Materiaren Antolaketa Mailak eta Zelularen Organuluak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,45 KB

Materiaren antolaketa-mailak

  • Maila atomikoa: materia eratzen duten elementu kimikoen atomoez osatuta dago.
  • Maila molekularra: atomoak elkartu egiten dira eta molekulak eratzen dituzte.
  • Zelula-maila: lehen maila biziduna da.
  • Ehun-maila: jatorri eta funtzio bereko zelulak elkartzen direnean, ehunak eratzen dituzte.
  • Organo-maila: organoak ehun mota desberdinez eratuta daude, eta funtzio zehatz bat betetzen dute.
  • Sistema-maila: funtzio bat betetzen duten eta ehun mota berdinez eratuta dauden organoek sistemak eratzen dituzte.
  • Aparatu-maila: funtzio bat betetzen duten eta ehun desberdinez eratuta dauden organoek aparatuak eratzen dituzte.
  • Organismo-maila: izaki bizidunaren osotasunari dagokio. Organo, aparatu eta sistema multzoaz osatuta dago.

Zelularen osagaiak eta egitura

Zelularen jarduera zuzentzen duen material genetikoa (ADNa) dauka barruan.

  • Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen mintz mehea da.
  • Zitoplasma: likido urtsu batez (zitosol) eta zelula-organuluez osatuta dago.

Zelula-organulu nagusiak

  1. Zitoeskeletoa: zelulari forma ematen dion eta haren mugimendua kontrolatzen duen zuntz-sarea da.
  2. Zentrioloak: bi zilindro dira zuntzez osatuta; zelularen zatiketaren bitartean, kromosomen mugimendua zuzentzen dute.
  3. Erribosomak: proteinak sintetizatzeaz arduratzen diren partikula txikiak dira.
  4. Besikulak: substantziak biltzen eta garraiatzen dituzten konpartimendu txikiak dira.
  5. Lisosomak: partikulak digeritzen diren besikulak dira.
  6. Erretikulu endoplasmatikoa (EE): sakulu multzoa da; EE zimurtsuak erribosomak ditu itsatsita eta proteinak sintetizatzen ditu; EE leunak ez du erribosomarik eta lipidoak sintetizatzen ditu.
  7. Golgi aparatua: sakulu multzoa da; EEn sintetizatutako substantziak aldatzen eta besikuletan sartzen ditu.
  8. Mitokondrioak: mintz bikoitzeko egitura obalatuak dira, tolestura askorekin barruko mintzean.