II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: Autonomiaren bidea (1931-1936)
Resumen
Dokumentuak Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapena eta Euskal Herriko egoera politikoa azaltzen ditu 1930etik aurrera. Batez ere Euskal Herriko autonomiaren bidea aztertzen du: Lizarrako Estatutua, batzar kudeatzaileen proiektua eta 1933ko erreferendumera iristeko prozesua. Ikasleak alderdi politikoen indarra eta autonomia-proiektuen ezaugarriak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen.
- Donostiako Hitzarmena (1930) erregimen monarkikoa amaitzeko sinatu zen.
- Lizarrako Estatutua 1931ko ekainaren 14an Lizarran onartu zen, EAJren eta karlisten laguntzarekin.
- Lizarrako Estatutuak emakumeei bozkatzea debekatzen zien eta immigranteen eskubide politikoak mugatzen zituen.
- Batzar kudeatzaileen bigarren proiektua 1933ko abuztuaren 6an onartu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Bigarren proiektua 1933ko azaroaren 5eko erreferendumean berretsi zen.
II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian
1. Sarrera
Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibarren, besteak beste). Urte bat lehenago, 1930a oso garrantzitsua izan zen:
- Donostiako Hitzarmena sinatu zen, erregimen monarkikoarekin amaitzeko.
- Errepublikaren ezarpenaren alde lan egin zen.
EAJk ez zuen parte hartu, eta horrek eragina izan zuen Euskal Herriko estatutua lortzerakoan. Alfontso XIII.ak Berenguer jenerala (Dictablanda) izendatu zuen, eta ez zuen ezer lortu. Berenguerrek utzi ondoren, Aznarrek hauteskundeak konbokatu zituen 1931ko apirilaren 12an. Hirietan errepublikanoek eta sozialistek irabazi zuten. Alfontso XIII.a atzerrira joan zen, eta behin-behineko gobernua sortu zen.
II. Errepublikak 1931ko Konstituzioa onartzeko honakoa behar zuen:
- Udaletxe gehienek onartzea (2/3).
- Erreferendumean (2/3) onartzea.
- Madrilgo Gorteek onartzea.
Horrela, esparru politikoa aldatu ahal zuten. Abertzaleek autonomia-eskubidea aldarrikatu zuten. Autonomiaren bidean, II. Errepublikan zailtasunak izan ziren: abertzaleek eta karlistek ez zuten onartu/sinatu.
2. Euskal Herriko Indar Politikoak
a) Ezkerreko alderdiak
CNT, ANV, PSOE, Anarkistak. Hiri handietan zuten ospea.
b) Eskuineko alderdiak
PNV, CEDA, Karlistak, CTV, ITU, EAJ.
1931ko apirilean eta ekainean:
- Hirietan eta industria guneetan PSOEk irabazi zuen.
- Nekazal guneetan EAJ nazionalistek eta karlistek irabazi zuten.
3. Autonomiaren Bide Luzea
3.1. Lizarrako Estatutua
Autonomiako bidea luzea izan zen. Nazionalisten burua Jose Antonio Agirre zen (Getxoko alkatea). Mugimendua 1931ko ekainaren 14an Lizarran egin zen. Bilera horretan, abertzaleen eta karlisten laguntzarekin eta zuzenketa batzuk egin ondoren, estatutu bat onartu zen: Lizarrako Estatutua. Ezaugarriak:
- Foruak berrezartzea nahi zen.
- Immigranteen eskubide politikoak mugatu: bozkatzeko 10 urteko erresidentzia behar zen. 1920an 100.000 immigrante geratu ziren botorik gabe.
- Konfederazio egitura: Euskal Herriak bere burua mugatzen zuen gobernatzeko.
- Euskal Estatuak Egoitza Santuarekin konkordatua sinatzeko eskumena.
- Hauteskunde-molde tradizionala: emakumeek ezin zuten bozkatu.
- Eusko Jaurlaritzak indarra galdu eta Diputazioek indarra hartu zuten.
Lizarrako Estatutua eskuindarren (EAJ eta Comunión Tradicionalista) proiektua izan zen. 1931ko hauteskundeetan Lizarrako Estatutua onartu zen, biztanleen botorik gabe.
Errepublikaren Konstituzioaren Aurkako Proiektua
- Vatikanorekiko harremana oztopo handia zen.
- Hauteskunde-moldea: gizonezkoek bakarrik bozkatzen zuten.
- Immigranteen eskubideak ez ziren errespetatzen.
- Sistema konfederala aldarrikatzen zen.
- Konpetentzien banaketa ez zen egokia.
Arazo horietaz gain, ez zen prozedura errespetatu.
3.2. Batzar Kudeatzaileen Proiektua
1931ko abenduaren 8an, estatutuaren proiektu berria eskatu zitzaien diputazioetako batzar kudeatzaileei. Batzorde gestoreak ezkertiarrak ziren eta prozedura errespetatzen zuten.
EAJk bide hori onartu egin zuen, baina karlistek eta beste alderdi batzuek atzera bota zuten (foruen kontrakoa ikusten zutelako).
Batzordeek bi testu prestatu zituzten. 1932ko ekainaren 19an Iruñean egindako bilkuran, Nafarroakoek aurkako botoa eman zuten. Ondoren, beste testu bat egin zen, eta berriz ere aurkako botoak eman ziren. Ondorioz, proiektua Nafarroatik kanpo geratu zen.
Bigarren proiektua 1933ko abuztuaren 6an onartu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Erreferendumean hiritarrek berretsi zuten 1933ko azaroaren 5ean. Testu berria luzea eta xehea zen:
- Euskal Herria lurralde autonomoa zela.
- Foru eta kontzertu ekonomikoen aipamena egiten zen.
- Immigranteen diskriminazioa gelditu zen.
- Eusko Jaurlaritzak indarra hartu zuen.
- Parlamentuko kideak botoen bidez aukeratu ziren.
- Eskumen apalagoak zituen aurreko proiektuek baino.
3.3. 1933ko Hauteskundeak eta 1934ko Iraultza
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz aldarrikatu zen II. Errepublika Espainian?
II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen. Aurretik, 1930ean Donostiako Hitzarmena sinatu zen erregimen monarkikoa amaitzeko.
Zergatik ez zen onartu Lizarrako Estatutua?
Estatutuak Errepublikaren Konstituzioaren aurkakoak ziren hainbat alderdi zituen, besteak beste Vatikanorekiko harremana, hauteskunde-molde mugatua, immigranteen eskubideen urraketa eta sistema konfederala. Gainera, prozedura ez zen errespetatu.
Zein izan ziren bigarren autonomia-proiektuaren ezaugarri nagusiak?
Euskal Herria lurralde autonomo gisa aitortzen zuen, foru eta kontzertu ekonomikoak aipatzen zituen eta immigranteen diskriminazioa gelditzen zuen. Parlamentuko kideak botoen bidez aukeratzen ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.