Langile mugimendua Espainian eta Euskal Herrian berrezarkuntza garaian

HistoriaActualizado el 4,54 KB

Resumen

Dokumentuak langile mugimenduaren garapena azaltzen du Espainian eta Euskal Herrian Berrezarkuntza garaian. Anarkismoaren eta sozialismoaren ideia nagusiak, PSOE eta UGTren sorrera eta Bilboko sozialismoaren bilakaera (Facundo Perezagua eta Indalecio Prieto) jorratzen dira. Ikasleak joera horien ezaugarriak eta garai bakoitzaren gertaera nagusiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1872an Zaragozako kongresuan Internazionalean bi joera nagusi bereizi ziren: anarkistak eta sozialistak.
  • Anarkistek antiautoritarismoa, politikan parte hartzearen aurkako jarrera eta jabetza pribatuaren amaiera defendatzen zituzten.
  • 1879an PSOE eta 1888an UGT sortu ziren.
  • Facundo Perezagua Bilboko sozialismoaren sortzaileetako bat izan zen eta Bizkaiko federazio sozialista osatu zuen 1900ean.
  • 1910ean Pablo Iglesias lehen diputatu sozialista izan zen Espainian.
  • 1911n Indalecio Prieto Bizkaiko diputatu probintzial sozialista hautatu zuten, eta 1915ean Perezagua alderdietatik kanporatu zuten.
  • 1922an Bizkaiko UGT komunistekin gerturatzeagatik kanporatua izan zen.

Ponte a prueba

Langile mugimendua Espainian eta Euskal Herrian (berrezarkuntza garaian)

Langile mugimendua Espainian

Langile mugimendua barne hartzen ditu langileen lan eta bizi baldintzak eta gizartean zuten egoera defendatzeko sortu ziren alderdi eta erakundeak. Mugimenduak Espainian izan zuen garapena aztertu behar da.

1872an, Zaragozan ospatutako kongresu batean, Internazionalen erakundeen artean bi joera nagusi bereizi ziren: anarkistak eta sozialistak.

Anarkistak

Anarkistak bi joeretatik osatzen ziren, eta bere ezaugarriak honako hauek izan ziren:

  • Bi joera bereizi: 1) langileen propaganda eta erreibindikazio ekintza kolektiboa, langileriaren egoera hobetzeko helburuarekin; 2) borroka klandestinoaren eta biolentziaren aldekoa.
  • Ideologia:
    • Iraultzaren defentsa.
    • Antiautorismoa.
    • Politikan parte hartzearen aurkako jarrera.
    • Helburuak:
      • Gizarte berri baten sorrera, non gizabanakoek libreki parte hartzen duten.
      • Hezkuntzari emandako garrantzia.
      • Berdintasuna eta pertsonen askatasuna.
      • Jabetza pribatuko amaiera.

Hurrengo mendean estrategia aldatu zen: ekintza iraultzaileak baztertu eta taldeko ekintzara jo zuten, langileak erakunde sindikaletan sartuta.

Sozialistak

Sozialistak izan ziren langile mugimenduaren korronte marxista. Funtsezko datuak eta ezaugarriak:

  • 1879: PSOE sortu zen.
  • 1888: UGT sortu zen.
  • 1887ko krisiaren ondoren langabezia hedatu zen eta lantegiak itxi ziren.

Helburua: langileen lan eta bizi baldintzak hobetzea, batzuetan negoziazioaren bidez eta besteetan grebaren bitartez.

Ideia eta proposamen nagusiak:

  • Iraultzaren aldeko diskurtsoa (hainbat momentutan).
  • Helburuak:
    • Desberdintasunik eta klaserik gabeko gizarte berri baten sorrera.
    • Sistema liberalarekin eta burgesia domeinuarekin amaitzea eta langileria askatzea.
    • Langileek aginte politikoa lortu behar dutela eta lan egiteko bitartekoen jabetza langileen esku egon behar duela.
    • Jabetza pribatuarekin amaitzea.
  • Eskaerak: eskubideen aldeko borroka, prentsa askatasuna, sufragio unibertsala.
  • Ekintza motak: normalean biolentziarik gabeko ekintzak.
  • Antikolonialismoaren aldeko jarrera.

1910ean Pablo Iglesias lehen diputatu sozialista izan zen Espainian.

Langile mugimendua Euskal Herrian

Langile mugimendua EH-n: Euskal gizarte katoliko eta kontserbadore batean, monarkiaren aurkako alderdi eta alderdi ezkertiarrak politikan oso ahulak izan ziren. Berrezarkuntzan zehar bi garai bereiz daitezke.

Lehen garaia: Facundo Perezagua

Facundo Perezagua Bilboko PSOEren sortzaileetako bat izan zen. 1886an "Agrupacion Socialista de Bilbao" bezalako egitura sortu zuen eta 1900ean Bizkaiko federazio sozialista osatu zuen. Sozialismoa Bilbo inguruan nagusitu zen.

Perezaguaren garaiko ezaugarriak:

  • Erradikalizazioa eta gizarte-mailako istiluak.
  • Antiklerikalismo sutsua.
  • Antimilitarismoa.
  • Abertzaletasunaren aurkako jarrera.

1910ean PSOE bere estrategia politikoa aldatu zuen eta errepublikazaleekin aliatu egin ziren gorteetarako hauteskundeetan; horri esker Pablo Iglesias lehen espainiar diputatu sozialista izan zen.

Bigarren garaia: Indalecio Prieto

1911n Indalecio Prieto, sozialista moderatuen burua, Bizkaiko diputatu probintzial sozialista hautatua izan zen. Euskal sozialismoaren bi buru nagusien arteko istiluak areagotu ziren eta 1915ean Perezagua alderdietatik baztertua izan zen; Prieto nagusitu zenean lidergo aldaketak garaia aldatu zuen. Sozialismoa hazi eta indartu zen, sindikalki batez ere Lehen Mundu Gerran zehar.

Prietoren sozialismoaren ezaugarriak: errepublikazalea, erregenerazionista, erreformazalea eta demokratikoa.

PSOE barruan barne zatiketa nabarmena sortu zen: alde bat III. Internazionalarekin bat egitearen eta komunistekin gerturatzearen aldekoak eta bestearen aurka zeuden; Prieto azken horren aldeko izan zen.

Meatzarien sindikatuak komunistekin gerturatzea aukeratu zuten eta horrek Bizkaiko UGTren kanporatzea eragin zuen 1922an. Sozialisten eta komunisten arteko harremana txarra izan zen.

PCEren erradikalismoa ez zen oso eraginkorra 1921-23ko krisi ekonomikoan, eta Primo de Riveraren agintaldian komunismoa legez kanpo geratu zen eta bere jarduna legez kanpokoa bihurtu zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer bi joera nagusi bereizi ziren 1872ko Zaragozako kongresuan?

Internazionalaren barruan anarkistak eta sozialistak bereizi ziren. Anarkistek politikan parte hartzearen aurka zeuden, eta sozialistak langile mugimenduaren korronte marxista ziren.

Noiz sortu ziren PSOE eta UGT?

PSOE 1879an sortu zen eta UGT 1888an. Biak langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin sortu ziren.

Nor izan zen Pablo Iglesias?

1910ean Pablo Iglesias Espainiako lehen diputatu sozialista izan zen. Hauteskundeetan errepublikazaleekin aliatu ondoren lortu zuen kargua.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen PSOE?
2. Zein urtetan sortu zen UGT?
3. Zein izan zen Bizkaiko PSOEren sortzaileetako bat?
4. Zein urtetan izan zen Pablo Iglesias lehen diputatu sozialista?
5. Zein izan zen anarkisten helburu bat?
6. Noiz kanporatu zuten Perezagua alderdietatik?
7. Zergatik kanporatu zuten Bizkaiko UGT 1922an?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.