Montesquieu eta botereen banaketa: Legeen Espiritua testu iruzkina

HistoriaActualizado el 5,55 KB

Resumen

Dokumentu honek Montesquieuren Legeen Espiritua lanaren atal baten azterketa egiten du, Ilustrazio garaiko testu politiko-historikoa. Botereen banaketaren ideia nagusia azaltzen da (legegilea, betearazlea eta judiziala) eta Antzinako Erregimenaren monarkia absolutuarekin duen kontrastea. Ikaslea Ilustrazioaren printzipioak, pentsalari nagusiak eta ondorio politikoak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Montesquieuk Legeen Espiritua lanean botereen banaketa defendatu zuen.
  • Hiru botere nagusi bereizten ditu: legegilea, betearazlea eta judiziala.
  • Antzinako Erregimenean monarkia absolutua, estamentuzko gizartea eta nekazaritzan oinarritutako ekonomia zeuden.
  • Ilustrazioaren oinarrizko printzipioak: arrazoiaren gorespena, naturarekiko hurbiltasuna eta gizakiaren zoriona bilatzea.
  • Montesquieuk Ingalaterrako parlamentarismoa miresten zuen eredu gisa.
  • Botereen banaketaren ideiak Frantziako Iraultzaren eta iraultza liberalen oinarri izan ziren.

Ponte a prueba

Legeen Espiritua: Testu Iruzkina

Aztergai dugun testu hau Legeen Espiritua izeneko lanaren atala da. Testu historiko-politikoa eta publikoa da, eta lehen mailako iturria da. Montesquieuk idatzi zuen 1748an (jatorrizko testuan 1848an jartzen zuen, baina 1748 da zuzena), Antzinako Erregimena krisian zegoela, Ilustrazio garaian, hain zuzen ere.

Montesquieu frantziar noblea, Voltaire eta Rousseaurekin batera, Frantziar Ilustrazioko pentsalari garrantzitsuenetarikoa izan zen. Ingeles parlamentarismoak izugarrizko eragina izan zuen berarengan, eta horren isla da aurrean dugun lana. Bertan, autoreak botereen banaketa defendatu nahi izan zuen, hau da, sistema politiko aske bat, ordura arteko absolutisten eta despotismo ilustratuaren tirania kritikatuz.

Ideia Nagusia: Botere Banaketa

Testuaren azterketari dagokionez, ideia nagusi bat bereiz dezakegu: Estatuaren botere banaketa.

  • Botere Legegilea
  • Botere Betearazlea
  • Botere Judiziala

Horren harira, errege batek edota handikien talde batek botere guztiak izateak dakartzan ondorio latzak aipatzen ditu, Antzinako Erregimenean indarrean zegoen aginte politikoa, hau da, monarkia absolutua, kritikatuz.

Testuingurua: Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa

Testua Antzinako Erregimenaren krisi garaian koka dezakegu. XVIII. mendearen amaierako eraldaketa handien aurretik, Europan eta bere kolonietan egitura zaharkituak ziren nagusi:

  • Gizartea: Estamentutan banatuta zegoen, pribilegiadunek eta pribilegiogabeek osatua, inolako lege-berdintasunik gabe.
  • Ekonomia: Nekazaritzak jarraitzen zuen oinarri izaten, eta harreman feudalak, atxikituriko lurrak eta gremio sistemak zeuden indarrean.
  • Politika: Jainkoarengandik jasotako subiranotasuna zuen monarka absolutua zen nagusi, botere guztiak metatzen zituena.

Autoritarismo horrek gizakiaren garapenaren eta aurrerapenaren ezintasuna zekarren. Testuinguru horretan sortu zen Ilustrazioa, ordura arteko oinarri politiko, sozial eta ekonomikoak kritikatu zituen mugimendu kulturala. Gizarte eredu berri bat azaldu zuen, modernoagoa, justuagoa eta berdintasunean oinarritua.

Montesquieuk XVII. mende amaieran Ingalaterran gertatutako aldaketak miresten zituen, eta eredu izan ziren berarentzat. Dena den, Ilustrazioak Frantzian izan zuen indar gehien, Luis XIV.aren agintaldiaren ondoren gizarteak bizi izan zuen atsekabea zela eta.

Ilustrazioaren Printzipioak eta Pentsalariak

Ilustratuen oinarrizko printzipioetako batzuk hauek izan ziren, besteak beste:

  • Arrazoiaren gorespena.
  • Naturarekiko hurbiltasuna.
  • Gizakiaren zoriona bilatzea.

Ideia hauek aldizkarien, egunkarien eta liburuxken bitartez zabaldu zituzten. Frantzian, Montesquieu eta Voltaire izan ziren aitzindari nagusiak. Lehenak botereen banaketa defendatzen zuen Legeen Espiritua lanean; bigarrena, berriz, tolerantziaren eta askatasunaren alde agertu zen. Frantziako Entziklopedia izan zen jakintza arrazionalista biltzeko eta zabaltzeko bide nagusia.

Ondorioak

Testuko botereen banaketaren ideiak, garaiko beste ideia ilustratu batzuekin batera, Frantziako Iraultzaren eta bere kolonietan gertatutako iraultza politiko liberalen eredu izan ziren.

Bigarren Iruzkina: Botere Banaketaren Garrantzia

Aurrean dugun testu hau Montesquieuren Legeen Espiritua obrako pasarte bat da, Ilustrazioaren garaian kokatua. Testu honen edukia politikoa eta publikoa da, eta bigarren mailako iturria dela adierazten du (historiografikoa). Egilea Montesquieu da, Rousseau eta Voltairerekin batera Ilustrazioko pentsalari politiko garrantzitsua. Ospetsu egin zen boterearen banaketaren teoria egituratu zuelako, gaur egungo gobernuetan oinarritzat jotzen dena. Pasarte honen helburua bere ideia liberalak zabaltzea da.

Botere Banaketaren Analisia

Testuaren analisiari dagokionez, ideia nagusi bat dago: botere banaketa defendatzea. Hiru motatako botereak daude:

  1. Legegilea: Legeak egitea.
  2. Betearazlea: Gerra eta bakea erabakitzea eta segurtasuna ezartzea.
  3. Judiziala: Justizia ezartzea.

Hirugarren paragrafoan, botere guztiak pertsona beraren esku egoteak ekarriko lituzkeen ondorio latzak azaltzen dira, adibidez, askatasunik ezingo litzatekeela egon.

Antzinako Erregimenaren eta Ilustrazioaren Ezaugarriak

Pasarte hau Ilustrazioaren garaian kokatzen dugu. Ilustrazioa ulertzeko, lehenengo Antzinako Erregimena ulertu behar da. Antzinako Erregimena XVIII. mendearen amaierako eraldaketa handien aurretik Europan nagusi ziren egitura eta erakunde ekonomikoen, sozialen eta politikoen multzoa da. Bertan, monarkia absolutua zegoen, gizartea estamentuetan banatuta zegoen, eta ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen.

Ilustrazioak ordura arteko oinarri politiko, sozial eta ekonomikoei bide kritikoa ireki zien, arrazoia aplikatuz. Garai honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

  • Arrazoia mundua ulertzeko modu bakarra zela defendatzen zuten.
  • Arrazoiaren bidez onartu edo ulertu ezin zen guztia baztertu.
  • Hezkuntza defendatzen zuten (nahiz eta maila altuagoko jendearentzat erreserbatuta egon).

Gainera, Ilustrazioan hiru pentsalari politiko nagusi izan ziren: Voltaire, Montesquieu eta Rousseau.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da Montesquieuren ideia nagusia Legeen Espiritua lanean?

Botereen banaketa defendatzen du: legegilea, betearazlea eta judiziala pertsona edo talde bakar baten esku egon ez daitezen. Horrela sistema politiko aske bat lortu nahi zuen.

Zer da Antzinako Erregimena?

XVIII. mendearen amaierako eraldaketa handien aurretik Europan nagusi ziren egitura politiko, sozial eta ekonomikoen multzoa da. Monarkia absolutua, estamentuzko gizartea eta nekazaritzan oinarritutako ekonomia ziren bere ezaugarriak.

Zein dira Ilustrazioko pentsalari nagusiak testuaren arabera?

Voltaire, Montesquieu eta Rousseau dira Ilustrazioko hiru pentsalari politiko nagusiak. Frantzian Montesquieu eta Voltaire izan ziren aitzindari nagusiak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da Montesquieuren Legeen Espiritua lanaren ideia nagusia?
2. Zein dira testuan aipatzen diren hiru botereak?
3. Zein sistema politiko kritikatzen du Montesquieuk?
4. Zein herrialdeko parlamentarismoak eragin zuen Montesquieurengan?
5. Zein izan zen Ilustrazioaren printzipio bat?
6. Zein liburu-bilduma izan zen jakintza arrazionalista zabaltzeko bide nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.