II. Errepublika eta Euskal Autonomia Estatutuaren bilakaera (1931-1937)

HistoriaActualizado el 15,34 KB

Resumen

Dokumentuak II. Errepublikaren lehen urteak, 1933ko hauteskundeen porrota eta 1936ko Fronte Popularraren sorrera azaltzen ditu. Gainera, Euskal Herriko egoera politikoa, Lizarrako Estatutua, 1933ko Estatutuaren berrikuspena eta Gerra Zibilaren hasierako urteetan Euskal Herrian izandako gertakariak aztertzen ditu.

Puntos clave

  • 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen, eta urtarrilaren 16an errepublikarrek eta sozialistek aliantza egin zuten.
  • 1933ko hauteskundeetan ezkerreko indarrak zatituta aurkeztu ziren eta eskuinak batuta, eta horrek ezkerraren porrota ekarri zuen.
  • Clara Campoamor-ek 1931n emakumeen boto eskubidearen alde egin zuen, sufragioa gizaki izateagatik duten eskubidea zela argudiatuz.
  • 1931ko Lizarrako Estatutu proiektua lau probintziakoa zen, eta 1933an hiru probintziako estatutua plebiszitatu zen.
  • 1933ko plebiszituan Gipuzkoan (%89,5) eta Bizkaian (%88,4) baietza nagusitu zen, baina Araban ez zen erdira iritsi (%46,4).
  • Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritza 1936ko urritik 1937ko ekainera iraun zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela.

Ponte a prueba

II. Errepublikaren Lehen Urteak eta Polarizazioa

1936ko Hauteskundeak eta Fronte Popularra (F.P.)

14. Lehen mailako iturria, politikoa. Fronte Popularra (F.P.) alderdiko kideak. F.P. Espainiako II. Errepublikaren garaian sortu zen, 1936ko hauteskundeak irabazi zituen. Espainiako biztanleriaren polarizazioaren erakusgarri izan ziren hauteskundeak, ezkerreko botoak nagusitu zirelako eskuinaren aurrean. F.P.-ren garaipenaren ondoren, Azaña Errepublikako presidente eta Santiago Casares gobernuburu izendatu zituzten.

Programa hau hauteskundeetarako prestatu zen, beraz, publikoa zen, Espainiako herritar guztiei zuzenduta, batez ere errepublikazaleei. Helburua: 1936ko hauteskundeak irabaztea.

Fronte Popularraren Koalizioaren Programa

Fronte Popularraren (F.P.) koalizioak plan politiko komun bat adostu zuen hainbat konpromiso motarekin:

  1. Koalizioko alderdiek CEDAren gobernuak egindako erreformak bertan behera utziko zituzten.
  2. Ez zen lurrik nazionalizatuko, baina nekazarien berrerospena komenigarria zen.
  3. Ez zen banka sistema nazionalizatuko, baina hobekuntzak behar ziren.
  4. Errepublika interes publiko eta sozialen askatasuneko erregimena denez, langileen baldintza moral eta materialak ahalik eta modu onenean egon behar ziren.

1933ko Hauteskundeak eta Ezkerraren Porrota

Eskuinaren mobilizazioak eta ordena publikoaren etengabeko nahasteek higidura larria sortu zuten gobernuan. Horren ondorioz, 1933ko apirileko udal-hauteskundeak galdu zituzten. Sozialistak gero eta deserosoago zeuden politika liberala sustatzearekin, hori urrun zegoelako euren ideal marxistetatik. 1933an gobernu-koalizioaren barruko banaketa adiskidezinak zirela agerian gelditu zenean, Errepublikako presidenteak, Konstituzio-agintea erabilita, kargutik kendu zuen Azaña, eta hauteskunde berriak deitu ziren.

Hauteskunde horietan ezkerreko indarrek porrota izan zuten bi arrazoi nagusirengatik:

  • Errepublikako lehen gobernuak izandako higadura.
  • Higadura horrek bultzatutako ezkerreko alderdien zatiketa.

1933an ezkerreko alderdiak zatituta aurkeztu ziren hauteskundeetan, eskuinekoak, berriz, batuta.

Gatazka Soziala eta Fronte Popularraren Sorrera

Ezker erradikalenak (anarkistek eta sozialista erradikalek) ez zuten onartu eskuineko Errepublika, eta mugimendu iraultzaileak bultzatu zituzten. Garrantzitsua izan zen PSOE eta UGT sindikatuak 1934an antolatutako greba iraultzailea, CEDA gobernuan sartzeko intentzioa agertu zenean. Espainia osoan saiatu baziren ere, Katalunian eta Asturiasen izan zuen arrakasta gehien, eta Euskal Herrian ere arrakasta handia izan zuen. Gobernuaren erantzuna bortitza izan zen.

Ezkerraren eta eskuinaren arteko gatazka handitzen ari zen. Eskuindarren ustez, mugimendu iraultzaile hauek legea eta Errepublika amaitzeko saiakerak ziren; ezkerraren ustez, berriz, eskuineko gobernuek ez zuten herriaren nahia betetzen, eta faxismoaren bidea hartzen ari ziren.

Egoera horren ondorioz, ezkerreko indarrek garbi ikusi zuten batasunaren beharra, eta estrategia horretatik sortu zen Fronte Popularra. Ezkerrekoen estrategia politikoa aldatu behar izan zen. Alderdi politiko batzuek, komunistek batez ere, iraultza egiteari utzi zioten. 1936ko urtarrilaren 16an, errepublikarrek eta sozialistek iritzi ezberdintasunak alde batera utzi eta hauteskunde aliantza bat egin zuten (F.P.).

Emakumeen Boto Eskubidea: Clara Campoamor (1931)

13. Lehen mailako iturria, historikoa. Hitzaldi bat, testu sozio-politikoa. Egilea: Clara Campoamor. 1888an jaio zen, zuzenbidea ikasi zuen, eta abokatu lanetan hasi zen, horrela sartu zen politika munduan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen. 1931n II. Errepublikako diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan, eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.

Testua 1931ko irailaren 1ean argitaratu zen, publikoa zen eta politikari eta parlamentarioei bideratuta zegoen, baita Espainiako herritar guztiei ere. Helburua diputatuak konbentzitzea zen, emakumeen aldeko botoa emateko.

Ideia Nagusiak

Bi ideia nagusi defendatu zituen:

  1. Emakumeek botoa edukitzeko eskubidea eskatu zuen. Argudiatzeko esaten zuen sufragioa emakumeentzat gizaki izateagatik duen eskubidea dela.
  2. Espainia izan behar zela emakumeek botoa eman zezaketen lehen estatua. Hori oinarri hartuta, beste argudio batzuk eman zituen: herri zibilizatuen erabakia dela, eta mundu zibilizatu horren barruan sor daitekeen konstituzioa aurreratuena eta liberalena izan daitekeela.

Donostiako Ituna eta Behin-behineko Gobernua

Donostiako Itunean hiru indar nagusi bildu ziren: konstituzionalistak, errepublikazale historikoak eta alderdi sozialista. Bi ekintza gertatu ziren honekin batera: Jacako pronuntziamendu militarra eta prentsako kanpaina handia monarkiaren izen ona hondatzeko.

1931ko apirilean II. Errepublika aldarrikatu zen eta behin-behineko gobernua eratu zen Donostiako Itunean parte hartu zuten indarrek osatuta. Hauen lan nagusia hasierako erreformak eratzea eta hauteskundeak antolatzea izan zen, Gorte Konstituziogile batzuk eratzeko. Hauteskunde hauetatik errepublikarren eta sozialisten arteko koalizioa atera zen garaile, eta hauek arduratu ziren Estatu berria osatzeko beharrezkoa izango zen Konstituzioa idazteaz. Hainbat erreforma bideratu ziren:

  • Lurralde eztabaida.
  • Nekazarien miseria.
  • Hezkuntza erreforma.
  • Armadaren erreforma.
  • Ordena publikoa.

Euskal Herriko Egoera Politikoa Errepublikan

Jarrera Errepublikazaleak eta Antiklerikalismoa

Errepublika aldarrikatu zen gune hiritar eta industrialetan: Bilbon, Irunen, Eibarren eta Donostian errepublikarrak eta sozialistak indartsuak ziren. Errepublikar liberal progresistek foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera zuten. Alderdi monarkikoetako sektore antiklerikalak Errepublikara pasatu ziren. Erregimen berria erlijio katolikoaren kontrakoa zen.

Euskal Herriko herri askotan katolikoak euskaldunak ziren. Behin-behineko gobernuak irakasle erdaldunak jarri eta gurutzeak kendu zituen. Euskal Herrian Eliza indartsua zen, erlijioaren praktikak oso zabalduak zeuden, eta apaiz, fraile eta monje asko zeuden. Eliza oso babestuta zegoen lehen, baina Errepublikarekin egoera aldatu zen.

Indar Katolikoak: Karlismoa eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)

Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren, oso katolikoak biak. Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) Bergarako biltzarraren aurreko urtean batu zen. Antolaketa oso ona izan zuen eta 1931ko hauteskundeetan emaitza oso onak lortu zituen. Karlisten erakundea ere oso ona zen, Elizaren laguntzaz antolatzen ziren.

Abertzaleak nahiko indartsuak ziren hirietan eta herri txikietan. Karlistak, berriz, herri txikietan. Abertzaleak indartsuagoak ziren Bizkaian eta Gipuzkoan; karlistak, Nafarroan eta Araban.

Errepublikaren aldeko ituna Donostian sinatu zen, baina nazionalistek eta karlistek ez zuten parte hartu. Errepublika aldarrikatu zenean, karlisten eta nazionalisten jarrera ez zen kontrakoa izan hasieran. Jarrera antiklerikalekin asko ikaratu ziren, komentuak erretzen hasi zirenean eta Errepublikako gobernuak Gasteizko gotzaina, Mateo Mujika, kanpora bidali zuenean.

Euskal Autonomia Estatutuaren Prozesua

Lizarrako Estatutu Proiektua (1931)

Errepublika aldarrikatu zenean, udal-hauteskundeak etorri ziren, eta Euskal Herriko askok autonomia udal erakundeen bidez bideratzea pentsatu zuten.

Euskal Herriko autonomiaren aldeko indarrak abertzaleak eta karlistak ziren:

  • Karlistek foruen berreskurapena eskatu zuten.
  • Nazionalistak independentziaren aldekoak ziren, baina independentziaren bidean estatutu baten posibilitatea defendatzen hasi ziren.

Errepublikako urte hauetan autonomia-eskaeraren bultzatzaile nagusia EAJ izan zen, bere barruan Jose Antonio Agirre Getxoko alkatea zegoelarik. Herriaren ordezkari bakarrak udaleko zinegotziak eta alkateak ziren, eta udalen mugimendu bat sortu zen Euskal Herri osoan autonomia eskuratzeko.

Autonomiaren aldeko mugimendu honetan abertzaleak, karlistak eta katolikoak sartu ziren. Hiri handietako udal-ordezkari errepublikarrek ez zuten parte hartu nahi izan. Euskal Herriko alkateen batzordea sortu zen eta Eusko Ikaskuntzari estatutu-proiektu bat egiteko eskatu zioten. Proiektua 1931ko ekainaren 14an Lizarrako zezen plazan aurkeztu zen, eta Euskal Herriko udal-ordezkari gehienek onartu zuten. Lizarrako Estatutua lau probintzietakoa zen.

Lizarrako Estatutua defendatzeko, Gorteetako hauteskundeetarako hautagaitza osatu zen, abertzale, karlista eta kleroekin. Lau probintzietako 24 eserlekuetatik 15 diputatu lortu zituzten. Diputu hauek Gorteetan Minoria Vasco-Navarra osatu zuten, erlijio katolikoa eta Lizarrako Estatutua defendatzeko. Euskal diputatuen aurkako jarrerak errespetu gutxikoak ziren: cavernicolas, trogloditas...

Konstituzioa egiten ari zirela, laikotasunaren aldeko artikuluak onartu zirenean, diputatu karlistek alde egin zuten Gorteetatik, eta Minoria Vasco-Navarra talde parlamentarioa deuseztatuta gelditu zen.

Estatutuaren Berrikuspena eta Nafarroaren Bazterketa (1933)

1931ko abenduan, Konstituzioa egin ondoren, Diputazioetako Batzordeak estatutu-proiektu berri bat egiten hasi ziren. Proiektu honetan hiru probintziak baino ez ziren sartuko, “estado vasco” espresioa kenduko zuten eta baita Vatikanoarekin harreman zuzenak izatearena ere. Atribuzioak Lizarrakoarenak baino gutxiago izango ziren. Bestalde, Errepublikaren izaera laikoarekin bat etorriko zen.

Estatutuaren erredakzioa eta negoziazioak nahiko konplikatuak izan ziren. Nafarroan, lau probintzietako estatutuaren kontrako maniobrak hasi ziren. 1932ko ekainean, Iruñean, Nafarroako udalen bilera batean udal-ordezkariek, askotan herrietan esan zietenaren kontrakoa eginez, lau probintzietako estatuaren kontrako botoa eman zuten. Ondorioz, estatutu-proiektua hiru probintzietara mugatu zen. Bigarren proiektu honetan karlistak kanpoan geratu ziren.

Haientzat ezinezkoa zen Errepublika laiko harekin kolaboratzea. Gainera, erreketeak (beren talde armatuak) berrantolatzen hasi ziren Eliza defendatzeko eta Errepublikaren kontra egiteko. Lider karlistak estatutuaren kontra egiten hasi ziren: Victor Praderak Foruak defendatzen hasi zen estatutuaren kontra; La Constancia Donostiako egunkariak zioen estatutuan ez zela Jainko hitza azaltzen (eta beraz Jainkoaren kontrakoa zela); eta Araban Jose Luis Oriolek esaten zuen Bizkaia eta Gipuzkoa industrialen menpe geratuko zela Araba.

Baina nazionalistek estatutu honen alde egin zuten, eta azkenean plebiszitatu egin zen 1933ko azaroan. Baietzaren aldeko ehunekoak ondokoak izan ziren:

  • Gipuzkoan: % 89,5
  • Bizkaian: % 88,4
  • Araban: % 46,4

Garbi dago karlistek ez zutela beren helburua lortu Gipuzkoan eta Bizkaian, baina bai Araban, bertako baietzak erdira ere ez baitziren iritsi. Ondorengo hauteskundeetan eskuindarrek irabazi zuten, eta, haien jarrera askoz ere zentralistagoa zelarik, ez zuten inolako asmorik estatutua onartzeko. Gainera, CEDAko diputatuek Araba estatutu-proiektutik ateratzea nahi zuten.

Estatutuaren Onarpena Gerra Zibilean (1936)

Ondorengo bi urteetan euskal autonomiaren aldeko ekimen guztiek Gorteen ezetza jaso zuten. 1936ko otsaileko hauteskundeak egin zirenean auzia berriro planteatu zen, Frente Popularrak Estatutua bere programan sartu baitzuen. Baina hauteskundeak irabazi arren, 1936ko otsailetik uztailera estatutuaren proiektuak ez zuen aurrerapen handirik egin.

Baina gerra lehertu zenean gauzak aldatu ziren. Nazionalek hasiera-hasieratik menperatu zituzten Nafarroa eta Araba (Laudio ingurua izan ezik), eta irailaren bukaerarako ia Gipuzkoa osoa konkistatuta zeukaten. Egoera horretan, Bizkaia ere nazionalen eskuetan erortzeko zorian zegoela, Valentzian bildutako Errepublikako Gorte murriztu batzuek (diputatu eskuindarrak alde eginda zeuden) Estatutua onartu zuten.

Esan bezala, Euskal Herriko lurralde gehiena frankisten kontrolpean zegoen. Gipuzkoan herri bat geratzen zen konkistatu gabe: Elgeta. Estatutu honen testua 1933ko Estatutuaren testua da gutxi gorabehera. Sinbolikoki, Gipuzkoan ere aplikatu zela adierazteko, Elgetako Estatutua deitu zioten. Guda-lerroa Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mendietan antolatu zen, tropa frankisten aurrerapenak geldiarazteko. Beraz, estatutu hau gerra egoeran eta Bizkaian aplikatu zen funtsean.

1936ko urritik 1937ko ekainera, estatutu honen babespean, Eusko Jaurlaritza antolatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zelarik. Euskal autonomiak 9 hilabete baino ez zuen iraun. Estatutu hau babesten zuten indar politikoek gerra galdu zuten, baina Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu zuen erbestean Francoren erregimenaren aurka eta autonomiaren alde.

Gerra Zibila Euskal Herrian

Altxamendu Militarra eta Hasierako Gatazkak

Gerra Zibila hasi zenean, Fronte Popularraren (F.P.) kontrako altxamendua gertatu zen. Nafarroa konspirazio gune nagusia izan zen. Emilio Mola kapitain jenerala izan zen altxamenduaren buru. Karlistek erreketeak antolatu zituzten.

Lurraldekako Gatazkak

  • Nafarroa: Kontrako jazarpena gogorra izan zen, cuneteroen ekimenez. Nafarroa berehala menperatu zuten nazionalek.
  • Araba: Erreketeak indartsuak ziren. Gasteizko hiriburuan Camilo Alonso Vega militarrak eman zuen kolpe militarra. Gasteizko sindikatuak saiatu ziren erresistentzia antolatzen.
  • Gipuzkoa: Kolpe militarra Donostia okupatzen saiatu zen, baina militarrak altxamenduaren aurka zeuden indarrek geldiarazi zituzten hasieran.
  • Bizkaia: Bilbon giroa eskasagoa zen altxamenduaren aldekoentzat.

Nafarroa menperatu ondoren, nazionalek Gipuzkoa konkistatu zuten. Irailean Irun eta Donostia erori ziren, eta ia Gipuzkoa osoa Elgeta ingurura arte. Fronte Popularraren jarraitzaile abertzaleek Bizkaira ihes egin zuten. Bitartean, Bizkaiko nazionalistak Errepublikako Gorteetan zeuden. Nazionalistek mendigoizale batzuen armak erabili zituzten. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mendiak trintxera bihurtu ziren nazionalen aurrerapena geldiarazteko.

Eusko Jaurlaritzaren Antolaketa eta Defentsa

Euskal Armada Gasteiz konkistatzen saiatu zen, baina nazionalek Legutio inguruan gelditu zituzten. Frontea Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan egonkor mantendu zen. Euskal Armada batailoietan banandu zen, alderdi politiko eta sindikatu bakoitzak bere batailoi propioa zuelarik. Gerraren zuzendaritza Agirrek hartu zuen, militar profesionalen laguntzarekin.

Gerraren Ezaugarriak eta Amaiera

  • Bataila aipagarriak mendietan gertatu ziren: Intxorta eta Lemoatx.
  • Antolaketa arazoak eta gabezia larriak zeuden artilleria eta hegazkinetan.
  • Nazionalek Alemania Nazitik (Kondor Legioa) eta Mussoliniren Italiatik jaso zuten laguntza. Alemaniar eta italiar artilleria eta hegazkinen laguntzarekin, ekimena frankistena izan zen.
  • Mola jeneralak Bizkaiaren kontrako eraso bortitza hasi zuen.
  • Hegazkineria erabili zen gudari eta milizianoen erresistentzia ahultzeko.
  • Durango eta Gernika bonbardatu zituzten.
  • Defentsarako Burdingorriaren (Cinturón de Hierro) sistema eraiki zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik irabazi zuen Fronte Popularrak 1936ko hauteskundeak?

Ezkerreko indarrak batu ziren 1936ko urtarrilaren 16an hauteskunde aliantza sortuz. 1933ko hauteskundeetako porrotaren ondorioz ezkerreko alderdien zatiketa amaitu zen.

Zer zen Lizarrako Estatutua?

1931ko ekainaren 14an Lizarrako zezen plazan aurkeztu zen Euskal Herriko autonomia proiektua, lau probintziakoa. Euskal Herriko udal-ordezkari gehienek onartu zuten.

Nork defendatu zuen emakumeen boto eskubidea 1931n Gorteetan?

Clara Campoamor diputatuak defendatu zuen emakumeen boto eskubidea 1931n. Sufragioa emakumeentzat gizaki izateagatik duten eskubidea zela argudiatu zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein hauteskundetan irabazi zuen Fronte Popularrak?
2. Zergatik porrotik izan zuten ezkerreko indarrek 1933an?
3. Zein izan zen Lizarrako Estatutuaren lurralde antolaketa?
4. Zein ehuneko lortu zuen baietzak Araban 1933ko plebiszituan?
5. Zein lehendakari izan zuen Eusko Jaurlaritzak?
6. Zein urtetan izan zen Campoamor diputatua Gorteetan emakumeen boto eskubidearen alde?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.