Burdinbideen Lege Orokorra (1855): testuaren azterketa eta laburpena

HistoriaActualizado el 5,38 KB

Resumen

Testuak 1855eko Burdinbideen Lege Orokorra aztertzen du, Isabel II.aren erregealdiko biurteko progresistan onetsia. Legearen artikulu nagusiak azaltzen ditu eta Espainiako atzerapen industrialaren testuingurua aurkezten du. Era berean, trenbideak industrializazioan izan zituen alde onak eta txarrak azaltzen ditu.

Puntos clave

  • 1855eko Burdinbideen Lege Orokorra biurteko progresistan aldarrikatu zen, Espainiako trenbide sarea sustatzeko.
  • Legeak gobernuaren ahalmena, laguntza ekonomikoak eta atzerriko kapitalaren babesa arautzen zituen.
  • Espainia atzeratua zegoen industrializazioan, burgesia eskasa zen eta inbertsioa lurretan zegoen.
  • Trenbideak garraioa eta bankuak garatu zituen, baina atzerriko enpresei eman zitzaien inportazio askeak Espainiako industria kaltetu zuen.
  • Sarea gaizki banatu zen eta 1866ko krisiak enpresaburuak Espainiatik joatera eraman zituen, 1868ko Iraultzaren aurretik.

Ponte a prueba

Irakurritako testu hau Burdinbideen lege orokorraren pasarte bat da, formaren arabera Juridikoa da eta edukiaren arabera politiko-ekonomikoa da, lege bat delako eta Alde ekonomikoei buruz hitz egiten duelako. Baita lehen mailako testua da, Antzinako dokumentu bat delako.

Lege hau testu Kolektiboa da gorteen diputatuak idatzitakoa delako. Isabel II.Ari idatzitakoa Da baina helburu publikoa dauka, herritar guztiontzat irakurtzeko, horregatik, 1855ko ekainaren 6an La Gaceta de Madrid aldizkaria argitaratu egin zuen. Momentu honetan Espainian atzerapen industriala zegoen. Urte hauetan Espainia Herrialde nekazaria zen ,beste herrialde batzuk industrializazioan sartuta Zeuden bitartean. Atzerapen honi gehitu behar diogu burgesia eskasa. Gainera, burgesia Hau ez zen batere ekintzailerik, lur erosketan inbertitzeari ekin zion, industrian Egin ordez.

Testu honek trenbidearen sarea gertatzeko aldarrikatu zen legea azaltzen du.

4. Artikuluak Esaten du gobernuak daukadala eraikuntzak egiteko ahalmena

8. Artikuluak Adierazten du, gobernuak trenbidea eraikitzeko laguntza emango duela bai Enpresentzat eta bai partikularrentzat eta azaltzen da nola egingo den laguntza Ekonomiko hori.

19. Artikuluan, Gobernuak trenbidearen eraikuntzan erabiltzen dituen atzerritako kapitalen Babesa bermatzen da

20. Artikuluan Eraikuntzan parte hartuko dituzten enpresak jasoko dituzten abantailak azaltzen Dira

30. Artikuluak Esaten du nola izango den trenbidearen zabalera

Zati honekin Amaitzeko kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko ditut:

Gorteak: Antzinako erregimenean sortutako instituzio parlamentarioak

La Gaceta de Madrid: garai hartako Estatu Aldizkari ofiziala

Isabel II.Aren erregealdiaren Bitartean biurteko progresista (1854-1856) gertatu zen. Progresistek O´Donell Generalak Vicalvaron emandako pronuntziamenduaren bidez gobernura heldu ziren. Kolpe Militarra erradikalizatu egin zen  Manzanares-ko manifestua argitaratzean, azkenean, pronuntziamendua Aurrera jarraitu zen eta Esparterok, general progresistak, zuzendutako gobernua Sortu zen. Gorte konstituziogile berriak konstituzio progresistago berri bat (non nata) sortzen hasi ziren, ezarri ez zena eta neurri batzuk hartu ziren Herrialdearen modernizazio ekonomikoa lortzeko, Burdinbideen Lege Orokorra, hain Zuzen ere.

1855ko Progresistentzat, trenbidea premiazkoa zen, hori dela eta aurkeztu zuten lege Proiektua argi eta garbi arautzeko trenbidearen eraikuntza.
Trenbidea Espainiara berandu heldu zen, gerra karlistak atzeratu zutelako bere agerpena. XIX. Mendearen bigarren erdian, Espainian garatu zen, beste  herrialde batzuetan bezala, trenbidearen Eraikuntzaren inguru izugarrizko jarduera, baina, Espainiako ogasunaren Ahultasunak finantzako talde pribatuen eskuetan, atzerritarrak eta Espainiarrak, utzi zuen.

1855ko eta 1877ko legeek eraikuntzaren Garapena zuzendu zuten. Lehena biurteko progresistan aldarrikatu zen eta Sarearen garapenarentzat derrigorrezkoa izan zen. Lege honekin erakarri zen Atzerriko kapitalak eraikuntza egiteko, baina Espainiar industriaren interesei Kalte egin zitzaien, batez ere, sektore siderurgikoari.

Trenbidea industrializazioak behar zuen garraioen Eskaera betetzeko heldu zen eta beste sektoreen garapena eta bankuen sorrera ekarri Zuen, baita pertsonen joan etorriak erraztu zituen ere. Hala ere, alde txarrak Ere egon ziren  trenbidearen Eraikuntzarekin eta ustiapenarekin lotuta. Alde Batetik, atzerriko enpresei material askeen inportazioa egiteko eman zitzaien Baimena, honen ondorioz, materialak inportatzeko eman ziren laguntzek  ez zizkieten etekinak ekarri Espainiako Enpresei, beraz Espainiak galdu zuen bere industrializaziorako aukera. Baita, Trenbidearen sarea txarto banatu zen ere, horregatik, lurralde asko saretik Kanpo utzi zituen eta industrializazio puntu garrantzitsuenak komunikabide Txarrekin geratu ziren.

Arrazoi teknikoengatik azaltzen zen, lokomotorraren Potentzia handitu behar izatea eta lurrin ganbera handiagoak  izatea eta  Desberdintasun honek kalte ekonomikoak ekarriko zizkien. Honen ondorioz, Enpresaburuek 1866ko krisiarekin, linea batzuen eraikuntza bukatuta, etekinak Espero zituztenak ez izatean bere enpresak Espainiatik eraman zituzten. Krisi Honek ondorio politikoak ekarri zituen 1868ko “La Gloriosa” delako iraultzan bukatuak.  Gertaera hauen ondorioz, erregina erbestera Joan behar izan zen eta honek Isabel II.Aren erregealdiarekin amaitu zuen.

Testu hau trenbidearen eraikuntza ulertzeko Garrantzitsua da. Espainiako Trenbide sarea oso berandu heldu zen, gero azkarregi eraiki zen, plangintza Eskasarekin, eta kapital gehiegi bildu zen sektore honetan. Dena honek, Eragotzi zuen industriaren garapena.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Burdinbideen Lege Orokorra?

1855eko legea da, biurteko progresistan onetsia, trenbidearen eraikuntza arautzeko. Gobernuak laguntza ekonomikoa eman zuen eta atzerriko kapitalen babesa bermatu zuen.

Zergatik berandu heldu zen trenbidea Espainiara?

Gerra karlistek atzeratu zuten trenbidearen agerpena Espainian. XIX. mendearen bigarren erdian garatu zen, beste herrialde batzuetan bezala.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz onetsi zen Burdinbideen Lege Orokorra?
2. Zein erregealdiaren barruan onetsi zen legea?
3. Zer ondorio negatibo izan zituen legeak Espainiako industriarentzat?
4. Zein krisik eragin zuen enpresa asko Espainiatik ateratzea?
5. Zer dio 30. artikuluak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.