Lehen Mundu Gerra (1914-1918): arrazoiak, faseak eta ondorioak

HistoriaActualizado el 4,44 KB

Resumen

Dokumentuak Lehen Mundu Gerraren arrazoi urrunak eta zuzenak azaltzen ditu, bai eta herrialde beligeranteak, bi bando nagusiak eta gerraren lau fase. Gainera, gerraren ondorio demografiko, sozial, territorial eta ekonomikoak eta Pariseko Bakearen itunak laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Gerraren arrazoi zuzena Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa izan zen, 1914ko ekainaren 28an gertatu zena.
  • Austriak Serbiari gerra deklaratu zion 1914ko uztailaren 28an, eta aliantzen sistemak berehala martxan jarri ziren.
  • Bi bando nagusi egon ziren: Inperio Zentralak (Austria, Alemania, Turkia eta Bulgaria) eta Aliatuak (Entente).
  • Hamar milioi lagun hil ziren eta hogei milioi elbarri geratu ziren.
  • Gerraren ondorioz hainbat herrialde berri sortu ziren, Europako ekonomia hondatu zen eta Estatu Batuak munduko lehen potentzia bilakatu ziren.
  • 1919an Parisen bost itun sinatu ziren; Versaillesko Ituna Alemaniarekin izan zen, eta Alemaniak lurralde ugari eta kalte-ordainak ordaindu behar izan zituen.

Ponte a prueba

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

Gerraren eztandaren arrazoiak

1. Urruneko edo sakoneko arrazoiak

  • Lehia ekonomikoa: Batez ere Alemania eta Erresuma Batuaren artean.
  • Balkanetako arazoak: Austria-Hungaria Errusia eta Serbiaren aurka.
  • Interes kolonialak.
  • Mendeku gogoa: Frantziarrek Alemaniaren aurka zuten gogoa.
  • Aliantza blokeen sorrera: Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.

2. Arrazoi zuzena

Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa: 1914ko ekainaren 28an gertatu zen. Ondorioz, Austriak Serbiari gerra deklaratu zion 1914ko uztailaren 28an.

Herrialde beligeranteak

Aliantzen sistema berehala jarri zen martxan:

  • Errusia: Serbiaren alde, Austriari eta Alemaniari gerra deklaratu zien.
  • Alemania: Austriaren aliatua, Errusiari eta Frantziari gerra deklaratu zien.
  • Britainia Handia: Belgikaren alde, Alemaniari gerra deklaratu zion.

Aurrez aurre bi bando nagusi egon ziren:

  • Inperio Zentralak: Austria, Alemania, Turkia eta Bulgaria.
  • Aliatuak (Entente): Frantzia, Britainia Handia (eta bere koloniak: Kanada eta Australia), Errusia, Belgika, Errumania, Italia, Grezia, Portugal, Japonia eta Estatu Batuak.

Gerraren ondorioak

Ondorio demografikoak

Hamar milioi lagun hil ziren eta hogei milioi elbarri geratu ziren.

Aldaketa sozialak

Garrantzitsuena: ordura arte gizonek egiten zituzten lanak emakumeak egiten hastea izan zen.

Lurralde aldaketak

  • Hainbat herrialde berri jaio ziren: Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Jugoslavia, Txekoslovakia eta Hungaria.
  • Alemaniak bere koloniak galdu zituen eta zenbait lurralde itzuli behar izan zituen; adibidez, Frantziak Alsazia eta Lorena berreskuratu zituen.

Hondamendi ekonomikoa

  • Suntsiketa material handiak: hiru milioi hektarea suntsitu ziren.
  • Europako monetek beren balioa galdu zuten eta zor publikoa areagotu zen.
  • Europak nagusitasun ekonomikoa galdu zuen eta Estatu Batuak munduko lehen potentzia bilakatu ziren.

Gerraren faseak

Lehen Mundu Gerran lau fase nagusi bereiz daitezke:

  1. Mugimendu-gerra (1914): Schlieffen Plana martxan jarri zen, bi frontetan aldi berean ez borrokatzeko. Gerra defentsiboa ekialdean (Errusiaren aurka) eta ofentsiboa mendebaldean (Frantziaren aurka).
  2. Posizio-gerra (1915-1916): Lubakien gerra. Bataila latzak izan ziren: Verdun, Somme, Lucke, Gallipoli eta Jutlandia.
  3. Gertaera erabakigarriak (1917): Estatu Batuek aliatuen alde egin zuten (Lusitania itsasontzia hondoratu ondoren) eta Errusian iraultza boltxebikeak garaipena lortu zuen, armistizioa sinatuz (Brest-Litovsk-eko Ituna).
  4. Gerraren amaiera (1918): Alemaniarren azken ofentsiba eta aliatuen kontraofentsiba (Marneko bigarren bataila). Alemaniaren porrota nabarmena izan zen.

Bakearen antolaketa

1918an, Wilson presidenteak "Hamalau Puntuak" izeneko bake programa formulatu zuen. 1919an, potentzia garaileak Parisen elkartu ziren bakea antolatzeko.

Pariseko Bakea (1919-1920)

Bost itun nagusi sinatu ziren:

  • Versaillesko Ituna: Alemaniarekin.
  • Saint Germaingo Ituna: Austriarekin.
  • Trianongo Ituna: Hungariarekin.
  • Neuillyko Ituna: Bulgariarekin.
  • Sèvresko Ituna: Inperio Turkiarrarekin.

Versaillesko Itunaren baldintzak

  • Alemaniak lurralde ugari galdu zituen Europan.
  • Kolonia alemaniarrak Nazioen Erakundearen esku geratu ziren.
  • Alemaniak kalte-ordain ekonomiko handiak ordaindu behar izan zituen.
  • Rhin eskualdea aliatuek hartu zuten berme gisa eta armada murriztu behar izan zuen.

Beste itun batzuk

Saint Germaingo Ituna: Austrohungariar inperioa banatu zen eta Poloniak, Txekoslovakiak, Hungariak, Jugoslaviak eta Italiak lurraldeak berreskuratu zituzten. Trianon, Neuilly eta Sèvres itunekin, hurrenez hurren, Hungariak, Bulgariak eta Turkiak lurraldeak galdu eta muga berriak onartu behar izan zituzten.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein izan zen Lehen Mundu Gerraren arrazoi zuzena?

Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa izan zen, 1914ko ekainaren 28an gertatua. Ondorioz, Austriak Serbiari gerra deklaratu zion 1914ko uztailaren 28an.

Zein ziren Inperio Zentralak?

Austria, Alemania, Turkia eta Bulgaria ziren Inperio Zentralak, bi bando nagusietako bat.

Zein izan ziren Pariseko Bakearen itun nagusiak?

Bost itun sinatu ziren: Versaillesko Ituna (Alemania), Saint Germaingo Ituna (Austria), Trianongo Ituna (Hungaria), Neuillyko Ituna (Bulgaria) eta Sèvresko Ituna (Inperio Turkiarra).

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz gertatu zen Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa?
2. Zein herrialdek deklaratu zion gerra Serbiari 1914ko uztailaren 28an?
3. Zein da Inperio Zentraletako kide EZ dena?
4. Zenbat lagun hil ziren gerran, gutxi gorabehera?
5. Zein gertaerak eragin zuen Estatu Batuak aliatuen alde sartzea?
6. Zein izan zen Versaillesko Itunaren baldintza bat Alemaniarentzat?
7. Zein herrialde sortu ziren gerraren ondoren?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.