarkadan gehiago)


Artisten lanak ugaritu: Oteiza, Ez dok amairu taldea…


ETA: EKIn (euskara suspertzeko erakundea) taldea sortu zen 1952an, EGIkin (Euzko Gaztedi Indarra) elkartu zen, baina gero banatu  egin ziren eta 1958ean ETA sortu zuren hauetako batzuk.


Talde armatu honen bilakaera: hasieran pintadak, ikurrina ipini ,lehergailu txikiak; ondoren atentatu gogorragoak egin zituzten (Jose A.Pardines guardia zibila hil zuten; ondoren Meliton Manzanas  1968an eta ondorioz Burgoseko epaiketa edo gerra kontseilua egin zen 1970an:bertan hainbat heriotz zigor eta betirako gartzela eskatu zuten presoentzat, baina barnean eta nazioarte mailako errepresioa -Vatikanoa ere bai- heriotz zigorrak kendu egin zituen Francok=epaiketa militarra izan zen eta ez epaiketa zibila).

Carrero Blanco hil egin zuten 1973an; Madrilgo atentatuan, lehergailu batekin 1974an 13 hildako eta zauritu ugari eman ziren; Txiki eta Otaegi etakideak fusilatu zituzten FRAPeko (Espainia mailan atentatuak egin zituzten) beste 3 kiderekin  1975ean eta presioa Frankismoari izugarria izan zen.

Bestalde, ETAren bilakaeran ezin dugu ahaztu barne zatiketa aipatzea: 1974an banatu ziren ETA militarrean (atentatuak egiten jarraitu) eta ETA politiko militarrean.

Franco hil ondoren Trantsizio Demokratikoa hasi zen Espainian eta Euskadin



10. GAIA

DIKTADURA  FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA (1959-1975)


Sarrera:Aurreko 20 urteetan erregimen frankistaren oinarriak ezarrita, hirurogeiko hamarkadan erregimena guztiz finkatu zen, bere gainbehera hirurogeita hamarreko hamarkadan gertatu zelarik. Espainiak garapen handia bizi izan zuen arlo ekonomikoan; ez, ordea, arlo politikoan, zeinean Frankok erregimen diktatoriala  mantendu zuen hil arte.

GARAPENEKO ESPAINIA, 1960-1973:    Aldaketak egitura ekonomikoan

Aldaketa sozialak, politikoak eta kulturalak

Nazioarteko harremanak

Erregimenaren aurkako oposizioa

FRANKISMOAREN GAINBEHERA, 1973-1975

Gainbeheraren aurrekariak, 1969-73

Gainbehera, 1973-75: Ezegonkortasun politikoa eta "desarrollismoa"aren amaiera

Oposizioko mugimenduak 1974-75ean

Azken hilabeteak

GARAPENEKO ESPAINIA, 1960-1973

Aldaketak egitura ekonomikoan

Estatuaren interbentzionismo edo esku hartze ekonomikoarekin jarraituz, Egonkortze Plana osatzeko Garapenerako Planak diseinatu zituzten gobernuko teknokratek:

Helburuak: - erreformak egitea ekonomia modernizatzeko eta garatzeko

- Espainia potentzia ekonomiko bihurtzea nazioarte mailan

- Defizit-a gainditzea

Hartutako neurriak: - lehentasunezko sektoreak zehaztu ziren

- sektore horietara bideratu ziren inbertsioak

- ekimen pribatua sustatu zuten abantaila fiskal eta maileguen bidez

        - Garapenguneak (Garapenerako poloak)  bultzatu zituzten: Burgos, Valladolid, Vigo, A Coruña, Huelva, Sevilla eta Zaragoza (3 aipatu)

Emaitza: garapen ekonomikoa “desarrollismo” izeneko aldiari hasiera emanez


Aldaketa sozialak, politikoak eta kulturalak

- Emigrazioa: industriaren garapenaren eraginez, espainiar askok emigratu zuten, landa eremuetatik   industria guneetara , Espainian bertan. Batzuk atzerrira joan ziren, Alemania eta Frantziara batez ere, bertako soldata hobeagoek erakarrita.

- Emigrazioaren ondorioz, hirien hazkundea  eman zen, kontrolik gabekoa.

- Turismoarekin batera itsasertzaren hondamendia iritsi zen; ez zegoen kostak, urak,…babesteko legediarik ( Kosta Legea larogeiko hamarkadan)

-Lurraldeen arteko aldeak areagotu ziren: 70.Eko hamarkadan Espainia herri garatua zen, baina desoreka handiak zituen. Eskualde garatuenak Euskadi, Madril, Katalunia ziren. Beste muturrean,  bi Gaztelak, Aragoi, Andaluzia eta Extremadura zeuden, garapen guneak sortu arren (Valladolid, Vigo, Zaragoza, Burgos)

- Gizarte Segurantzako  Oinarrien Legea-k, (1963, Ley de Bases de la Seguridad Social) hobekuntzak sartu zituen gizartean: erretiroa, osasun kobertura zabala, hilabeteko opor ordainduak...

- Zentsura egon arren, nolabaiteko irekitze intelektuala eman zen; Fraga Iribarnek Prentsaren Legea eman zuen (1966) aurretiazko zentsura ezabatuz, baina a posteriori-koa mantendu egin zuen eta isunak eta kazetarien espetxeratzeak ugariak izaten jarraitu zuten.

- Estatuaren Lege Organikoa (1967): erregimen frankistaren "Oinarrizko legeen" azkenengoa dugu.  Lege Organiko honek aurrekoak islatzen zituen, baina berritasun batekin:  estatuburutza eta gobernuburutza banatzea . Hala ere, Francok ez zuen 1973ra arte indarrean ipini. Urte horretan Carrero Blanco gobernuburu izendatu zuen gaixorik egon zenean.

Nazioarteko harremanak

- Gerra ondorengo isolamendua eta blokeo ekonomiko eta diplomatikoa, 50eko hamarkadan   gaindituta geratu ziren

- 60ko hamarkadan (1957an) Europako Ekonomia Erkidegoa, EEE, sortu zen. Frrankismoak (1959tik) Merkatu Batuan sartzeko eskabidea egin zion EEEri, baina ez zioten inoiz sartzeko baimenik eman, erregimenaren ezaugarrien ondorioz. 1970ean, Lehentasunezko Akordioa sinatu zen. Horren bitartez erraztu egin ziren EEE eta Espainiaren arteko trukeak, industria-produktuetako muga-zergak murriztuz.


Erregimenaren aurkako oposizioa/ Erregimenaren erantzuna

1960tik aurrera aldaketa politikoen aldeko nahiak gero eta handiagoak ziren eta hurrengo ekintza zein sektoretan  nabarmendu ziren:

-Oposizio moderatua izenekoa: 1962an Europako Mugimenduaren IV. Biltzarra egin zen   Munich-en; Europako Mugimenduaren (1948an sortua) helburu orokorra Europar batasunari buruzko hausnarketak egitea zen eta urte horretako helburua Espainiako etorkizunari buruzko hausnarketa egitea zen. IV. Biltzarrera joateko 118 politikari espainolek jaso zuten gonbidapena, batzuk Espainia barrukoak eta beste batzuk erbestean zeudenak; guztiak Mugimenduarekin harremanetan aritzen ziren. Politikarien artean denetarik zegoen : nazionalista euskaldunak eta katalandarrak, demokristauak, sozialistak, monarkikoak; komunistak ez ziren deituak izan.   1962ko Municheko Bileran, erregimen frankistaren izaera antidemokratikoa salatu zuten manifestu batean, Espainia EEEn sartzea oztopatzen zuena. Ordezkariak bueltatu zirenean Francoren errepresioa jasan zuten. Batzuk Kanarietara bidali zituen eta beste batzuk erbestera.


-Komunismoaren gorakada Dolores Ibarruri eta S. Carrillo-k erbestetik zuzendutako  alderdia estalinismotik aldentzen hasi eta eurokomunismora orientatu zenetik (1956). PCE alderdikoek errepresiorik gogorrena jasan zuten

- Lan-munduko gatazkak urte batetik bestera gero eta ugariagoak ziren. Greba askatasuna eta sindikatuak legalizatzea ziren erreibindikazio nagusiak. Ez ziren inoiz ez onartu. Langile Komisioak sindikatuak, izkutuan aritzen zena, gero eta jarratzaile gehiago zuen.

-Unibertsitatean: Ikasle eta irakasleen  mobilizazioak ugaritu ziren. Erregimenaren erantzuna: errepresioa (Katedratiko batzuk kargutik kendu zituzten ,ikasleen mobilizazioen alde egiteagatik eta poliziak behin eta berriro esku hartzen zuen kampusetan, kanpus batzuen okupazio iraunkorra eginez).

- Periferiako nazionalismoen gorakada: Frankoren zentralismo erasokorraren  aurrean, lurraldeen nortasunaren erreibindikazioa indarberritzen da, kultur-adierazpenen bidez.

Arazorik handiena ETA: ekintza armatuak, Burgos-ko prozesua, Carrero Blancoren hilketa,..


-Klero berriaren urruntzea:

Apaiz gazteak eta kotoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren, horri frankista izatea leporatuta eta Elizak diktaduraren aurka parte hartzeko eskatzen zuten.   Erregimenaren aurkako oposizioan elizgizonak zeuden ere, eta Elizaren lokalak oposizioaren bilerak egiteko erabili ziren hainbat kasutan.


Aita Santuak Tarancón  Espainiako Elizaren burua izendatu zuen (1971), Espainiako elizaren orientazio berria zuzentzeko. Hilabete batzuk geroago (1971), Espainiako Elizak barkamena eskatu zion Espainiako gizarteari, Gerra Zibilaren ostean berradiskidetzeko tresna izaten ez jakiteagatik.

Ultra katolikoek (Guerrilleros de Cristo Rey)  Eliza berri honen aurkako erasoak burutu zituzten.

Erregimenaren erantzuna: errepresioa eta inmobilismoa, aldaketarik ez. Franco-k Erantzunkizun Politikoen Legea indargabetu zuen TOP, Tribunal de Orden Publiko, Ordena Publikoko Auzitegia,  sortuz  (1962) iritzi politikoengatik edonor epaitzeko.

FRANKISMOAREN GAINBEHERA, 1973-1975

Gainbeheraren aurrekariak, 1969-73

- Erregimenaren barruan irekitasunaren aldekoen eta inmobilisten arteko lehia sortu zen. Lehenengoek, "aperturista" zirenak, hau da,  teknokratak eta kristaudemokratak, erregimena forma politiko liberalak hartzea nahi zuten. Inmobilistek, berriz, aldaketarik ez egitearen aldekoak ziren,; hauek  erregimeneko eskuin muturra osatzen zuten, hau da, tradizionalistak, militarrak, falangistak, ...

-1969an, azkenik, Francok Juan Carlos-en  izendapena proposatu zuen bere ondorengo bezala, J. Carlosek erregimena mantentzea onartu  ondoren. Frankismoaren printzipioetan oinarritutako monarkia izan behar zen eta ez monarkia liberala. (Gorteek onartu zuten, inmobilistak ados egon ez arren)

Gainbehera,  1973-75

Ezegonkortasun politikoa eta "desarrollismoa"aren amaiera

1973an diktadoreak, gaixorik, Estatuaren Lege Organikoa-n (1967) ezarritakoa bete zuen lehenengoz: estatuburu eta gobernuburu karguak banatzea.  Carrero Blanco almirantea , bere jarraitzaile leiala,   gobernuburu izendatu zuen.

Carrero Blanco inmobilista zen eta  hauexek ziren bere politikaren helburuak: indar frankisten batasuna mantentzea, erreformak saihestea, oposizio demokratikoaren aurkako zapalkuntza.

Urte bereko abenduan ETAren atentatu batean Carrero Blanco hil zuten


Francok Arias Navarro gobernuburu izendatu zuen (1974ko urtarrilean): bere gobernua  kontraesanez eta arazoz josita egon zen: irekitasunaren eta etorkizun demokratikoaren  aldeko joera erakutsi zuen, baina fusilamenduak oraindik egon ziren.


Testuinguru honetan gatazka larria gertatu zen  Elizarekin: Añoveros, Bilboko apezpikuak gobernuari aurre egin zion euskal nortasunaren aldeko adierazpenak eginez homilia batean. Arias Navarrok Añoveros erbesteratzeko agindua eman zuen, Espainiako batasunaren krontra apologia egiteagatik. Aita Santuak ez zuen onartu agindua eta, gauzatuz gero,  eskumikatzeko mehatxua egin zien politikariei. A. Navarrok agindua erretiratu zuen.

1973ko munduko krisi ekonomikoaren lehenengo sintomak heldu ziren, "desarrollismoaren" amaiera eragingo zutenak. Petrolioaren prezioak gora egitearen ondoriozko  krisia izan zen. ( ondorioz: prezioen igoera, soldaten jeitsiera, langabezia,….. Laneko gatazkak sortuz)

Oposizioko  mugimenduak 1974-75ean, denak izkutuan arituz

Franco hil baino lehenago   oposizio guztia elkartu zen Platajunta elkartean (1975ko irailean)


Platajunta-n bildu ziren 2 elkarte: PCEk eraturiko Junta Democrática/Batzorde Demokratikoa (1974ko uztailean) eta   PSOEk eraturiko  Plataforma para la Convergencia Democrática / Konbergentzia Demokratikorako Plataforma  (1975ko ekainean).

Erregimenaren azken hilabeteak


- Orden publikoaren arazoa: alde batetik eskuineko ultren (Fuerza Nueva, Gerrilleros de Cristo Rey) ekintza bortitzak langile eta opositoreen aurka; beste aldetik ETA eta FRAPeko (Frente Revolucionario Antifascista Patriótico) ekintzak ditugu

- Gobernuaren zapalkuntzaren gogortzea: (iraila) bost fusilamendu: FRAPeko 3 kide  eta ETAko 2, nazioarteko protesta handi baten erdian. Hainbat estatuk enaxadoreak Espainiatik atera zituzten.

- Marokoko Hassan II.A  erregeak, erregimenaren ahulezia aprobetxatuz, Martxa Berdea antolatu zuen  Sahara okupatzeko asmoz (300.000 zibil bidali zuen Mendebaldeko Saharako mugara). Madrileko Ituna sinatu zen, bertan Espainiak Saharako administrazioa Maroko eta Mauritaniaren esku utzita, etorkizunean deskolonizatzeko konpromezuarekin. (geroago Mauritaniak eskualdea utzi zuen Fronte Polisario independentistaren erasoen ondorioz; gaur egun, eta NBEk horrela agindu arren, Maroko-k ez du konpromezua bete eta kontrolpean du eskualdea)


1975eko azaroan Franco hil zen: Espainia krisi ekonomiko eta politiko larri batean murgilduta zegoen



16. TESTUA. BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEKO LEGE-DEKRETUA

(1937-06-23)


SAILKAPENA:


Lehen mailako iturria edo testu historikoa da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako lege dekretu bat, beraz izaera juridikoa duena. Edukiari dagokionez, gai politiko eta ekonomikoak aipatzen ditu. Egilea Francisco Franco (Gerra Zibilean Bando Nazionaleko buruzagia) da, testuaren behealdean bere sinadura ikus daiteke, Burgosen idatzia dago, momentu honetan Burgosen kokatzen zen nazional edo errebeldeen kuartel nagusia, 1937ko ekainaren 24an argitaratua, Hartzaileari dagokionez, testu publikoa da, Espainiako biztanleei zuzenduta baitago, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei. Testuaren helburua herritarrak jakinaraztea da.

AZTERKETA:


Ideia nagusia euskal lurraldeek (Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoa) duten kontzertu ekonomikoaren deuseztatzea da.

Sarrera moduan kontzertua pribilegio bat dela esaten du, pribilegio horiek aldundien autonomian eta biztanleen ahalegin txigiagoan oinarritzen dira eta ondorioz Espainiako beharrei gutxiago laguntzen die lurralde horiek.

Bigarren paragrafoan, kontzertua deuseztatzeko arrazoia azaltzen du, Bizkaia eta Gipuzkoari traizio edo leialtasun falta leporatzen die, Errepublikaren alde egiteagatik. Salbuespenak aipatzen ditu ondoren, Araba eta Nafarroa nazionalen alde leial mantendu izana hain zuzen ere.

Amaitzeko, aurretik aipatutako arrazoien ondorioz, hartutako erabakia azaltzen du, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan Kontzertu Ekonomikoa indargabetuta geratuko dela eta Nafarroa eta Araban, aldiz, mantendu egingo dela.

IRUZKINA:


Kontzertu Ekonomikoa Estatu eta Euskadiko zergak finkatzeko egoera fiskal berezi edo salbuespenak dira. Foruak galdu ondoren (1876, azken gerra karlistan) lortutako finantzazio sistema berezia, euskal probintziek beren zergak kudeatzen dituena. Kontzertu Ekonomikoak, garrantzi ekonomikoaz gain bazuen izaera sinbolikoa euskaldunentzat, probintzia bakoitzeko Aldundiari zergak jaso eta kudeatzeko autonomia ematen baitzion.

Militar batzuk eta eskuineko indarrak Errepublikako gobernuaren kontra altxatu eta gerra hasi zuten (1936ko uztailaren 18-19an), sistema aldatu nahian. Altxamenduak ez zuen arrakastarik izan eta bi bandoen arteko gerra piztu zen, Gerra Zibila (1936-1939).


Nazionalen hasierako helburua, altxamenduaren arrakasta azkarrak porrot egin ondoren, Madrilen konkista izan bazen ere, honen defentsa sutsuak Franco eta Molaren estrategia aldaketa ekarri zuen eta iparraldeko industria eta aberastasuna lortzeko erasoa iparraldera bideratu zuten. Errepublikaren alde zeuden bi probintzia hauek (Bizkaia/Gipuzkoa) kontrolatzea iparraldeko eremu industri-siderurgiko garrantzitsua kontrolatzea izan zen.

Gerraren aldiak Euskadin komentatu labur: Gipuzkoako Frontea- Legutio- Bizkaia erori

Urte eskas bat igaro zuen gerrak testu hau argitaratu zenerako, protagonista diren bi probintziak (Gipuzkoa eta Bizkaia), errenditu ondoren, nazionalek Gipuzkoa 36ko urrian konkistatu eta Bilboko “burdinezko gerrikoa” 37ko ekainaren 19an gainditu baitzuten. Beraz Kontzertuen deuseztatzea Bilbo nazionalen eskuetan erori ostean eta Gerra Zibila Euskadin amaitzean argitaratu zen, Bizkaia eta Gipuzkoan soilik indargabetu zen Itun Ekonomikoa, Errepublikaren alde egin zutenez, traizioa leporatuta. Araba eta Nafarroak, ordea, nazionalen alde egin zutenez, indarrean jarraitu zuen Kontzertuak.

Francok bando nazionaleko boterea bereganatu zuen, aginte bakarra (militarra eta politikoa) bere esku zegoen eta “Generalisimo” eta “Caudillo” izendatu zuten. Testuaren urterako jada, Estatu Berriaren eraikuntzan ari ziren; non Partidu Bakarra osatu zen eta Francok, botere absolutua lortu, bere borondatea lege bilakatuz ia 40 urte bitartean.

BALORAZIOA:


Kontzertu Ekonomikoak azken Gerra Karlistan (1876) du jatorria, Foruak galdu ostean, 1878.Urtean, euskal probintziek lortu zuten sistema berezi hau.

Testu honetan argi ikus daiteke nola erantzungo duen Frankok hurrengo urteetan probintzia “traidoreetan”. Hauek, beraien eskubide historikoak guztiz galduko dituzte. Alde batetik, bere zentralismoak, ez ditu onartzen egoera bereziak estatuaren barruan. Baina bereziki onartuko ez duena probintzia horiek egindako “traizioa” izango da. Hau da, altxamenduaren aurka azaldu izana. Kontzertu Ekonomikoaz moduan probintzia hauen egoera “pribilegiozkoa” izan dela uste duelako. Ideia honetan oinarritzen du Francok bere erabakia, probintzia hauen kalifikazioa, traidoreak, zigortu behar izatea ekartzen du.

Kasu honetan zigor hori, Kontzertu Ekonomikoaren galera izango da, Nafarroa eta Arabak berriz, leialtasuna erakustearen ondorio bezala, mantenduko duten bezala. Francoren jarrera dokumentu honetan, ez da bertan geldituko, probintzia traidoreak izendatzea ondorio gogorrago eta luzeagoak izango ditu: gizarte zibilaren


aurkako errepresio gogorra, euskal elizaren aurkako errepresioa, oinarrizko askatasunen galera, euskal kultura eta hizkuntzaren debekua. Jende askoren sufrimendua ekarri zuen, herri oso batena eta horren eragina oraindik sumatu dezakegu gaurko gizarte eta harremanetan.


Bukatzeko, eta aipatu bezala, testu honen garrantzia, gertakizun konkretuan baino, momentu horretatik aurrera Franko eta bere gobernuaren Euskadirekiko jarreran koka genezake. Errepresioan, zapalketan, askatasun ezan eta horrek izan dituen ondorio sakon eta luzetan. Frankismo garaian Araba eta Nafarroan soilik aplikatu zen Kontzertu Ekonomikoa, baina aipatu behar da 1978ko konstutuzioan eta 1979an Gernikako Estatutuan, eskubide historikoak onartu ostean, 1981. Urten berriro ere ezarri zela Itun Ekonomikoa, gaur egun ere indarrean jarraitzen duelarik.


18.Testua: NAZIO- INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA (1939-10-25)
1. Sailkapena
Testu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1939ko urriaren 25ean, beraz historikoa da,
lege bat denez juridikoa da eta lantzen diren gaiak ekonomiko-politikoak dira. Egilea Erregimen
frankistako gobernua, hau da, Francisco Franco. Testu publikoa da, hartzaileak Espainiar herritar
guztiak baitira. Egilearen asmoa, Gerra Zibilaren ondoren industria bultzatzeko hartutako erabakiak
azaldu eta herritarrak jakinaraztea izango da.

2. Azterketa

Testuaren ideia nagusia interes nazionaleko enpresak sortzea da.
Sarreran, legearen arrazoia azaltzen du, justifikazio ekonomiko eta politikoa emanez. Gerrak
eragindako krisian bistan geratu zela industria eta lehengaiak lurraldean bertan izatea garrantzitsua
zela eta ekonomiaren egoera larria izanik, beharrezkoa zela autarkia ekonomiko bat ezartzea eta
estatuak industrien sorrerari laguntza ematea. Beraz, Gerra ekonomiatik bake ekonomiara pasatzeko
premia handia dela dio, baina horretarako estatuaren interbentzioa eta autarkia beharrezkoak dira.
Horren ostean, artikuluetan, interes nazionaleko enpresa horiek izango dituzten baldintzak eta
onurak azaltzen ditu. Industria horiek Estatuaren menpe egongo dira, honen kontrol zuzena izango
dutelarik.

3. Iruzkina

Gerra bukatu ondoren kokatzen da testua, Francoren diktaduraren sorreran, momentu honetan
beraz gerraren ondorio larriak arlo guztietan. Espainiako ekonomia oso egoera txarrean zegoen,
baliabiderik gabe, nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren sektore kaltetuenak, %25eko
murrizpenarekin, industriari dagokionez, nahiz eta asko suntsituak izan ziren (bonbardaketak) beste

asko mantendu egin ziren, hala ere ekoizpena jeitsi egin zen.
Egoera honen aurrean, Gobernuak, politika interbentzionista eta autarkikoa jarri zuen martxan,
helburua auto hornikuntza zen, hau da, bertan ekoitziko eta bertan kontsumitu, beste herrialdeekin
harreman askorik ez izatea zen helburua, horrela ez zuten kanpoan inolako menpenkotasun
ekonomikorik izango. Horrela, Francok, politika ekonomiko nazionalista eta esku-hartzailea ezarri
zuen, alde batetik Espainiaren ahalmen ekonomikoa handitzeko eta bestetik, ekonomikoa
kontrolpean izateko.
Politika ekonomiko horrek kalte handiak eragin zizkion herrialdeari, izan ere, aspalditik zegoen
atzerapen industrialean eta energia-iturri propio gutxi zituen. Autarkiak beraz, geldialdia eta
biziraupen-krisia bultzatu zituen.
1939an hasi zen politika autarkiko hau, industria nazionala babesteko eta sustatzeko lege honekin
hain zuzen ere, eta industria nazionala ordenatzeko eta defendatzeko legearekin jarraitu. Lege
honen bidez, Estatuak esku hartu zuen eta jarduera ekonomiko guztiak kontrolatu zituen, bereziki
kanpo-merkataritza. Honek dibisa-eskasiak inportazioak gutxitu zituen eta autohornikuntza
nazionaleko politika bat ezarri zen. Neurri horien ondorioz, oinarrizko produktu gutxi zegoen, eta
prezioek gora egin zuten. Interbentzionismoak influentzia trafikoa ere ekarri zuen.
1941.Urtean Industria Institutu Nazionala (INI) sortu zen, industria artikulatzeko, sustatzeko eta
nazionalizatzeko. Arreta berezia izango zuten baina industria militarrak eta estrategikotzat zituzten
sektoreak (ontzigintza, siderurgia, tren-industria, aeronautika eta ibilgailu- industria), honela Iberia,
ENSIDESA, ENASA, SEAT eta beste hainbat enpresa sortu ziren, baita Compañia Telefonica (CTNE) eta
Red Nacional de Ferrocarriles (RENFE) nazionalizatu ere. Planak ez zuen funtsik, eta erregimenaren
premia politiko eta interes partikularren menpe jarri zen.
Nekazaritzak izan zituen laguntza eta berrikuntza gutxien, honen ekoizpenaren jeitsiera eta
inportazio ezaren ondorioz, janarien eskasia eta gosea izango ziren, horregatik, arrazionamendua
ezarri zen 1952. Urtera arte.
Autarkiaren garapenak akats asko izan zituen; burokrazia ez eraginkor eta ustela alde batetik, eta
bestetik, lortu nahi zen autohornikuntza ekonomikoari aurre egiteko oinarrizko baliabiderik ez izatea
(elikagaiak, produktu energetikoak, ongarriak, makineria, teknologia modernoa eta lehengaiak).
beraz ondorio zuzenak elikagaien eskasia, muturreko pobreziak (aurretik aipatutako arrazionamendu
liburuxkak) eta merkatu beltza edo estraperloa izan ziren.


4. Balorazioa

Lege honek garrantzi handia dauka, hurrengo urteetan Frankoren politika ekonomikoa zein izango
den erakusten duelako, autarkia eta interbentzionismoa hain zuzen ere, lehengai eta beharrezko
baliabide guztiak Espainian ekoiztea helburu izango duena, Estatuaren erabateko kontrol eta
eskuhartzeaz. Hala ere, aurrera begira sistema hau kaltegarria izan zela ikus daiteke, politika
ekonomiko horrek hainbat kalte ekarri baitzituen: beldurra, gizarte zatiketa, gosea, inflazioa eta
etxebizitza falta, besteak beste.

19.Testua: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI
ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA
(1962-06-07/08)
1.SAILKAPENA
Testua 1962ko ekainaren 7 eta 8an idatzi zen Munichen (garai hartan Alemaniako
Errepublika Federalaren parte osatzen zuena), beraz historikoa da. Egileak, Europako
Mugimenduaren kongresuko partaideak izan ziren, eta haien artean 118 ordezkari espainiar
egon ziren. Gai politikoak lantzen dira eta juridikoa da. Testu publikoa da, Espainiako
herriari zuzentzen zaiolako, baina konkretuki momentuan gobernuan dagoen mugimenduari,
hau da, Francoren gobernua, hura aldatzeko saiakera baita.

2.AZTERKETA

Testuaren ideia nagusia eskaera nagusi batean oinarritzen da, Espainia prozesu
demokratikoan sartzeko eskaera, horren bidez bakarrik izango du Europako erakundeetan
sartzeko aukera.
Ondoren, baldintza batzuk ezartzen dira, erakunde demokratikoa izateaz aparte, Europako
erakundeetan sartzeko, beste eskakizun batzuk bete beharko dituelako:
- Adostasunezko gobernu demokratikoa izatea.
- Pertsonen eskubide pertsonalak eta langileen eskubide pertsonalak bermatzea,
norbere askatasuna eta adierazpen askatasuna izatea.
- Erkidegoen izaera berezia onartzea.
- Askatasun sindikalak eta greba eskubidea izatea.
- Iritzi desberdinak eta alderdi politiko desberdinen onarpena.
Bukatzeko, hau guztia, azkartasunez baina era eraginkorrean egiteko nahia erakusten da.

3.IRUZKINA

Testua frankismo garaian idatzi zen. 1939an, gerra zibilaren ostean eta mugimendu
nazionalaren garaipenaren ondoren martxan jarri zen diktadurazko estatu berria. Fracok

botere guztiak hartu zituen bere gain eta bere ideologia inposatu zuen, errepublika garaian
sortutako alderdi berrien eta konstituzio eta erreforma guztien lana deuseztatuz eta beste
ideia batzuk zituen orori errepresioa eta jazarpena eginez.
Gerra osteko urte horiek oso gogorrak izan ziren, pobrezia izugarria eta miseria,
Bere izaera diktatoriala zela eta, Espainia nazioarteari begira isolaturik geratu zen eta
ekonomikoki mantendu ezin zuen autarkia batean murgildu zen. Baina egoera honek ezin
zezakeen asko iraun, eta komunisten aurkako ideien ildotik, AEBren alde egin zuen Gerra
Hotzean. Vatikanoarekin ere konkordatu bat sinatu zuen, hezkuntza katolikoa
bultzatzearren, Frantzia eta Erresuma Batuarekin ere merkatal hitzarmenak zituen. Horrela,
Espainia nazioartean finkatzen hasi zen, asko kostata hala ere, herri askok demokraziak
baino ez zituztelako onartzen.
Erregimenak bere jarraitzaileak izan zituen eta bere ideia erradikalez konbentzituta zegoen
jende asko agertu zen, ordena berrezartzeko eta katolizismoa eta kontserbadorismo
zentralista mantentzeko gogoak erakutsi zituztenak. Hala ere, nazioarteko beste egoerak
ikusita, eta jazarpen eta zapalkuntza ikaragarriengatik, herrialde barruan ere oposizio
mugimendu bortitzak hasi ziren garatzen, eta horien ondorioz, erregimena asko ahuldu zen,
batez ere, azken urteetan. Jendeak asko borrokatu zuen, eta azkenean, diktadorea hilda,
Joan Karlos borboiko erregearen oniritziz, Espainiaren aldaketa lortu zuten,
demokraziaranzko trantsizio prozesuan murgilduz erabat.
Testu hau, beraz, oposizio mugimenduen bilera baten emaitza da. Hasieran eta diktadura
erdiko urteetan, oposizio gehiena erbestean garatu zen eta nazioarteko laguntza asko jaso
zituzten, beste herrialdeetan babesteko. Bilera hau, ikusi bezala, Munichen egin zen eta
alderdi sozialistek eta monarkiazaleek hartu zuten parte, batez ere. Bileran, argi eta garbi
erakutsi zen, garaiko oposizioaren nahia (bakoitzak gero bere erara defendatu zuena,
batzuk indarkeriaz, besteak aldarrikapenez), erregimena deuseztatu eta demokrazia
ezartzea, behingoz herria behar bezala, eta herriarekiko kontsiderazio eta errespetu
handiagoko giroan garatu zedin.

4.BALORAZIOA

Testua garrantzitsua izan zen bere garaian, Francoren erregimenaren amaiera esplizituki
eskatzen duen manifestu baten antzekoa delako eta horrelako adierazpenak ez ziren
ohikoak garai hartan, errepresioaren beldurragatik. Gainera, nazioartearen nahia ere
islatzen du, Espainia demokraziara izateko nahia.

Eskatzen dena, gainera, estatu berria egituratzean kontuan izan zen, alderdiak onartu ziren
eta herritarren partaidetza demokratikoaren bidez eratu zen gobernua. Autonomia
Estatutuen bidez eskualde bakoitzaren nortasuna bermatuko zen, betiere Espainiaren
batasunaren barnean. Askatasuna eta beste oinarrizko eskubideen bermea garatu zen
demokrazia garaian.
Testua idatzi zenetik, erregimena aldatu arte, 13 urte pasa ziren. Nahiz eta denbora asko
izan, honelako ekimenek oposizioko beste mugimendu batzuk egingo zituzten, gero eta
indartsuagoak izan ziren mugimendu horiek.
Beraz, ondorengo urteetarako ere garrantzi eta eragin handia izango zuen testuak eta beste
mugimendu batzuek, demokraziarako bidea ekarri baitzuen.

20.Testua: ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)
SAILKAPENA:

Testu hau 1967ko Estatuaren Lege Organikoaren zati bat da, 1967ko urtarrilaren 11an argitaratu zen
Madrilen, Estatuko Aldizkari Ofizialean, beraz historikoa eta gaia politikoa. Frankismoaren aurreko
legeetan ezarritako printzipioak biltzen ditu eta estatuaren eta gobernuaren burutza banatzen dira.
Lege bat izanik testu juridikoa eta publikoa da, herritar guztiei zuzenduta baitago. Egilea Francisco
Franco diktadorea, garaiko estatu burua. Erregimenaren gainbehera politikoaren garaian kokatzen
da. Testuaren helburua herritarrak jakinaraztea da.

AZTERKETA:


Testuaren egiturari dagokionez, sarrera bezala egiten duen paragrafo bat eta 5 artikuluz osatzen da.
Sarreran legearen helburu nagusia azaltzen du, hau da, Estatuaren erakundetzearen prozesuaren
amaiera. Lehenengo bi artikuluetan Espainiako ezaugarriak azaltzen dira, Estatua erresuma bezala
eratuta dago eta subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da. Gero, Estatuaren oinarrizko
helburuak azaltzen ditu, nazioaren osotasuna, batasuna edo zentralismoa defendatzen dira,
mugimendu nazionalaren printzipioak edo oinarrizko legeak jarraituko dira eta aldaezinak izango
dira. 6. Artikuluan Estatu Burua, nazioaren ordezkari nagusia izango dela dio eta honen funtzioak
azaltzen ditu. Bere esku egongo dira botere guztiak, Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala izango
du, botere legegilea, botere judiziala, armadaren eta justiziaren burua, enplegu, kargu publiko eta
ohoreak emateko eskumena, ordezkari diplomatikoak kreditatu… hau da, Erresumako Funtsezko
Legeen arabera dagozkion ekintza guztiak egingo ditu. Amaitzeko, 14. Artikululan Gobernuburua eta
Estatu burua bereizten ditu eta gobernuburua izendatzeko modua ezartzen da, estatu buruak

hautatu eta izendatuko duena.

IRUZKINA:


Erregimenaren oinarri ideologiko eta politikoak azaldu.
Erregimenaren erakundetzea edo instituzionalizazioa: Oinarrizko Legeak bertan bildu
- 1938 Lanaren Forua
- 1942 Gorteak Eratzeko legeak
- 1945 Espainiaren Foruak
- 1945 Erreferendum Nazionalaren Legea
- 1947 Ondorengotza Legea
- 1958 Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea
Kanpoko presioak: oposizio politikoa. Honen aurrean, itxura demokratikoa eman nahi erregimenari.
Liberalismoaren konstituzioei erantzuna: Lege honen bidez erregimenak Europako herrialdeen
eskakizun demokratikoei erantzun nahi. Alde batetik, aurreko legeak aldatu eta demokrazia
organikoa osatzeko prozesua burutu zuen, Gorteetan familia-tertzioa sartuta (familien ordezkariak),
bestetik, monarkiaren iraupena bermatzen zuen, 1947ko Ondorengotza Legerarekin bat. (Estatu
burua/ Gobernu burua bereiztu, Carrero Blanco eta Joan Carlos Borboikoa)
1960ko hamarkadako garapenaren ondorioak.

BALORAZIOA:


Testu honetan, erregimenaren aktualizazio edo eguneratze bat ikusten da, nahiz eta garaiko Estatua
erregimen anti liberal eta anti demokratiko bat izan, konstituzio antzeko lege batzuk ezartzen dira,
legitimitatearen bila. Itxura demokratikoa eman nahi duen arren, erregimenaren izaera diktatoriala
agerian geratzen da: botere bakarra bere esku, baita funtzio guztiak ere. Frankismoaren oinarri
juridikoa izango da. Baita erregimenaren jarraipena bermatzeko, nahiz eta garai honetan jada,
oposizioa gero eta indartsuagoa izango zen eta frankisten artean zatiketa eman zen (inmobilistak eta
erreformistak). Beraz honekin, oposizioaren indartzea etorriko da, 70. Hamarkadara begira.


22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974- 02-24)
SAILKAPENA
Testu hau historikoa da, 1974 urteko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurri zen
sermoiaren zati bat da, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”
izenburupean, beraz izaera erlijiosoa dauka, hala ere gai politiko, sozial eta kulturalak
lantzen ditu, hau horrela izanik, formari dagokionez zirkunstantziala dela esan daiteke.
Egilea Antonio Añoveros Bilboko gotzaina izan zen eta euskaldun guztiei zuzenduta dago,
bereziki Bizkaiko fededunei, beraz testu publiko bat da.

AZTERKETA

Testu honen ideia nagusia Euskal Herriak bere izaera bermatzeko dituen arazo eta
oztopoak dira.
lehenengo paragrafoan aurkezpena egiten du, euskal gatazka aipatzen du eta ondoren
gatazka hori zertan datzan argudiatzen du. Bi iritzi bereizten ditu; alde batetik Euskal Herria
zapalduta dagoela diotenak, eskubide urraketa bat ematen dela uste dutenak, eta bestetik,
ideia hori errefusatzen dutenak.
Hirugarren parrafoan, Euskal Herriak nortasuna ematen dioten hainbat berezitasun dituela
aipatzen du, baita horiek mantentzeko eskubidea ere. Horien artean euskara nabarmentzen
da. Berezitasun horiek bermatzeko ordea, momentuko egoera politikoak ez du laguntzen,
errepresio politikoaren eraginez liskar eta arazoak sortzen dira, antolamendu politikoan
askatasuna izatea beharrezkoa da beraz.
Bukatzeko, ondorio bezala, elizaren konpromezua azaltzen du egoera politiko honen
aurrean aldaketa eragiteko.

IRUZKINA

Francoren diktaduraren garaian kokatzen da. 70.Hamarkadako erregimenaren krisialdiaren
garaian hain zuzen ere.
Frankismoren oinarrietako bat katolizismoa izanik, urteetan zehar estatu frankista eta
elizaren arteko harremana oso sakona zen, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zuen 1953.
urtean eta horren ondorioz, Frankok, gotzainak aukeratzeko pribilegioa zuen, hiru izen
aurkezten zituen eta ondoren Vatikanoak bat aukeratu.
60. Hamarkadan, ordea, elizaren jarrera aldatzen hasi zen, alde batetik 1962an Vatikanoa
elizako antolakuntza modernizatzen hasi zen eta honek Espainian ere eragina izan zuen.
Bestetik, euskal elizan ere aldaketa ugari egon ziren, faktore garrantzitsuenen artean; apaiz
belaunaldi berri baten sorrera, gizartearen aldaketa, oposizioa indartu zen, ETAren sorrera,
gizartearen aldaketa progresiboak eta askatasun nahia zabaldu ziren. Hau horrela, apaiz
talde batek Euskal Herriko egoera salatzeko dokumentu bat sinatu zuten, erregimenean
aldaketa eskatzeko, baina erregimenak errepresio eta jazarpenarekin erantzun zuen.
Beraz, aurreko urte guztietan egindako bidetik ateratzen hasi zen eliza katolikoa, prozesua
oso geldoa izan zen, atzera pauso ugarirekin, baina pixkanaka erregimenaren aurkako
jarrera indartuz joan zen. 70. Harmarkadan, Añoveros gotzain nafarra izendatu zuten Bilboko apezpiku, pentsatuz
honekin euskal elizaren jarrera geldiaraziko zutela, baina gaizki atera zitzaien, gotzai hau,
Euskal Herriaren eskubideen alde egiteko prest agertu zelako. Erregimenaren azken
urteetan beraz, apaiz euskaldun askoren jarrera oso indartsua izan zen haren kontra,
testuinguru honetan Añoverosek erregimen frankistaren aurkako sermoi hau idatzi zuen.

BALORAZIOA :


Testu garrantzitsu baten aurrean gaude, oso egoera zailetan idatzia eta oso instituzio
berezitik sortua (eliza). Frankismoaren amaieran, Bilboko apezpikuak, erantzukizun handiko
postuan dagoenak, Erregimenaren jarrera salatzen du, askatasun eta eskubideen aurkakoa
delako eta esplizituki onartzen du, Euskal Herriak baduela eskubidea bere izaera berezia
mantendu, defendatu eta garatzeko.
Gerra zibilaren garaian eta diktaduraren garaian izandako jarrerarekin konparatzen badugu,
garbi dago aldaketa sakona izan dela Elizaren zenbait estamentutan, ez bakarrik maila
baxuko apaizetan, baita hierarkian ere.
Eliza katolikoa, eta euskalduna bereziki, erregimen frankistaren aurkako oposizio
mugimendu artean kokatu daiteke frankismoaren azken etapan eta momentu honetan,
dudarik gabe, horrelako deklarazio ofiziala, garrantzi handikoa izan zen eta min handia egin
zion erregimenari eta haren defendatzaileei; gogoan eduki behar dugu beti, erregimenaren
oinarrizko ideologian eta defentsan, katolizismoa eta eliza zeudela eta honen jarrera
kritikoak zalantzan jartzen zuen, dudarik gabe, haren zilegitasuna botere mota hura
mantentzeko. Ondorioen artean hurbilena, Añoveros apezpikua Espainiatik kanporatzeko saiakera aipatu
beharra dago; Apaizak ez zuen onartu eta Elizak ere kontra egin zion gobernuaren
saiakerari, eskumikatzearen mehatxuarekin tente mantendu zen erregimenaren aurrean.
Esan beharra dago amaitzeko, eliza katolikoaren eta euskaldunaren jarrera, frankismoaren
amaieran, honen aurkakoa izan zela eta beraz, beste hainbeste pertsona eta instituzioekin
batera, demokraziaren etorrera lagundu zutela.

Entradas relacionadas: