Klonazio-bektoreak eta DNA birkonbinatzailearen prozesua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,76 KB
Klonazio-bektoreak
Bektoreak interesatzen zaizkigun DNA zatiak garraiatu eta zelula ostalarian txertatzen dituzten molekulak dira; ondoren, zelula ostalarian DNA zati horiek erreplikatu eta espresatuko dira.
Klonazio-bektore erabilenak
- Plasmidoak: Bakterioen kromosomaz kanpoko DNA zirkularreko molekula txikiak dira.
- Birusak: Bakteriofagoak.
- Kosmidoak: Plasmidoen antzekoak, baina luzeagoak.
Plasmidoen ezaugarriak
- Tamaina erabilgarria.
- Independienteki erreplikatzen dira.
- Antibiotikoen aurkako erresistentzia ematen duten geneak eraman ditzakete (markatzaile gisa erabiltzen dira).
- Zelula eukariotiko batzuetan ere sar daitezke (legamiak, landare-zelulak).
DNA birkonbinatzailea zelula ostalarian barneratzea
Zelula ostalaria edo anfitrioia interesatzen zaigun DNA zatia erreplikatuko duen zelula da.
- Prokariotoak: E. coli normalean (erraz lortu eta manipulatu).
- Eukariotoak: Zailagoa da lortzea eta mantentzea. Normalean legamiak erabiltzen dira, prokariotoen ezaugarri asko dituztelako (zelulabakarrak, erraz manipulatu...).
Barneratzeko metodoak
- Transformazioa: Baldintza fisiko-kimiko batzuk ezartzean, bakterioa (E. coli) gai izango da rDNA ingurunetik bereganatzeko.
- Transdukzioa: Birus batek rDNA garraiatuko du.
- Liposomak: Besikula esferikoak, barruan rDNA daramatenak. Zelularen mintzarekin bat egin eta rDNA barnera askatzen dute.
- Elektroporazioa: Deskarga elektrikoak erabiliz, mintzaren poroak ireki eta rDNA sartzen da.
- Biolistika: Mikroproiektilak erabiliz (urrezko balak, rDNAz inguratuak).
- Mikroinjekzioa: Injekzio zuzena mikroxiringak edo mikropipetak erabiliz.
DNA birkonbinatzailea daramaten zelula-klonak lortzea
Klonazio-bektorea plasmidoa bada, bakterio batera transferitu behar da. Bakterioak bereganatu, eta zelula zatitzean, erreplikatu eta zelula berriei pasatuko die, klon birkonbinantea sortuz.
Markatzaileak
Klonazioa gertatu den ala ez jakiteko erabiltzen diren geneak dira. Antibiotikoekiko erresistentzia ematen duten geneak erabiltzen dira: bakterio horiek antibiotikoa duen ingurunean hazteko gai badira, antibiotikoarekiko erresistentzia duen genea eta guri interesatzen zaiguna eramango dute. Hazten ez badira, geneak ez dituztela bereganatu esan nahi du.
Proteina birkonbinatua ekoiztea
Zelula ostalariek gene birkonbinatua espresa dezakete eta proteina birkonbinatua ekoiztu. Adibidez: giza intsulina.