1934ko Urriko Iraultza eta 1936ko Fronte Popularra: Gerra Zibilaren aurrekariak

HistoriaActualizado el 3,02 KB

Resumen

Dokumentuak 1934ko Urriko Iraultza eta 1936ko Fronte Popularraren hauteskundeak azaltzen ditu, Espainiako Gerra Zibilaren aurrekari gisa. Ezkerreko mugimenduen greba, Katalunia eta Asturiasko matxinadak eta errepresio gogorra deskribatzen dira. Ondoren, Fronte Popularraren garaipena eta 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea irakasten dira.

Puntos clave

  • 1934ko Urriko Iraultza CEDA gobernuan sartu ondoren sortu zen, greba orokor batekin.
  • Asturiasen langileek Komuna Iraultzailea ezarri zuten hamabost egunez, eta errepresioak 855 hildako zibil eta 299 militar eragin zituen.
  • Companys presidenteak Estatutu Katalana aldarrikatu zuen, eta preso eraman zuten.
  • Fronte Popularra sozialistek, komunistek eta ezkerreko errepublikanoek osatu zuten 1936ko hauteskundeetarako.
  • CNTk Fronte Popularrari botoa emateko aholkua eman zion, anarkisten preso ugarien amnistia lortzeko.
  • Fronte Popularra irabazi zuen, Azaña presidente izendatu zuten, eta uztailaren 18an estatu-kolpea hasi zen.

Ponte a prueba

1934ko Urriko Iraultza

CEDA alderdia gobernuan sartu eta hiru ministro izendatu ondoren, mugimendu iraultzaile bat sortu zen:

  • Sindikatuek greba orokor bat antolatu zuten protesta gisa. Baina sozialistak, komunistak eta anarkistak, beren irizpide kontrajarriengatik, ez ziren ondo elkartu. Bakarrik Asturiasen lortu zen batasun hori.
  • Katalunian, Companys presidenteak Madrilgo gobernuaren aurkako jarrera hartu zuen, eta Estatutu Katalana aldarrikatu zuen, Espainiako Errepublika Federalaren barruan. Armada Generalitatearen aurrean jarri zen, eta Companys preso eraman zuten.
  • Asturiasen, langileek dinamitazko kartutxoekin Guardia Zibilaren kuartelak eraso zituzten, armagintza lantegiak hartu, Ejertzito Gorria antolatu eta sozialismoa aldarrikatu zuten. Meatzaritza herri guztiak hartu eta Oviedo setiatu zuten. Hamabost egunez, Komuna Iraultzailea bihurtu zen Asturias. Gobernuak mugimendua zapaltzeko Afrikako moroak eta legionarioak bidali zituen. Errepresioa oso gogorra izan zen. Asturiasen bakarrik 855 hildako zibil eta 299 militar izan ziren. Milaka pertsona atxilotu zituzten, haien artean Largo Caballero eta Companys.

Eskuina eta ezkerraren arteko desberdintasunak gero eta handiagoak ziren. Herria bi bloke antagonikotan banatu zen. Gerra Zibilaren giroa sumatzen zen. 1935ean zehar, eskuina are gehiago gogortu zen iraultza erreprimitu ondoren. Baina gobernuan parte hartzen zuen Lerrouxen Alderdi Erradikalean ustelkeria kasu batzuk aurkitu zituzten, eta horrek hauteskunde berrietara eraman zuen egoera. Oraingoan, CEDAk gehiengo absolutua bilatuko zuen.

Fronte Popularra (1936ko Otsaila-Uztaila)

Hauteskunde hauetara ezkertiarrak batuta joan ziren. Horretarako, ezkerreko koalizio elektorala osatu zuten: Fronte Popularra. Sozialistak, komunistak eta ezkerreko errepublikanoak elkartu ziren bertan. Anarkistek ez zuten botorik ematen, baina oraingoan CNTk Fronte Popularrari botoa emateko aholkua eman zien bere jarraitzaileei. 1934ko Urriko Iraultzaren ondorioz, anarkistek preso ugari zituzten, eta haientzat amnistia lortu nahi zuten.

Eskuinekoak, ordea, CEDA eta Falange Española bezalako alderdietan banatuta joan ziren. Falange alderdi minoritarioa zen, nahiz eta bere liderra, José Antonio Primo de Rivera (diktadorearen semea), prestigio handiko politikaria izan. Falange Italiako edo Alemaniako konponbideen aldekoa zen.

Hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen, eta gobernu berriaren presidentetzan Azaña jarri zuten. Berehala, preso politikoak kartzeletatik ateratzen hasi ziren, nekazariak lurrak okupatzen, eta langile-erakundeak erradikalizatzen, greba ugari eginez. Giroa okertzen zihoan. Ezkertiarrak eta eskuindarrak elkarri tiroka ibiltzen ziren kaleetan, alderdi gehienek talde armatuak baitzituzten. Azkenean, armadaren zati batek estatu-kolpea ematea erabaki zuen, eta uztailaren 18an Afrikako tropak penintsulara igaro ziren, Espainiako Gerra Zibilari hasiera emanez.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik sortu zen 1934ko Urriko Iraultza?

CEDA alderdia gobernuan sartu eta hiru ministro izendatu ondoren sortu zen, ezkerreko sindikatuek eta alderdiek protesta gisa greba orokorra antolatuz. Ezkerreko alderdiek ez zuten ondo elkartu, eta batasuna Asturiasen bakarrik lortu zen.

Zer izan zen Fronte Popularra?

1936ko hauteskundeetarako ezkerreko koalizio elektorala izan zen, sozialistek, komunistek eta ezkerreko errepublikanoek osatua. CNTk ere bere jarraitzaileei Fronte Popularrari botoa emateko aholkua eman zien.

Noiz hasi zen Espainiako Gerra Zibila?

Testuaren arabera, 1936ko uztailaren 18an armadaren zati batek estatu-kolpea eman zuen eta Afrikako tropak penintsulara igaro ziren, Gerra Zibilari hasiera emanez.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein alderdi sartu zen gobernuan 1934an, iraultza eragin zuena?
2. Zein izan zen Asturiasko langileen mugimenduaren ezaugarri nagusia?
3. Zer erakunde ezkertiarrek osatu zuten Fronte Popularra?
4. Zergatik aholkatu zuen CNTk Fronte Popularrari botoa ematea?
5. Nork izan zen Fronte Popularraren gobernuaren presidentea?
6. Zein data izan zen estatu-kolpearen hasiera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.