II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoaren Diktadura: laburpena

HistoriaActualizado el 5,17 KB

Resumen

Dokumentuak II. Errepublikaren erreformak (1931-1936), Biurteko Erreformista eta Zentro-eskuineko Biurtekoaren gatazkak, Frente Popularraren garaipena eta Gerra Zibilaren hasiera aztertzen ditu. Euskal Herriko autonomia-estatutuaren bilakaera eta Gerraren eragina ere jorratzen ditu. Azkenik, Frankismoaren diktaduraren lehen urteak eta 1950eko hamarkadako aldaketak azaltzen ditu.

Puntos clave

  • 1931ko Konstituzioa Espainiako aurrerakoiena izan zen: emakumeen boto eskubidea, ezkontza zibila, dibortzioa eta abortoa aitortu zituen.
  • Biurteko Erreformistan Largo Caballerok lan-kontratuen, epaimahai mistoen eta lan batzordeen legeak bultzatu zituen.
  • 1932an Sanjurjok estatu-kolpe saiakera egin zuen, eta 1933ko hauteskundeetan eskuinak irabazi zuen.
  • 1934ko urriko iraultza Asturiasen bereziki bortitza izan zen, eta Kataluniako autonomia eten zen.
  • Euskal autonomia-estatutua 1936ko urriaren 1ean onartu zen, eta Jose Antonio Agirre lehen lehendakari izan zen Gernikan.
  • Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Francoren garaipenarekin, eta 1959ko Egonkortasun Plana hazkunde garaiaren hasiera izan zen.

Ponte a prueba

GAIA: II. Errepublika eta Erreforma Garaia (1931-1936)

1931ko udal hauteskundeak errepublikanoen eta sozialisten arteko koalizioak irabazi zituen Espainian, II. Errepublika aldarrikatuz. Behin-behineko gobernuak berehala ekin zien erreformei:

  • Lurraldetasuna: Kataluniako autonomia-estatutua onartu zen.
  • Nekazaritza: Largo Caballerok legedi berria sustatu zuen.
  • Armada: Ofizialak murriztu ziren eta Erasoko Guardia sortu zen ordena publikorako.

Lehen hauteskunde garbiak egin ziren Gorte Konstituziogileetarako, eta koalizio errepublikano-sozialistak Errepublika laiko eta demokratiko baterako konstituzioa sortzeko asmoa erakutsi zuen; sentsibilitate guztiak ez ziren kontuan hartu, ordea. 1931ko Konstituzioa inoizko aurrerakoiena izan da Espainian, askatasun ugari aitortu zituelako: emakumeen boto eskubidea, ezkontza zibila, dibortzioa, abortoa, eta nahitaezko nahiz doako lehen hezkuntzarako eskubidea.

Botere Banaketa eta Estatuaren Antolaketa

Benetako botere banaketa ezarri zen: legegilea Diputatuen Kongresuak, betearazlea presidenteak eta judiziala epaimahaiek (Konstituzio Bermeen Auzitegia). Estatua autonomietan antolatu zen, zentralismoaren eta federalismoaren tartekoa. Eztabaidak piztu ziren Elizarekin, Kongregazioen Legea, kultu-askatasuna eta Elizaren finantzaketa uztea erabaki zenean.

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Alcalá Zamora presidenteak Manuel Azañari eskaini zion gobernua. 1929ko krisia zela eta, egoera latza zenez, lan handia egin behar izan zuten erreformak aurrera ateratzeko. Erlijio-politikan Elizaren eragina murriztu nahi izan zen, fededunen haserrea piztuz. Hezkuntzan, sistema laikoa lortu nahi izan zen, eskola gehiago eraikiz eta misio pedagogikoak bultzatuz.

Largo Caballero lan-ministroak hainbat erreforma bultzatu zituen:

  • Lan Kontratuen Legea: Lanaldia eta kontratuak arautuz.
  • Epaimahai Mistoen Legea: Langile eta nagusiek baldintzak adosteko.
  • Lan Batzordeen Legea: Sindikatuak arautuz.

Katalunian Nuriako Estatutua onartu zen, ERCk bultzatuta. Euskadin, ordea, prozesua Gerra Zibileraino luzatu zen, eta Galizian zehar aurreproiektuak baino ez ziren lortu. Nekazaritza-erreforma martxan jarri zen latifundioak espropiatzeko, baina lurjabeen eta Elizaren aurkaritzak prozesua moteldu zuen.

Gatazka Sozialak eta Biurteko Beltza

Nekazarien langabezia handiak eta CNT sindikatuaren ekintzek liskarrak eragin zituen. Errepresio gogorra egon zen, bereziki Casas Viejasen, non nekazariak fusilatu zituzten. Gertaera hauek Azañaren gobernuaren sinesgarritasuna higatu zuten. Eskuineko indarrak, CEDA kasu, erreformen aurka antolatu ziren, eta 1932an Sanjurjok estatu-kolpe saiakera egin zuen. 1933ko hauteskundeetan eskuinak irabazi zuen.

Zentro-eskuineko Biurtekoa (1933-1935)

Lerrouxen Alderdi Erradikalak eta CEDAk erreformak geldiarazi zituzten. Horrek 1934ko urriko iraultza eragin zuen, Asturiasen bereziki bortitza izan zena. Kataluniako autonomia eten zen eta euskal estatutua blokeatu. Estraperlo ustelkeria kasuak gobernuaren amaiera ekarri zuen.

Fronte Popularra eta Gerraren Ataria

1936an Fronte Popularrak (ezkerreko koalizioa) irabazi zituen hauteskundeak. Giroa oso polarizatua zegoen. Calvo Soteloren erailketak estatu-kolpea azeleratu zuen, eta 1936ko uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokon, Gerra Zibila piztuz.

GAIA: II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Euskal autonomia-estatutua lortzeko bidea malkartsua izan zen. Eusko Ikaskuntzak bultzatu zuen lehen proiektua 1931n, baina Lizarrako Estatutuak (karlistek eta jeltzaleek babestua) porrot egin zuen bere kutsu erlijiosoagatik. Azkenik, 1936ko urriaren 1ean onartu zen estatutua, eta Jose Antonio Agirre izendatu zuten lehen lehendakari Gernikan.

Gerraren Bilakaera Euskadin

Araba eta Nafarroa berehala erori ziren matxinoen esku. Gipuzkoan eta Bizkaian erresistentzia handiagoa izan zen. 1937an Gernika bonbardatu zuen Condor Legioak, eta ekainean Bilbo erori zen. Euzko Gudarosteak Santoñan errenditu behar izan zuen.

GAIA: Frankismoaren Diktadura (1939-1975)

Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Francisco Francoren garaipenarekin. Diktadura pertsonalista, militar eta konfesionala ezarri zen. Hasierako urteetan (1939-1950), autarkia eta isolamendu internazionala izan ziren nagusi, gose eta errepresio handiarekin.

Isolamendutik Garapenera

1950eko hamarkadan, Gerra Hotzari esker, AEBrekin akordioak sinatu eta isolamendua amaitu zen. 1955ean Espainia NBEn sartu zen. 1959an Egonkortasun Plana jarri zen martxan, Opus Deiko teknokratek bultzatuta, ekonomia liberalizatuz eta hazkunde garaia hasiz, nahiz eta askatasun politikoak ezabaturik jarraitu zuten Francoren heriotzara arte.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen 1931ko Konstituzioaren berrikuntzarik nabarmenena?

Askatasun ugari aitortu zituen, besteak beste emakumeen boto eskubidea, ezkontza zibila, dibortzioa eta abortoa. Espainian inoizko aurrerakoiena izan zela esaten da.

Noiz onartu zen Euskal Herriko autonomia-estatutua?

1936ko urriaren 1ean onartu zen, eta Jose Antonio Agirre izendatu zuten lehen lehendakari Gernikan.

Noiz amaitu zen Gerra Zibila?

1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, Francisco Francoren garaipenarekin.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan aldarrikatu zen II. Errepublika?
2. Nork bultzatu zuen Lan Kontratuen Legea Biurteko Erreformistan?
3. Zein gertaerak higatu zuen Azañaren gobernuaren sinesgarritasuna?
4. Zein izan zen Euskadiko lehen lehendakaria?
5. Zein urtetan sartu zen Espainia NBEn?
6. Zer izan zen 1959ko Egonkortasun Planaren helburu nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.