Gerra Hotza: AEB vs SESB - Analisi Historikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,49 KB

Gerra Hotza: Bi Superpotentzien Antagonismoa

Bigarren Mundu Gerra bukatu orduko, agerikoa zen bi superpotentzien artean (AEB vs SESB) antagonismo izugarria zegoela, politika, ideologia eta ekonomia aldetik. Antagonismo horrek Gerra Hotza izeneko diplomazia-gatazka eragin zuen.

Blokeen Egitura

  • Mendebaldeko Blokea: AEB eta mendebaldeko Europako haien aliatuak.
  • Bloke Komunista: SESB eta ekialdeko Europako haren aliatuak.

Aliantzen Arteko Harremanak eta Politikak

  • Burdinazko Hesiduna: Europan SESBetik ez ateratzeko ezarritako muga.
  • Euspen Politika (Containment): Komunismoaren aurkakoei edonon laguntzea erabaki zuen AEBk.
  • Marshall Plana: Europako ekonomia berpizteko programa. Bloke Komunistak honi uko egin zion.

Berlingo Blokeoa

Alemania eta hiriburua lau sektoretan banandu ziren. Aurrerago, AEBk, Frantziak eta Erresuma Batuek beren sektoreak batu zituzten, Alemaniako Errepublika Federala sortuz. SESBek Alemania bateratzearen aurka zegoen eta mendebaldeko Berlin blokeatu zuen. Blokeoak porrot egin zuen aliatuek hornitzea lortu zutelako. SESBek estatu komunista sortu zuen bere sektorean: Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED).

Koreako Gerra

Korea bi zatitan banatu zen: iparraldea (erregimen komunista) eta hegoaldea (komunismoaren aurkako diktadura). Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. Hegoak galtzeko zorian zegoenean, AEBk Hego Korea berreskuratu zuen, baita Ipar Koreara sartu ere. Txinak Ipar Korearekin zegoela abisatu ondoren, tregua sinatu zen. Korea gerra aurretik bezala jarraituko zuen banatuta, baina ondorio larriak ekarri zituen, pertsona asko hil ziren.

Estatubatuar Estrategia Globala

Helburua: AEBren helburua komunismoa ezartzearen aurka egitea zen, sobietarrek Europan zuten eragin-eremutik kanpo. Horretarako aliantza militarren sarea sortu zuten: NATO, SEATO.

Mendebaldeko Blokeoko Sistema Politikoak

Mendebaldeko Europako herrialdeetan demokrazia ezarri zen. Oinarriak:

  1. Herri Subiranotasuna: Hauteskunde libreetan gauzatu.
  2. Botere Politikoaren Banaketa: Botere betearazlea, legegilea eta judiziala.
  3. Herritarrei eskubideak eta betebeharrak aitortu.
  4. Politika Aniztasuna: Alderdi politikoak sortzeko aukera, gobernura iristeko.

Ekonomia Sistema

Mendebaldeko blokeak ekonomia kapitalistari eutsi zion. Bi printzipio:

  • Jabetza pribatua aitortzea.
  • Merkatu librea egotea.

Merkatu libreak eskaintza-eskariaren legeari jarraiki funtzionatzen du, Estatu esku-hartze mugatuarekin.

Bloke Komunistaren Eraketa

Ekialdeko Europan sortu zen 1946tik 1948ra. Komunistek hainbat erakunde sortu zituzten:

  • COMECON: SESBek antolatua, sobietarren nagusitasunaren mendean zeuden Europako herrialdeen ekonomiak koordinatzeko.
  • Varsoviako Ituna: Aliantza militarra gerra hotzean haien menpe zeudenekin.

Distentsioa (1953tik 1977ra)

Sobietarren estrategia aldaketa: Stalin hil eta gero, SESBek adierazi zuen aurrerantzean kapitalismoaren eta komunismoaren arteko lehia baketsua izango zela. Ekonomia izan zen arrazoi nagusia: armamentu norgehiagokaren kostu handia murrizteko eta bizitza maila hobetzeko.