XIX. mendeko Espainiako historia: Cadiz, Independentzia Gerra eta Mendizabalen desamortizazioa
Resumen
Dokumentuak XIX. mendeko Espainiako historia laburbiltzen du: Cadizko Konstituzioa eta Persiako Manifestua bezalako testu historikoak, Frantziako Iraultzaren eraginak, Independentzia Gerra Euskal Herrian, liberalismoaren ezaugarriak eta Isabel II.aren erregealdia. Mendizabalen desamortizazioa, Biurteko Aurrerakoia, 1868ko Iraultza Loriatsua, Savoiako Amadeoaren erregealdia eta Lehen Errepublika ere aztertzen dira.
Puntos clave
- Frantziako Iraultzaren ostean, Espainiak Konbentzioaren aurka gerra egin zuen (1793-1795) eta 1795eko Basileako Bakea sinatu zuen.
- 1805eko Trafalgarreko Batailan espainiar flota suntsitu zen, eta horrek Amerikako kolonien babesa ahuldu zuen.
- Independentzia Gerran, Donostia eta Gasteiz frantsesen menpe egon ziren, eta 1813an Donostia suntsitu zen.
- Mendizabalen desamortizazioak (1836) Elizaren eta klero erregularraren ondasunak saldu zituen, Ogasuna saneatzeko eta Lehen Gerra Karlista irabazteko.
- Liberalismoa bi taldetan banatu zen: moderatuak eta aurrerakoiak (progresistak).
- 1868ko Iraultza Loriatsuak Isabel II.a erbesteratu zuen, eta 1869ko Konstituzioak gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuen.
- Lehen Errepublika (1873-1874) 11 hilabete iraun zuen eta lau presidente izan zituen.
Testu Historikoen Analisia
Dokumentu Historikoak
- Cadizko Konstituzioa
- Sailkapena: Lehen mailako historikoa
- Forma: Juridikoa
- Edukia: Politikoa
- Egilea: Kolektiboa
- Hartzailea: Publikoa
- Kokapena: Cadizen onarturiko testua
- Persiako Manifestua
- Sailkapena: Lehen mailakoa, historikoa
- Forma: Narratiboa
- Edukia: Politikoa
- Egilea: Kolektiboa
- Hartzailea: Pribatua
- Kokapena: Gerra amaitu eta Madrilen
- Mendizabalen Desamortizazio-Dekretua
- Sailkapena: Historikoa
- Forma: Juridikoa (dekretua)
- Edukia: Ekonomikoa, politikoa eta soziala
- Egilea: Gaceta de Madriden publikatua
- Hartzailea: Publikoa (legea delako)
- Kokapena: Maria Kristina Erregina
- Persiako Manifestua (Bigarrena)
- Sailkapena: Historikoa (lehen mailakoa)
- Forma: Juridikoa (legea)
- Edukia: Ekonomiko-politikoa
- Egilea: Francisco de Luxan
- Hartzailea: Publikoa
- Kokapena: Atzerriko enpresek trenbidea eraiki dezaten
Barneko eta Nazioarteko Gatazkak: Frantziako Iraultzaren Eraginak
1789-1799: Frantziako Iraultza. 1793-1795ean, Konbentzio garaian, Luis XVI.ari heriotza-zigorra ezarri zitzaion eta exekutatu (Monarkia erori, Errepublika aldarrikatu).
- Horrek zirrara berezia eragin zuen Europako monarkietan.
- Ondorioz, Karlos IV.ak: Armada mugara bidali, kutsu iraultzaileko liburuak sartzea debekatu, intelektual susmagarriak jazarri, eta debekatu egin zion atzerriko unibertsitateetan ikastea. Neurri horiek indarrean jartzeko ardura Floridablanca, Aranda eta Godoy lehen ministroek hartu zuten.
- Europak gerra egin zion Konbentzioari (Konbentzioko Gerra, 1793-1795): Espainiako monarkiak bat egin zuen Austria eta Britania Handiarekin. Hasieran garaipen militarrak izan ziren, baina frantses iraultzaileak nagusitu ziren, baita lurralde batzuk okupatu ere (Hego Euskal Herriaren zati handi bat tartean). 1795ean, Godoyk Basileako Bakea sinatu behar izan zuen, Espainiak Santo Domingo irla galduz.
- Espainia eta Frantziak etsai komuna zuten: Britania Handia.
- 1796: San Ildefonso Ituna: Espainiak (Godoy) Frantziarekin sinatu zuen Britainia Handiari aurre egiteko. Emaitza: ingelesek Espainiako itsas-armada hondoratu zuten San Bizenteko lur-muturrean.
- 1799: Napoleon Frantziako agintera iritsi.
- 1804: Napoleon enperadore izendatu.
- 1805: Trafalgarreko Bataila: Frantziak espainiar flota bidali ingelesen aurka. Espainiar flota erabat suntsitua, Amerikar koloniak babesik gabe eta Espainiako beherakada ekonomikoa.
- Espainian barne arazoak: Karlos IV.aren ospea gero eta okerragoa Godoyri botere handiegia eman ziolako. Godoy, nobleziaren boterea murrizten saiatu zen eta horrek pribilegiatuen haserrea sortu zuen. Horietako batzuk Fernando (Karlos IV.aren semea, Fernando VII.a izango zena) Asturiasko printzearen inguruan bildu ziren.
- Trafalgarreko porrota zela eta, Napoleon Bonapartek estrategia berriari heldu zion: 1806ko Berlingo Dekretuaren bitartez Blokeo Kontinentala ezarri zuen: britainiarrak ezin izango ziren Europako portuetan hornitu.
- Baina Portugalek, britainiarren betiko aliatuak, ez zuen agindua bete. Napoleonek herrialde hori inbaditzea erabaki zuen.
Independentzia Gerra Euskal Herrian
Erreakzio desberdinak:
- Hirietan (Bilbo eta Donostian): Burgesia merkatariak frantsesen aldeko jarrera (oso harreman ona izan zuen Jose I.a Bonaparterekin).
- Landa munduko nekazari eta herri xumea: Frantsesen kontra altxatu zen.
- Kleroa: Iraultzaile frantses eta frantsestuen kontra borrokatu zuen.
- Agintari foralak: Matxinatuen alde.
(Gerratean zehar Donostia eta Gasteiz frantsesen menpe izan ziren gerra osoan; Bilbo, berriz, zenbaitetan eskuz aldatu zen.)
Frantsesek Hartutako Neurri Politikoak
1808an, Baionan bildu ziren (Baionako Biltzarra) Euskal ordezkariek Foru-Erregimena defendatu zuten. Hala, Baionako Estatutuan foruen moldaketa beste baterako utzi zen (144. artikulua).
1810: Napoleonek euskal lurraldeak Frantziako gobernadore militarren esku utzi zituen eta Inperioan sartu zituen gero. Foru sistemak deuseztatu egin zituzten. Neurri hau frantsesen okupazioa bukatu ondoren, baliorik gabe geratu zen.
Azkenean, 1813an Gasteiz eta San Martzialeko (Irun) guduetan garaituak izan ondoren, frantsesek alde egin zuten. Urte berean gertatu zen Donostiako setioa eta sutea. 1813ko abuztuaren 31n Donostiako hiria, frantziarrek hartuta, arpilatu eta suntsitu zuten indar britainiar eta portugaldarrek.
Espainiar Liberalismoaren Ezaugarriak
- Liberalismoa oso ahula zen, oinarri sozial eskasekoa eta oso kontserbadorea, eta Ejertzitoaren protagonismoa politikan: pronuntziamendu militarrek gobernu aldaketak eragin zituzten (Espartero, Narváez...).
- Independentzia Gerra garaian hasi zen ezartzen. Fernando VII.arekin, berriz ere Antzin Erregimena ezarri zen, Hirurteko Liberala (1820-23) salbuespena izanik.
- Isabel II.arekin (1833-68), aurrera eta atzera pausoz jositako bilakaera izan zen, aldi honetan saiakerak izan ziren Antzin Erregimena itzul zedin (Karlistaldiak).
- Bestalde, liberalen artean banaketa gertatu zen: batzuk aurrerakoiak edo progresistak, eta besteak, moderatuak.
- 1868tik 1874 arte aurrerapausoa ausartagoa izan zen: liberalismoa gainditu eta demokrazia ezartzeko ahalegina egin zen. Itxaropenez eta zailtasunez jositako aldi horrek gutxi iraun zuen, ordea. 1874an Berrezarkuntzak ateak itxiko baitzizkien urte askoz demokraten eskaerei.
Isabel II.aren Erregealdia
- Fernando VII.a hiltzean ondorengotzaren auzia ireki zen. Erregeak Sartze Pragmatikoaren bitartez Lege Salikoa (non emakumeek ezin duten erreinatu) indargabetu zuen: bere alaba Isabel izendatzen zuen Espainiako erregina. On Karlosek, Fernando VII.aren anaia zenak, ez zuen onartu. Ondorioz, Fernando VII.a hil bezain laster, Espainian lehenengo Gerra Karlistari hasiera eman zitzaion.
- Isabel adin txikikoa zenez, bere ama Maria Kristinak hartu zuen erregeordetza.
- On Carlosek Erregimen Zaharraren aldekoen babesa jaso zuen, absolutistena hain zuzen; baita joera foruzaleena eta erlijio-integristena ere.
- Ondorioz, erregeordeak liberalekin batera gobernatu behar izan zuen. Modu horretan egin zen Espainian Erregimen Zaharretik Sistema Liberalerako trantsizioa.
- Liberalak bitan zatitu ziren: Moderatuak (erreforma epelagoak eta erregeari botere gehiago ematearen aldekoak), eta Aurrerakoiak (aldaketa sakonak eta erregearen boterea murriztea defendatzen zutenak).
Mendizabalen Desamortizazioa: Neurri Ekonomiko Liberala
Sarrera
- XIX. mendearen erdira arte, Espainian nekazaritza izan zen ekonomi jarduera nagusia, baina zaharkitua arrazoiak: lehorteak, lurzoru pobreak; jabetza-egitura desegokia (latifundismoa, minifundismoa); lurjabeen mentalitatea (dinamismo gutxi, protekzionistak); atzerapen teknologikoa; barne-merkatuaren ahulezia, azpiegitura-sare desegokia, ...
- Oinarrizko arrazoi bat: nekazaritza-jabetza handiak amortizaturik zeuden, jabeak ezin zituen saldu eta ezin zitzaien jabeei kendu ere. Horien artean zeuden Elizarenak (esku hilak), nobleziarenak (maiorazkoa), eta Udalenak (propioak eta komunalak). Lur horiek merkatutik kanpo eta gaizki ustiatuta eta produktibitate apala zuten.
- Neurri nagusien helburua nekazaritzaren arazoei irtenbide bat ematea. Neurriak hauek ziren: Lurrak deslotzea (Lurren lotura debekatu, saltzeko, erosteko, alokatzeko baimena eman); Desamortizazioa (Estatuak Elizaren eta herrien ondasunak konfiskatzea, ondasun nazionalak bihurtuz, eta ondoren enkante publikoan saltzea).
Mendizabalen Desamortizazioa
Desamortizazioaren bidez, lur-eremuak jabego pribatu bilakatu nahi ziren, eta baita merkaturatu ere.
- Bilakaera: XVIII. mendean Godoyrena (1798an), Jose I. Bonaparterena; XIX. mendean Cadizko Gorteena, Hirurteko Liberalarena (1820-1823), Mendizabalena (1836) eta Madozena (1855).
- Mendizabal Ogasun Ministroak, 1836ko Dekretuen bidez klero erregularraren (fraide eta mojak) ondasun guztiak (lurrak, etxeak, monasterioak, komentuak..) konfiskatu eta enkante publikoan saldu zituen.
- Helburuak:
- Ogasunaren arazoa konpontzea: desamortizazioaren diru-sarrerak erabiliz, Espainiako Ogasuna saneatu.
- Lorturiko dirua erabakigarria izan zen gerra karlista irabazteko.
- Ekonomikoak: nekazaritza eta merkataritza suspertzea.
- Politiko-sozialak: lurjabeen masa bat lortzea (iraultza liberalaren gizarte-euskarri sendoa-botoak).
- Prozesuaren gauzatzea:
- 1835: Klero erregularraren ondasunak nazionalizatu.
- 1836: Desjabetutako ondasunak enkante publikoan salgai jarri.
- 1837: Klero sekularraren ondasunak desamortizatu.
- Emaitzak:
- Arrakasta erlatiboa diru mailan. Salmenta azkar eta gaizki. Lehen Gerra Karlista irabaztea lortu, eta ogasunaren zorraren zati bat kendu.
- Helburu politikoari dagokionez, lortu zen Lehen Karlistada irabaztea eta, ondorioz, liberalismoaren iraupena ziurtatzea. Liberalismoaren oinarri soziala ez da asko zabalduko, ez baitzen nekazari ertainen klase bat sortu. Katoliko sutsuen oposizioa areagotu egin zen, eta baita ere nekazari askorena, beren egoera txartu baitzen.
- Helburu ekonomiko-soziala ez zen lortu. Ez zen nekazaritzaren erreforma sakonik egin. Ez zen lurjabegoaren egitura aldatu. Jabego amortizatua eta lotua jabego libre bihurtu zen; lur asko eskuz aldatu arren, burges aberatsek eta nobleek erosi zituzten eta latifundismoa mantendu zuten. Nekazarien egoera okertu: alokatze historikoak galdu, eta lan baldintzak gogortu. Lurraren errendimendua ez zen funtsean handitu. Produkzioa handitu zen, baina ez ziren hobekuntzak egin: kultubo tradizionalak eta maiztergoak mantendu. Mesedetuenak burgesia eta aristokrazia izan ziren, negozio borobilak egin baitzuen lurrak erostean. Kaltetuena, ordea, Eliza.
Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)
- Narváezen boterea geroz eta diktatorialagoa zenez, eta gobernu moderatuak geroz eta erreakzionarioagoak eta ustelagoak zirenez, oposizioa handituz joan zen.
- Alderdia zatitu eta hainbat militar moderatuk (O’Donnell, eta Serrano jeneralak burututakoak) 1854ko Iraultza: “Vicalvarada” izeneko jazarraldia eman zuten, eta gobernu aldaketa ekarri zuen.
- Herria ere bere alde izan zuen. Egoera gatazkatsu horretan Isabel II.ak boterea eman zion berriz ere Espartero aurrerakoiari eta bere alderdiari, eta O’Donnell gerrako ministroa.
- O’Donellek Batasun Liberala izeneko alderdia sustatu zuen; progresisten sektore moderatuenak eta moderatuen sektore muturrekoenak biltzen zituen zentroko alderdia.
- Gobernua neurri liberalak praktikan jartzen saiatu zen:
- a) Politikoak: 1856ko Konstituzioa: Aldarrikatu gabe geratu zen (non nata). Alderdi progresistaren ideiak jasotzen zituen:
- Subiranotasun nazionala.
- Aginte banaketa, koroaren agintea nabarmenki mugatuz.
- Eskubide eta askatasun zabalak.
- Milizia Nazionalaren berrezarkuntza.
- Herritarrek (eta ez aginte zentralak) aukeraturiko alkateak.
- Hautesleek (ez Koroak) aukeraturiko Senatua.
- Gurtza askatasuna....
- Gizabanakoen eskubidea eta boto eskubidea zabalduz ordura arte zapaldurik zeuden joera politikoak azaleratu ziren:
- Alderdi Demokrata,
- Alderdi Errepublikazalea,
- Langile mugimendu sorberria.
- b) Neurri ekonomiko garrantzitsuak, ekonomiaren modernizazioa bultzatzeko bideratuak:
- 1855eko Madozen desamortizazio zibila, Pascual Madoz Ogasun ministroak Desamortizazio Orokorrari buruzko Legea argitaratu zuen. Jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jarri zituen.
- 1856ko Bankuen eta Kreditu Elkarteen legeak, finantza baliabide gehiago jarri zituzten ekonomiaren esku.
- 1855eko Burdinbideen Legea.
- a) Politikoak: 1856ko Konstituzioa: Aldarrikatu gabe geratu zen (non nata). Alderdi progresistaren ideiak jasotzen zituen:
Prim eta Iraultza Loriatsua
- Isabel II.aren garaian liberal moderatuak eta aurrerakoiak boterean txandakatu ziren. Gizatalde apalenei, langileei, politikan parte hartzeko aukerak ukatu zizkieten.
- Eskaera berriak zeuden gizartean, eta alderdi politiko berriek, demokratak eta errepublikanoak, bere egin zituzten: Gizonezkoen sufragio unibertsala; Berdintasuna; Batzeko eskubidea onartzen zieten langileei, langileen askatasuna lortzeko giltza zen.
- Hainbat saiakera egin zen gobernua indarrez aldatzeko eta alderdi demokratei eta errepublikanoei emateko.
- 1868ko irailean Prim jeneralak bururatutako altxamendua Loriatsua izenez ezaguna, arrakasta izan zuen:
- Batzar iraultzaileak sortu ziren hiri askotan.
- Eskaerak:
- Hiritar guztientzako botoa.
- Inprenta-, hezkuntza- eta erlijio-askatasunak.
- Desamortizazioak bururatzea.
- Barrikadak ere egin ziren kaleetan.
- Isabel II.ak, Lekeition uda pasatzen ari zela, babesik gabe ikusi zuen bere burua eta Frantziara alde egitea erabaki zuen.
- 1869an Gorte Konstituziogileentzako hauteskundeak lehenbiziko aldiz gizonezkoen sufragio unibertsalaren bitartez.
- Gorte horiek bi oinarrizko eginkizun zituzten: Monarkia ala errepublika aldarrikatzea, Konstituzio demokratiko bat idaztea.
- Gorteetako bozketan 200 legebiltzarkidek monarkiaren alde egin zuten, eta 85ek, errepublikaren alde.
1869ko Konstituzioa
- Liberalismoan sakondu eta demokraziarainoko bidea ireki.
- Bozkatzea orokortzea.
- Eskubide asko lehenengo aldiz onartu: elkartze askatasuna, langile taldeek aspaldi eskatzen zuten bezala.
- Gurtze askatasuna onartu zen, baina Eliza eta Estatua ez ziren bereizi.
- Koroak eskumenak galdu zituen, eta Legegileak autonomia irabazi zuen.
Savoiako Amadeoaren Erregealdia (1871-1873)
- Espainia erregerik gabeko monarkia zen.
- Savoiako Amadeo aukeratu zuten: Prim-en babesa zuen. Parlamentuak aukeratutako errege bakarra izan zen Espainian.
Amadeo I.aren Arazoak
- Hasieratik arazoak izan zituen erregeak: Madrilera ailegatzen ari zela, Prim hil zuten. Erregeak bere babesle nagusia galdu.
- Neurri garrantzitsuak hartu ziren:
- Hauteskundeak egin ziren.
- Manifestazioak baimendu ziren.
- Iritzia emateko askatasuna inoiz baino handiagoa izan zen.
- Botere Judizialaren Lege Organikoa eta ezkontza zibilaren legea.
- Meategien desamortizazioa gertatu zen. Ordura arte herrialdearen zorupea Koroaren ondarea zen, atzerriko kapital kopuru itzelak sartu ziren.
- Eliza katolikoarekin istiluak sekularizazioaren aldeko neurriak hartu zituztelako. Elizaren baimena behar zutenak laikoak bilakatu ziren: Ezkontza Zibilaren Legea, Erregistro Zibilaren Legea, eta Lurperatzeen Legea.
- Elizak, jabeek eta enpresaburuek monarkia demokratikoarekiko etsai agertzen zuten.
- Azkenean, Amadeo I.ak uko egin zion koroari, 1873ko otsailaren 11n.
Lehen Errepublika (1873-1874)
- Gorteek ERREPUBLIKA aldarrikatu zuten 1873ko otsailaren 11n.
- Errepublikaren aldekoek (landako eta hiriko langile-klaseek) uste zuten Errepublikarekin kultura eta morala ez zirela gehiago Elizaren babespean izango, eta aberastasunaren banaketa ere gertatuko zela.
- Errepublikaren kontrakoek zioten errepublikak anabasa ekarriko zuela politikan eta gizartean, eta ordena moralak behea joko zuela.
- Errepublikazaleak ere banatuta zeuden: estatu batuaren aldekoak, eta federalak.
- Egoera honetan ezegonkortasun politikoa oso handia izan zen (11 hilabete iraun zuen).
- Lau Errepublikako presidente izan ziren: Figueras, Pi y Margall, Salmerón eta Castelar.
- Errepublikaren arazoak:
- Iraultza kantonala: batez ere Mediterraneoan eta Andaluzian, batzar iraultzaileak sortu eta errepublika autonomoak sortu ziren.
- Karlisten altxamendua hasita zegoen (1872-76).
- Kuban altxamendu bat egon zen (1868-1878) Hamar Urteko Gerra edo Gerra Handia izenekoa.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen Mendizabalen desamortizazioa?
1836ko dekretuen bidez Mendizabal Ogasun ministroak klero erregularraren ondasunak konfiskatu eta enkante publikoan saldu zituen. Helburua Ogasuna saneatzea, gerra karlista irabaztea eta lurjabeen klase bat sortzea zen.
Zergatik izan zen garrantzitsua 1805eko Trafalgarreko Bataila?
Frantziak espainiar flota ingelesen aurka bidali zuen, baina flota erabat suntsitu zen. Horren ondorioz, Amerikako kolonia espainiarrak babesik gabe geratu ziren eta ekonomia okertu zen.
Zer izan zen Lehen Errepublika?
1873ko otsailaren 11n Gorteek errepublika aldarrikatu zuten, Amadeo I.ak tronua utzi ondoren. Errepublikak ezegonkortasun politiko handia izan zuen eta 1874ra arte iraun zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.