Langile mugimenduaren sorrera eta Euskal Herriko ondorioak
Resumen
Dokumentuak langile mugimenduaren sorrera azaltzen du, ludismotik sindikatuetara eta marxismotik anarkismora arte, eta XIX. mendeko Bizkaiko industrializazioa eta haren ondorio sozial eta politikoak. Halaber, euskal nazionalismoaren jatorria eta 1808-1876 aldiko foru eta karlista krisialdiak laburbiltzen ditu.
Puntos clave
- Ludismoa lan baldintza txarren aurkako lehen erreakzio espontaneoa izan zen, makinak txikituz.
- 1824an elkarte eskubidea aitortu zen eta lehen sindikatua sortu zen.
- Marxismoak iraultza proposatu zuen kapitalismoaren aurka; anarkismoak estatuaren aurka zegoen eta sindikatuen eta greben bidez iraultza nahi zuen.
- XIX. mendearen erdialdean Bizkaia eskualde industrializatu bihurtu zen, Somorrostroko meatzeekin.
- 1890eko maiatzean Bizkaian langile-greba orokorra egin zen.
- 1895ean EAJ sortu zen Bilbon, Sabino Aranaren eraginez.
- 1877an Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen Hego Euskal Herriko probintzietan.
Langile Mugimenduaren Sorrera
- Lehen Urratsak: Ludismoa eta Sindikatuak
+ Langile Mugimendua: Soldatapeko langileek beren lan-baldintzak hobetzeko egindako ekimen kolektiboen multzoari esaten zaio.
+ Ludismoa: Lan baldintza txarren aurkako lehen erreakzioak espontaneoak izan ziren eta langile askok makinak txikitu zituzten, haiek egoera horren erruduntzat hartuz. Horri ludismo mugimendua deitu zitzaion.
+ Kartismoa: Lanean eta politikan eragiteko antolatutako lehen mugimendua.
+ Langileek elkarte gutxitan hartzen zuten parte.
1824an elkarte eskubidea aitortu eta lehen sindikatua sortu zen; presioa egiteko grebak egin zituzten.
- Langile Ideologiak: Marxismoa eta Anarkismoa
+ MARXISMOA: Karl Marx teologo nagusia zen eta iraultza bat egitea proposatu zuen kapitalismoaren aurka.
- Iraultzaren 1. fasean proletarioen diktadura egon zen, estatuak gizarteko arauak jartzeko.
- 2. fasean gizarte komunista ezarri nahi zuen, estatua desagertzeko, eta alderdi sozialistak sortu.
+ ANARKISMOA: Estatu formaren aurka zegoen eta pertsonen arteko borondatezko elkartea sortu nahi zuen.
+ Anarkisten ustez, iraultza sindikatuen eta greben bidez egin behar zen.
- Langileen Internazionalak
+ Langileen nazioarteko elkartea sortu zen, baina handik gutxira desagertu zen, anarkistak eta sozialistak ez zirelako ados jartzen.
+ Nazioarteko sozialista eta langile mugimenduen sinbolo batzuk sortu ziren.
Industria Iraultza eta Gizarte-Mugimenduak Euskal Lurraldean
Bizkaiaren Industrializazioa
+ XIX. mendearen erdialdean, burgesiak Bizkaia eskualde industrializatu bihurtu zuen.
+ Burgesak meatzaren jabeak ziren eta burdina Ingalaterrara esportatzeagatik inbertsioak sustatu ziren. Euskal Herrian Somorrostroko meatzeak ugaritu ziren eta Bilboko Bankua sortu zen.
+ 1887an ekonomiaren ikusmolde nazionala sortu zen Bizkaian, eta honen helburua atzerriko lehia bukatzea zen. Azkenean, 1890ean burtsa sortu zen.
+ Euskal siderurgia egoera hobezinean zegoen eta Bizkaiko hainbat enpresek sektorearen kontrola zuten.
Ondorio Sozial eta Politikoak
Aldaketa ekonomikoek ondorio sozial eta politikoak izan zituzten:
- Langile asko iritsi ziren Espainiako toki guztietatik.
- Bi gizarte-klase sortu ziren: botere finantziarioa zuten oligarkia eta proletariotza industriala.
- Langile-mugimendua eta mugimendu nazionalista sortu ziren.
Langile-Mugimendua
+ Iparraldeko probintzietatik etorritako proletariotzak bizi eta lan baldintza gogorrak zituen, eta horrek gatazka bat hasi zuen.
+ 1890ko maiatzean, langile-greba orokorra egin zen Bizkaian, eta gune garrantzitsu bat bihurtu zen langile-mobilizazioan.
+ BILBOKO ELKARTE SOZIALISTA sortu zen (Facundo Perezagua buru zela).
+ 1886an, LANGILEEN BATASUN OROKORRA (UGT) sindikatua sortu zen, langileen eskubideak defendatzeko.
Euskal Nazionalismoa
+ Noiz sortu zen? Bizkaian sortu zen XIX. mendearen azken herenean.
+ Zergatik sortu zen? Foruak eta bizimodu tradizionalak galdu zituztelako.
+ Euskal nazionalismoa liberalen eta langile-mugimenduaren aurkakoa zen.
+ Euskal nazionalismoaren sortzailea Sabino Arana izan zen.
+ Sabino Aranak defendatzen zuena: historiak, hizkuntzak eta arrazak zehaztutako euskal aberriaren alde zegoela.
+ 1895ean, EUSKAL ALDERDI JELTZALEA (EAJ) sortu zen Bilbon, independentismoa defendatzen zuena eta estatutuaren barruan autonomia lortu nahi zuena.
Proletariotza: Lanerako indarra soldata baten truke saltzen zutek osatzen zuten.
Arte Estiloak
1. Rokokoa
Rokokoa: Aristokraziari eta goi-burgesiari lotutako estilo artistikoa. Dibertsioa ardatz zuen bizitzeko era adierazten zuen: jai-giroa, mundu alaia, delikatua eta kezkarik gabekoa.
Arkitektura:
- Forma puru eta soilak kanpoaldean.
- Jauregi eta eliza alde batera utzita, eraikuntza behera eta funtzionalagoak egin ziren.
- Dekorazio oparoa barrualdean.
- Lerro kurbatuak nagusitu ziren.
- Luxuzko dekorazioa (sabaian eta hormetan).
- Ekialdeko eragina: Txinako portzelanak inportatzean, Ekialdeko eragina hedatu zen Europan.
Pintura:
- Gozamena eta dibertsioa gai nagusia.
- Pastel-kolore argiak eta forma leun eta kurbatuak nagusitu ziren, eta paisaiek garrantzia handia izan zuten.
Eskultura:
- Ez zen hain garrantzitsua.
- Batez ere portzelana gailendu zen.
- Artelanak ez zuten barrokoan zuten solemnitatea (sentsualitatea, alaitasuna, natura...) mantendu.
2. Neoklasizismoa
Neoklasizismoa: Estilo neoklasikoaren xedea zen mundu klasikoaren biziberritzea.
Arkitektura:
- Bizimodua hobetzeko eraikuntza monumentalak egin zituzten.
- Eraikuntza-eredu eta ordena klasikoak izan zituzten, Grezia eta Erromako tenpluak gogorarazten zituzten fatxadak.
- Gehiegizko dekorazioak alde batera utzi eta forma puruak erabili zituzten.
Eskultura:
- Eragin klasikoa oso nabarmena izan zen.
- Eskultoreak marmol zuria eta brontzea erabiltzen zituzten.
- Mitologia klasikoa eta erretratuak nagusiki landu zituzten.
- Hainbat elementu bateratu zituzten.
Pintura:
- Margolari neoklasikoek antzinako historian eta literaturan inspirazioa bilatu zuten.
- Gai moralizatzaileak eta eredugarriak nagusitu ziren.
- Marrazketa gailendu zen.
3. Erromantizismoa
Erromantizismoa: Funtsezko helburua zen sentimenduak adieraztea, natura eta nazioaren historia.
Pintura:
- Paisaiak oso gogokoak zituzten emozioak adierazteko.
- Konposizio dinamikoak gailendu ziren eta koloreei garrantzi handia eman zieten.
Arkitektura eta Eskultura:
- Burdina eta hormigoia erabili ziren.
4. Arkitektura Industriala
Arkitektura Industriala:
- Material berrien erabilera.
- Hormigoi armatua, burdina, altzairua eta kristala erabiliz eraikin handiak sortu ziren.
- Arkitektura-tipologia berritzaileak agertu ziren: zubiak, tren geltokiak, fabrikak…
- Eiffel dorrea egin zuten.
Modernismoa:
- XIX. mendearen amaieran arkitektura berri bat sortu zen.
- Landare motiboak eta lerro izurtuak erabili ziren bai eraikinen kanpoaldean eta barrualdean.
1808-1876 Euskal Lurraldean
- Independentzia Gerra
+ Napoleonek euskal hiri batzuk okupatu zituen. Euskal biztanleriaren zati handiena, nekazariak eta apaizak zirenak, inbaditzearen aurka zeuden eta gerrilla batzuk sortu zituzten.
- Foruak eta Erregimenak
+ Foruak: Ohituretan oinarritutako legeak ziren. Benetako konstituzioen baliokideak ziren eta euskal lurralde bakoitzak bere foru bereziak zituen.
- 1812ko konstituzioak ez zituen onartzen euskal foruak.
- 1823an Fernando VII.ak foruak berrezarri zituen.
- 1841ean Esparterok foruak abolitu zituen.
- 1844an liberalek berrezarri zituzten.
- 1876an Bizkaia, Araba eta Gipuzkoarako lege bat onartu zen.
- Krisialdiak
+ Isabel liberalekin aliatu zen eta isabeldarren bandoa sortu zen.
+ Karlisten bandoa sortu zen.
Lehen Krisialdia:
- Zumalakarregi buru zutela, lurralde osoa jabetu zuten hiriak izan ezik, baina Zumalakarregi hil zenean hiriak nagusitu ziren.
- Karlismoaren barruan krisi bat hasi zen, gerra amaitu eta foruei eutsiko zitzaiela bermatu ondoren.
Bigarren Krisialdia:
- Karlos VII.ak euskal lurralde guztia kontrolatzea lortu zuen, baina hiriburuak liberalen eskuetan zeuden.
- Alfonso XII.a errege izendatzean karlistak erretiratu eta foruak abolitu ziren.
+ Kontzertu Ekonomikoa: Hego Euskal Herriko probintzien eta Espainiako gobernuaren arteko akordioa. 1877an ezarria. Probintzietako diputazioek, eta ez estatuak, zerga guztiak jaso eta aldez aurretik erabateko zati bat (kupo deitua) ordaintzen diote estatuari.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen langile mugimenduaren lehen erreakzioa?
Lan baldintza txarren aurkako lehen erreakzioak espontaneoak izan ziren eta langile askok makinak txikitu zituzten. Horri ludismo mugimendua deitu zitzaion.
Noiz sortu zen euskal nazionalismoa eta nor izan zen sortzailea?
Bizkaian sortu zen XIX. mendearen azken herenean, foruak eta bizimodu tradizionalak galdu ostean. Sabino Arana izan zen sortzailea.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.