Heste biloak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 30,7 KB
Digestioa: elikagaiak mantenugai bihurtu eta zeluletara eramatea. Digestio-hodi eta digestio guruinez osatuta dago. Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste-lodiz osatuta dago.
Ahoa: Elikagaiak digestio-hodira sartzea. Hortzak elikagaiak mastekatu. Mihiak elikagaiak mugiarazi, listuztatu eta zaporeak hartu. Listu-guruinek listua sortzen dute.
Faringea: digestio- eta arnas-aparatuaren parte da. Elikagaiak aho, faringe, hestegorri. Epiglotis (faringeko tolestura) elikagaiak arnas-bideetara sartzea saihestu.
Hestegorria: 25cm-ko hodia. Faringea eta urdaila lotzen ditu.
Urdaila: Urin gastrikoak isurtzen ditu. Balbulak: kardia eta piloroa
Heste meharra: 6m-ko odia. Heste-urinak isurtzen dira. Zatiak: duodenoa, jejunoa eta ileona.
Heste lodia: 1,5m-ko hodia. Heste meharra inguratu eta u alderantzizko itxura du. Zatiak: heste itsua (apendize bermifomiala), kolona (goranzko, zeharkako eta beheranzko), ondestea (uzkia).
Guruin motak:
Listu guruinak: listua sortu. Motak: mihipekoa, parotidak, masailpekoa.
Pankrea: pankreako urina duodenora isuri.
Gibela: behazuna sortu eta behazun-xixkuan pilatu duodenora isuri.
Heste flora: Bakterio multzoa. Funtzioak:
Sarrerako hesia. Elikagaietatik organismora sar daitekeen mikroorganismoetatik babestu.
Zenbait gluzido digeritu
Garapen kantzerigenoetatik prebenitu
K eta B12 bitaminak sortu eta kaltzio, magnesio eta burdina xurgatu.
Digestio-funtzioak: ahoratu, digestio, xurgatu eta gorotzen eraketa.
Mekanikoa. elikagai solidoak mastekatu, zatitu eta nahastu.
Kimikoa. elikagaiak osatzen dituzten makromolekulak apurtu digestio urinak.
Ahoratzea:
Mastekatu. ekintza mekanikoa hortzen bidez.
Listuztatu. mihiaren laguntzaz elikagaiak istuarekin nahastu elikadura-boloa sortuz.
Irenstea. mihiaren bultzadaz elikadura-boloa faringetik hestegorrira.
Digestioa:
Ahoa. mekanikoa: hortzak eta mihia. Amilasa (entzima) gluzido konplexuak soiltzen ditu.
Digestioa. elikadura-boloak digestio gastrikoak jasan. Urdaileko paretek hainbat urin gastriko jariatzen dituzte, azido klorhidrikoa eta entzimak. Pepsina (entzima) proteinak aminoazidoen kate labur bilakatu eta digestioa abian jartzen duen peptidasa. Mekanikoan: urdailaren paretan mugimendu peristaltikoa gertatzen da. Elikadura-boloa urin gastrikoekin nahasten da eta kimo sortzen da: papila erdi likido, lodia eta azidoa.
Heste meharra (duodenoa). mekanikoa: kimoak mugimendu peristaltikoa jasan. Kimoa behazunarekin, pankrea urinekin eta heste-urinekin nahasten da. Lipasa (entzima) lipidoak apurtu eta gantz-azidoak eta glizerola sortu. Peptidasek: proteinak eta aminoazidoak sortu. Amilasek: gluzidoak. Kiloa sortzen da: ura, mantenugaiak eta digeritu gabeko beste produktu batzuk ditu.
Xurgapena: heste meharrean eta lodian gertatzen da.
Heste meharra. gluzido soilak, gantz-azidoak, aminoazidoak, ura, gatz mineralak eta bitaminak xurgatu. Luzera handia duenez, handia da eta hestearen barrualdeko paretak oso tolestuta daudenez, handiagoa da. Heste-tolesek heste biloak dituzte eta heste-biloen gainazala zelulaz estalita dago. Zelula horiek hodiaren argira zuzenduta dauden mikrobiloak dituzte.
Heste lodia. ura, gatz mineralak eta bitaminak xurgatu. Heste-florak koloneko zelulek xurgatzen dute, hainbat mantenugai ditu. Adb: K bitamina.
Gorotzen eraketa: digeritu ezin ditugun elikagaiak hondakin bilakatzen dira eta hondakin horiek digestio-hoditik kanporatu behar dira. Heste lodira iristen direnean, digestioaren hondarrak trinkotu egiten dira, ura eta gatz mineralak galtzen dituzte eta bakterio-floraren ekintza jasaten dute. Bakterioak substantzia horiez elikatzen dira. Prozesu horren ondorioz gorotzak eratzen dira, uzkian zehar kanporatzen dira.
Gaixotasun nagusiak:
Txantxarra. ahoan bizi diren bakterioek eragindako gaixotasun infekziosoa da. Bakterio horiek ahoan dauden elikagai-hondarrez elikatzen dira, batez ere elikagai gozoek dituzten gluzidoez. Ondorioz, hortzaren esmaltea ahuldu egiten da eta zulo txikiak egiten dira hortzean.
Ultzera peptikoa. digestio-hodiaren eta hestearen barrualdeko paretetako zauriak dira. Urdailean eta duodenoan izan dira eta hemorragiak eta horma zulatzea eragin dezakete. Adb: alkoholak, tabakoak…
Gastroenteritisa. urdailaren eta hestearen barrualdeko mintzaren hantura da. Kutsatutako elikagaiak edo urak eragindako infekzioaren ondorioz sortzen da.
Apendizitisa. apendize bermiformea buxatu egiten da eta ondorioz, handitu. Kasurik larrienetan apendizea infektatu eta zulatu egiten da. Medikuek garaiz artatu ezean, ondorio larriak izan ditzake.
Idorreria. heste lodiak ur gehiegi xurgatzen du eta horrenbestez gorotz lehorrak eta gogorrak sortzen dira eta libratzeko zailtasunak izaten dira.
Hepatitisa. gibelaren hantura da. Hepatitisa faktore askok eragin dezakete. Adb: birus batek, substantzia toxikoek...
Ohitura osasungarriak:
digestio-aparatu osasuntsu edikutzeko, garrantzitsua da hainbat jarraibide kontuan izatea. Jarraibide horiek gure errutinan txertatzen baditugu, gaixotasunak saihestu ahal izango ditugu.
Poliki jan eta ongi mastekatu
Alkoholik ez hartu
Behar adina ur edan
Kirola egiteko ohitura
Txantxarra saihestu
Zuntza duten elikagaiak hartu
Garbitu eskuak
Bidaiatzen dugunean neurriak hartu
Arnas-aparatua: elikagaietatik lortzen ditugun mantenugaiez gain, organismoak oxigenoa hartu eta zeluletara eraman behar du, oxigeno horri esker, bizitzeko meharrezko dugun energia lortzeko erreakzio metabolikoak gertatzen dira zeluletan. Arnas-aparatuaren bidez oxigenoa sartzen da organismora eta odolera igarotzen da. Arnas aparatua zelula-arnasketan sortzen den hondakina kanporatzeaz ere arduratzen da, karbono dioxidoa.
Arnasbideak: airea ibiltzeko hodiak eta barrunbeak dira, hots, airea, arnasbideetan zehar joaten da kanpoaldetik biriken barrualderaino eta karbono dioxidoak bide bera egiten du, alderantziz.
Sudur-hobiak. airea sudurrean barrera sartzen da organismora. Sudur-hobietan berotu egiten da. Mukiei esker hezetu egiten da eta aireko hauts-partikulak eta mikroorganismoak atxikita geratzen dira.
Faringea. arnas aparatuaren nahiz digestio-aparatuaren hodia da. Sudur-hobietatik sartutako airea faringera iristen da. Zenbait jaten dugunean edo listua irensten dugunean, epiglotisa itxi egiten da eta ez die elikagaiei arnasbideetara joaten uzten.
Laringea. hodi laburra da, kartilagoz osatua; airea laringetik igarotzean ahots-kordek bibratu eta ahotsa sortzen dute.
Trakea. C itxurako zenbait kartilagok osatzen duten hodi malgua da. Kartilago joriek eraztunen antzekoak dira, hots atzeko aldean ez daude itxita, ehun konjuntibo batez lotuta daude.
Bronkioak eta bronkioloak. trakean sortzen diren eta haren antzeko anatomia duten bi hodi dira. Hodi horietako bakoitza birika batean sartzen da. Bronkioloak, gero eta adar txikiagotan sakabanatzen dira eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak dituzte, birika-albeolo izenekoak.
Birikak: saihets-hezurrek babestutako bi organo arol dira.
Ezkerreko birika. eskuinekoa baino txikiago da eta bi lobulu ditu.
Eskuineko birika. ezkerreko baino handiagoa da eta hiru lobulu ditu.
Birika bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez inguratuta dago. Birika bakoitzaren barnean, bronkioek eta bronkioloek bronkio-zuhaitz izeneko egitura osatzen dute. Egitura horren amaieran birika-albeoloak daude. Birika-albeoloak zaku albeolarretan biltzen dira eta horiek ematen diete arol itxura birikei. Biriketara birika-arteriak iristen dira, gutxi oxigenatutako odola daramatenak. Biriketatik, ordea, birika-zainak irteten dira eta gainerako arteriek eta zainez ez bezala, oxigenatutako odola daramate.
Funtzionamendua._
Birika-aireztapena: biriketara airea sartzea eta handik ateratzea da. Jarraian gertatzen diren ez-borondatezko bi mugimenduren bidez egiten da:
Arnasgora. oxigenoan aberatsa den airea arnasbideetatik sartu eta biriketara iristen da.
Arnasbehera. karbono dioxidoz betetako airea kanporatzen da.
Gas trukea: gas-trukea birika-albeoloetan gertatzen da.
Kontzentrazio-desberdintasuna: gasak albeolotik odol-kapilarrera igarotzen dira, hots, gasak kontzentrazio handieneko gunetik kontzentrazio txikieneko gunera hedatzen dira. Gas-trukea egiteko, gasak albeoloetako epitelio-zelulak eta endotelio kapilarreko zelulak zeharkatu behar ditu. Difusio bakuna izeneko prozesua gertatzen da, oxigenoaren zein karbono dioxidoaren molekulek tamaina txikia baitute.
Hemoglobina. gasak garraiatzen ditu. Hemoglobinak burdin atomoak dituenez, odolari kolore gorria ematen dio.
Gaixotasunak: pertsonok atmosferako airea arnasten dugu. Arnas aparatua osasuntsu izateko atmosfera garbiko eta agente kutsatzailerik gabeko guneetan bizi beharko genuke. Herri eta hirietan bizi garenez ezinezkoa da hori lortzea. Arnas aparatuko beste gaixotasun asko mikroorganismo patogenoek eragindakoak izaten dira, hala nola birusek eta bakterioek.
Asma. bronkioen aldi baterako hertsaduraren, mukosen hanturaren edo muki gehiegi izatearen ondorioz sortzen da. Asmak oxigeno-eskala eragiten du ehunetan, eta arnasa hartzeko arazoak ere
Errintis alergikoa. polenak, akaroek, animalien zoldak eta abarrek eragindako alergien ondorioz gertatzen den sudurreko mukosen hantura da. Muki-jarioa doministikuak, kongestioa eta azkura eragiten ditu sudurrean, eztarrian eta belarrietan.
Faringitisa eta amigdalitisa
Pneumoniak
Hotzeria eta gripea
Bronkitisa
Ohitura osasungarriak._
Sortu giro osasungarria etxean
Egin kirola neurrian eta erregularki
Saihestu kutsatutako lekuak, gutxi aireztatutakoak eta luku jendetsuak
Ez erre inoiz
Tabakismoa: tabakoarekiko mendetasunak arnas aparatuko hainbat gaixotasun eragin eta beste hainbat larriagotzen ditu; zirkulazio eta digestio-aparatuetako gaixotasunak eta nerbio-sistemako gaixotasunak. Tabakoaren keak 4.000substantzia kimiko baino gehiago izaten ditu.
Nikotina. tabakoaren osagaietako bat da eta hark sortzen du, hain zuzen, erretzeko beharra eragiten duen tabakoarekiko mendetasuna. Gaur egun, tabakoa drogatzat hartzen da.
Karbono monoxidoa. oso gas toxikoa da eta berehala igarotzen da odolera. Odolean, hemoglobinarekin elkartzen da eta ez dio oxigenoa garraiatzen uzten. Erretzaileak azkarrago nekatzen dira eta errendimendu baxuagoa dute.
Alkitrana. zenbait substantzia kimikoren nahastea da. Arnasbideetako zelula ziliatuen gainean kokatzen da, eta ez die arnasbideak garbitzen uzten. Bronkitis kronikoa, birika enfisema eta ahoko, arnasbideetako eta biriketako minbizia eragiten ditu. Tabakoak biriketako minbizien %90 eragiten ditu.