Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

HistoriaActualizado el 22,16 KB

Resumen

Testuak XIX. mendearen amaieratik 1923ra bitartean Euskal Herriko langile mugimendua eta nazionalismoa aztertzen ditu. Sindikatuen sorrera, greba orokorrak, sozialismoaren, anarkismoaren eta sindikalismo kristauaren joerak azaltzen ditu. Gainera, Sabino Aranaren nazionalismoaren faseak eta EAJren garapena jorratzen ditu.

Puntos clave

  • Errestaurazioaren garaian 1887ko Elkarteen legeak sindikatuen sorrera ahalbidetu zuen.
  • Bizkaian 1890 eta 1910 artean bost greba orokor izan ziren.
  • Euskal Herrian sozialismoak anarkismoak baino indar handiagoa izan zuen; Facundo Perezagua buru zen joera iraultzailea 1886-1915 artean nagusitu zen.
  • Indalecio Prietoren sozialdemokrazia moderatua 1915ean nagusitu zen PSOEn, Perezagua alderdian bota zutenean.
  • Sabino Aranak EAJ sortu zuen 1895ean, independentziaren eta arrazaren aldeko nazionalismo tradizionalista eta katolikoarekin.
  • 1930ean EAJ berritu zen eta ANV sortu zen, ezkerreko alderdi nazionalista errepublikazalea.

Ponte a prueba

Industrializazioak eragin zituen aldaketen artean  bi Mugimenduen sorrera aipa ditzakegu:

1.Langileen mugimendua

2.Nazionalismoak

Langileen mugimendua industria Garapenarekin batera hazi zen. Errestaurazioaren garaian langileen Aldarrikapenak bi korronte nagusik Bideratu zituzten:
anarkismoak eta sozialismoak;

Euskal Herrian sozialismoak indar handiagoa izan zuen. Bi ideologia Nagusi horiekin batera sindikatu Kristaua deitu izan dena garatu zen.

XIX. Mendean, politiko liberalek herritarrentzat askatasun eskubidea eskatzen zuten Bezalaxe, beste estatuen menpe edo Zatituta zeuden herriak nazio-subiranotasuna eskatzen hasi ziren. Herri Bakoitzeko historialariek, poetek, idazleek, kazetariek eta garai hartako Pentsalariek nazionalismoa bultzatu zuten. Herriak nazio bihurtzera erramen Zituzten prozesuak oso desberdinak izan ziren lekutik lekura.
Leku batzuetan fenomeno bateratzailea Izan zen; beste batzuetan, berriz, banatzaile edo sakabanatzailea.

02.- Langile Mugimendua Euskal Herrian

Langileen mugimendua –hau da, jabetzak araututako gizartean egoera hobetzeko eta eskubideak Babesteko langileen eta nekazarien jardun politiko eta soziala- ­
Errestaurazioaren garaian indartu zen.
1887.Urtean eman zen Elkarteen legearen Babesean, hainbat langile elkarteak (sindikatuak) sortu ziren:

1888

An UGT (Unión General de Trabajadores),
1911.an SOV-ELA (Solidaridad de Obreros Vascoa-Eusko Langileen Alkartasuna) Izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista eta euskalduna,
1910.an CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala).

Hasiera batean Sindikatuek eskatzen zituzten eskaerak Honako hauek izan ziren:

1

Nagusiek Sindikatuak onartzea

.

2. Negoziazioa Kolektiboa Izatea

3. Lan baldintzak Hobetzea (lanordua, higienea, segurtasuna, barrakoiak eta kantinak kentzea...)

4

Soldaten Igoerak

Lehen Mundu Gerraren ostean hasi ziren eskatzen.

Lehen garai honetan sindikatuek euren errebindikazioak Lortzeko erabili zuten tresna greba izan zen.  Bizkaian greba ugari eman ziren 1890etik-1911ra bitartean. Gipuzkoan, ordea, 1916. Eta 1920.Urteen artean eman Ziren; Araban beste horrenbeste gertatu zen.

Lehen Mundu Gerraren ondoren elkarrizketaren bitartez saiatuko ziren Arazoak konpontzen, hainbat erakunde sortu baitziren halako negoziazioetarako.
Sozialista joera zuen langile mugimendua Moderatu egin zen eta negoziazio bidea Jorratu zuen;
bide iraultzailea Komunistak eta anarkistak jarraitu zuten.

Langileen Mugimenduaren barnean hainbat joera bereiz Ditzakegu: joera sozialista, anarkista, sindikalismo kristaua.

Joera sozialista

Marx eta Engels Alemaniarrek definitu zituzten batez ere.

Langileak Agintera heltzeko beharrezkoa da ondo eratzea partidu edo erakunde sendoetan

Horrela Lehenengo Internazionala (1864)
Eta partidu sozialistak sortu ziren (PSOE, Alderdi Demokratiko Sozialista Langile Espainiarra 1879an Pablo Iglesiasek fundatua). Partidu hauek agintera Heltzean produkzio ondasunak jabe pribatuei kendu eta kolektibizatu egin Beharko zituzten. Horrela, klaseen Oinarriak desagertuko ziren.

Sozialismoak, beraz, Agintea lortu nahi zuen eta iraultza egiteko pausu zehatzak  markatzen zituen.
Parlamentuetan sartzen saiatzen zen, hauteskundeen bidez (1910arte PSOEk ez zuen lortu Pablo Iglesias Diputatu izendatzea).

Sozialismoak Euskal Herrian garrantzia izan zuen (Madril eta Asturias eskualdeekin batera) .
Langileak enpresa handietan egoteak lagundu zuen partidu eta Sindikatu sendoak sortzen.

II.Internazionalean (1889)
bi tendentzia nabarmendu ziren:

1

Sozialismo Iraultzailea

:
Facundo Perezaguaizan zen Joera honen buruzagia Euskal Herrian. 1886 eta 1915 urteen bitartean nagusitu Zen.

Bere gidaritzapean sortu ziren Bizkaian lehen elkarte sozialistak


Lehena Bilbon eratu zen 1886an, eta hemendik Meategien eremuetara zabalduz joan ziren (Galdames, Somorrostro, Ortuella Eta La Arboleda, 1887-1888).
1890ean Lehen greba modernoa eman zen Bizkaian.
1890 eta 1910 urteen bitartean probintziak bost greba orokor ezagutu zituen. Greben ondoren  hainbat fenomeno Berri agertu ziren:

1.1. Gizartean zegoen arazoa kanporatzea

1.2

Langile Mugimendu egonkor bat sortzea

.

1.3. Sozialismo Antolatu baten nagusitasuna mugimendu honetan

1.4

Presio gisa Grebaren erabilpena

.

Hala ere, Alderdi sozialista barruan beste joera Bat nagusitzen hasi zen:
Indalecio Prietoren joera moderatua.

1915ean Perezagua bota zuten PSOEtik

Euskal sozialismoaren Oinarria batez ere kanpotik etorritako Biztanleek eratzen bazuten ere, euskaldunak ere izan ziren tartean, Esaterako Tomas Meabe:
Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha De clases mintegia eratu zituen.

2

Sozialdemokrazia

: langileen Bizi-baldintzak hobeagotu nahi zuten gizarte eta lan legediaren bitartez; Langileen askatasuna eta boterea lortzeko  sufragioa eta bide demokratikoak erabili ziren. Joera honen buruzagia:
Indalecio Prieto izan zen.

1914 Eta 1923-30urteen Bitartean, Euskal Herrian sozialismoaren Garai berria hasi zen.

Lehen Mundu Gerraren ondorio ekonomikoak

Bizkaiko bi sektore nagusietan izan zuen Eragina:

1. Meatzaritzan (burdin Mearen esportazioaren jaitsieragatik meategi Batzuk itxi behar izan zituzten)

2. Industria Metalurgikoan (egoera hobetu zuten produktu siderometalurgiakoen esportazioa igo)

Gerra Ostean Eman ziren mobilizazioen ondoren (produktuen garestitzea dela eta) 1918.Urtean Bilboko eta itsasadarreko langileak PSOEn eta UGT sindikatuan sartu ziren. Indalecio Prietoren joera moderatuak Perezaguaren joera erradikala baztertu Zuen alderdian. Ondorioz, sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena Gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten. Horrela bada, grebak alde batera utzi eta hauteskunde-borroka Nagusitzen joan zen.

Gipuzkoan sozialismo 1914-1923 urteen bitartean finkatu zen. Sozialismoaren hazkundean Zerikusia izan zuen Eibarko langile Gehienak (lehen gremioko sindikatuetan bilduta)
UGT sindikatuan sartu zirela 1920.Urtean.

Joera anarkista

Anarkismoak, aldiz, sozialismoaren helburu berdinak lortu nahi Ditu (hots, komunismoa, klaserik gabeko gizarte) baina bere bideak guztiz Ezberdinak dira. Edozein agintearen kontra dagoeta proletalgoaren Diktadurarik ere ez du nahi.
Bide politikoak ukatzen ditu.

Ez da Hauteskundeetara aurkezten

Langileak, nekazariak, partidurik gabe Antolatu behar dira eta, edozein zapalkuntzaren kontra joanez, iraultza Egin behar dute zuzenean.
1910ean “Confederación Nacional del Trabajo, C.N.T.
) Sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz (politikan Parte hartu gabe).
Euskal Herrian Anarkismoak ez zuen apenas indarrik Izan.

Sindikalismo kristaua

Elizaren ingurukoek Langileen aldarrikapenak  baino langileen arteko lankidetza bilatzen Zuten langileen elkarteak sustatu Zituzten. Euskal Herrian 1911n Izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna eratu zen:

Solidaridad de Obreros Vascos (SOV-ELA

. Helburua euskal langileen batasuna eta Anaitasuna lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren Gizarte-hezkuntzan ezartzen zituen.

Komunismoa

1919an III Internazionala eratu zen, joera marxista-leninista Izango zuena.

PSOE alderdiak ez zuen bat Egin

Hirugarren Internazionalarekin eta, horregatik, hogeiko hamarkadaren Hasieran burukide eta militante Sozialista garrantzitsu batzuek alderdia utzi zuten; horiek Espainiako Alderdi Komunista sortu Zuten, Peres Solís eta Dolores Ibarruri adibidez.

03.- Euskal Nazionalismoa

03.1.- Definizioa eta inguru historikoa

Nazionalismoa, hizkuntza, kultura eta zuzenbide bereziak Dituzten biztanleak elkartzen dituen sentimenduan Oinarritzen da. Nazionalismoaren mugimendu Politikoak sortu ziren eta hauek, nazioaren Autodeterminazio eskubidearen defentsa egin zuten eta estatua osatzea nahi zuten.

Nazionalismoaren bi Kontzeptu daude:

1

Kontzeptu liberala

: Frantziako eskola.
Nazio bateko pertsonek komunitate berezia osatzeko nahia (hau Hauteskunde edo galdera zehatz baten bidez gauzatu daiteke).Iraganarekin hautsi Dezake nahi izanez gero: herritarren esku dago.

2

Kontzeptu kontserbadorea

: Alemaniako Eskola (Herder eta Fitche).
Nazio bat Komunitateko partaideen gainetik dagoen zerbait da, izpiritu nazional bat Dago betitik dagoena eta hautsiezina da. Izpiritu nazional hori dutenek Bakarrik osatu dezakete nazioa.
Nazioa Ez da borondatezko zerbait, gizabanakoengandik independentea eta autonomoa Da.

1876an bigarren Karlistada bukatu eta gero, Euskal Foruak ia guztiz desagertu ziren. Cánovasek zergak ordaindu eta Soldadutzara joateko legeak eman zituen. Hala ere zergak ordaintzea “Kontzertu ekonomikoen” bidez egingo Zen.
Diputazioek zergak bilduko Zituzten eta ateratzen zutenetik parte bat gobernu zentralari eman zioten. Beste guztia herrialdeko zerbitzuak ordaintzeko bertan gelditzen zen.
Ekonomian aldaketa handiak hasi ziren (industrializazioa). Euskal Herriko industria sortu berrietara hainbat langile kanpotar etorri ziren.

Giro honetan Foruak berreskuratzeko nahia zabaldu Zen. Batzuk 1876ko legea kentzearen aldekoak ziren (“transigenteak” deituak) Eta beste batzuk 1839ko legea (Foruak berretsi konstituzioari egokituta) Kentzearen aldekoak (“intransigenteak”, Sagarminaga adibidez).
Goi burgesia foruzale “transigente”  bezala agertu zen, hots, foruzale moderatua.

Ez zuen Nahi Foruak oso osorik berpiztea, egoera berriari esker diputazioak kontrolatzen baitzituen, Kontzertu ekonomikoak bere moduan erabiliz.
Madrilgo partiduekin elkartuta jokatzen zuen.

03.2.- Sabino Aranaren nazionalismoa (1895-1903)

Eskola alemaniarraren nazio kontzeptua bereganatu Zuen, eta bere nazionalismoak zerikusia Zuen karlismoarekin eta intransigenteekin (bere familia karlista zen). Ezaugarriak:

1.Iragana idealizatzen zuen. Bere leloa “Jaungoikoa eta Lege Zarra ” : Karlismotik desmarkatu zen hauek foruak dinastia batekin lotu zutelako. Foruak Esan beharrean “Lagizarra” esaten du: lege tradizionalak eta ohiturak eta Erabilera onak adierazteko.

2.
Goi burgesiak Ezarri zuen sistema kapitalistaren kontra agertu zen. Klase Horrek foru garaiko gizarte-talde Ohikoak (baserritar burgesia txikia, hots, jauntxoak, nekazariak, Arrantzaleak)
baztertzen zituelako, Foruak deseginez. Industriaren kontra zegoen, berarekin batera lehenengo ohitura eta egitura desagerpena Etorriko zelako.

3.Industriarekin batera burgesia txikia sortu zen, lantegi Txikien jabea eta merkatu bezala Espainia ez zuena, probintzia eta Euskal Herria baizik. Erdi mailako edo behe burgesia honek ez zuen nahi ez iraultza sozialistarik, ez eta goi burgesiak arau Guztiak markatzea.

Klase honek Nazionalismoa har dezake bere interesen adierazpide bezala.

Hirietako erdiko klaseak, nekazariak eta Arrantzaleak ere nazionalismoan sartu ziren

4.
Etorkinak Errefusatzen Zituen, hauen etorrerak industria posible egiten zuen eta.
Gainera kanpotarrek sozialismoa zekarten “"Si algún español se ahoga y pide socorro, Contéstale: ''Niz eztakit erderaz''  (Sabino Arana).

5.Iragana goraipatzean ohizko erlijiotasuna ere azpimarratzen zuen. Nazionalismoa Euskal Herria katolikoa mantentzeko bide bat zen.

6.Aranak nazioa Ezaugarri batzuen bidez adierazten zituen:
arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, izaera, ohiturak eta nortasun historikoa.
Hauetatik arrazari Garrantzia berezia ematen zion, nazioa eta arraza identifikatuz.

7.Sabino Aranaren nazionalismoaren garaian Historialariek hiru fase bereizten Dute:

7.1

Erradikalismo politikoaren garaia: 1893-1898

: Espainia Gaitz guztien erruduna zen, estatu liberalak Foruak ezabatu baitzituen.
Independentziaren eta euskal estatu Konfederala osatzearen aldekoa zen. Garai honetako nazionalismoak izaera Tradizionalista eta integrista zuen:
erlijio Katolikoa eta arraza ziren euskal Nazioaren oinarrizko zutabeak.
EAJ Alderdia sortu zuen 1895ean.

7.2

Jarrera moderatua: Bizkaiko diputazioan egon Zen garaia: 1898-1902

: 1898.Urtean bi gertakizunek izan zuten Garrantzia:
Ramón de la Sota buru Zen Bilboko Euskalerria elkarteko foruen Aldeko taldea sartu zen EAJ-PNV alderdian, eta Sabino Arana Bizkaiko Diputazioan sartu zen. Sabinok jarrera pragmatikoa izan zuen, bai Ekonomian (industriaren alde) eta baita politikan ere. Jarrera moderatu hau ez Zen ideologia mailara eraman, eta 1898 Urte geroztik alderdian bikoiztasuna agertu zen:
independentziaren aldeko ideologia alde Batetik (sabindar erradikalak)
Eta autonomiaren Aldeko praktika bestetik (euskalerriakoak:
Moderatuak, foruzaletasun Liberalarekin lotuak).

7.3

Autonomiaren aldeko jarrera: 1902-1903

: Teoriaren Eta praktikaren arteko kontraesana gainditu nahian, Euskadiko independentziari uko egin zion eta Horren ordez autonomia erradikal Baten defentsa egin zuen, beti ere Espainiako estatu barruan.
EAJ Alderdiaren desagertzea ere proposatu zuen eta alderdi berri baten sorrera: “Liga De Vascos Españolistas” izenekoa (erregionalista). Honek ez zuen arrakastarik izan, Sabino Arana Hil egin zelako eta sabindarrak Proiektu horren kontra azaldu Zirelako (Zabala)
.

03.3.- Post-aranismoa (1903-1931)

Alderdiaren bi sektoreen arteko tentsioak baretu Ziren, biek bat egin zutenean 1906an EAJren adierazpen tradizionalarekin,
Bilboko Batzarrean onartua. Ondorengo programa Onartu zuten:

1.Aranaren Jaungoikoa Eta Lege Zarrak eta Foruen Berrezarpena (1839ko legea kendu) onartu zuten. Formula honen bitartez alderdiko bi joerek (autonomistak eta Independentistak)
elkarrekin bizitzea Lortu zuten.

2. Bide Posibilista Hartu zuen eta lege barruan jarraitu zuen

3.Alderdi katolikoa Eta kontserbadorea izaten jarraitu zuen

1908-1915


: Luis Aranaren eta aberritarren (atzerakoiak Eta etnizistak)

Nagusitasuna


EAJ Bizkaian eta Gipuzkoan finkatu zen eta barne Egituraketa gauzatu zen:

1.Probintzietako kontseiluak

2. Kontseilu Nazionala (Euskadi Buru Batzarra)

3.Biltzeko tokiak sortu ziren (batzokiak)

4.Sindikatu bat fundatu zuten (ELA STV1911an)

5.Egunkari bat argitaratu zen (Euzkadi)

6.Sinbologia nazionalista sortu zen: Ikurrina, ereserkia, lauburua, etabar

1916an Luis Arana Zuzendaritzatik aldentzea lortu zuten eta Euskalerriakoak nagusitu ziren. Alderdiaren izena Aldatu zioten (Euskal Komunio Nazionalista, CNV).
Autonomismora jo zuen Eta arrakasta handiak izan zituen Hauteskundeetan (1917-1919).

1921ean Barne zatiketa eman zen: EAJ eta Eusko Komunio Nazionalista.

Primo de Riveraren diktadura garaian (1923):


Nazionalistak jazarpen gogorra jasan zuten eta muturreko Nazionalismoak errejimenaren kontrako ekintzak erbestetik egin behar izan Zituzten. Sektore moderatuak, aldiz, eten egin zituen jarduerak.

1930ean Nazionalismoaren alderdi biak elkartu Eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) berritua sortu zen.

1930ean Baita Euzko Abertzale Ekintza (ANV) ezkerreko Alderdi nazionalista sortu Zen:

1.Errepublikaren aldekoa zen

2.Abertzalea eta ezkerrekoa

3.Akonfesionala (EAJrekiko erabateko haustura)

4.Euskadiren batasunaren alde eta irekia Etorkinekin

5.
1931n errepublikanoekin eta sozialistekin bat Egin zuen monarkiaren aurkako blokean.
Industria eta hiri guneetan izan zuen garrantzi handiena.

6. 1936an Fronte Popularrean Hartu zuen parte

1930an Donostian errepublikaren Aldeko indarrak sinatu zuten itunean, EAJak ez zuen parte hartu.

1936ko hauteskundetan ez zen Fronte Popularrean joan, aparte aurkeztu Zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein sindikatu sortu ziren Euskal Herrian 1887ko Elkarteen legearen babesean?

Testuaren arabera, UGT 1888an sortu zen, eta SOV-ELA 1911n, sindikatu nazionalista eta katolikoa. CNT 1910ean sortu zen.

Zer ezaugarri zituen Sabino Aranaren nazionalismoak?

Iragana idealizatzen zuen, goi burgesiaren eta industrializazioaren aurka zegoen, katolikotasuna eta arraza nabarmentzen zituen eta etorkinak errefusatzen zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen Partido Socialista Obrero Español (PSOE)?
2. Zer urte artean izan ziren Bizkaian bost greba orokor?
3. Nork zuzendu zuen sozialismo iraultzailea Euskal Herrian?
4. Zein urtetan sortu zen Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) berritua?
5. Zein izan zen Sabino Aranaren nazionalismoaren leloa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.