Landareen Erreinua: Ezaugarriak, Sailkapena eta Ehunak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,38 KB
1. Landareen erreinuaren ezaugarri komunak
Landareen erreinuan sailkatzen diren izakiek ezaugarri hauek dituzte:
- Zelula eukariotoz osatutako izaki bizidunak dira.
- Zelula anitzeko izakiak dira; hots, mota askotako zelulaz osatuak eta ehunetan, organotan eta aparatutan antolatuak.
- Eguzki-argia atzematen duten eta haren energiaz ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa molekula organiko bihurtzen dituzten izakiak dira (autotrofoak).
2. Landareen sailkapena eta dibisioak
Landareen erreinuko dibisio bakoitzaren ezaugarri nagusiak:
Briofitoak (Talo motakoak)
Oso landare txikiak dira, ia ez baitira batere altxatzen bizi diren substratutik; zarakar edo kuxin itxura hartu eta estali egiten dute hura. Beren sustraiak, zurtoina eta hostoak organo faltsuak dira, ez baitira ehunez eratuak; beren egitura begetatiboa talo motakoa da.
Kormofitoak (Kormo motakoak)
Tente dirauten eta goiera handia irits dezaketen landareak dira. Haien egitura begetatiboa kormo motakoa da, hau da, organoz osatua: sustraiak, zurtoina eta hostoak. Organo horiek, beste hainbat ehunez gainera, izerdia garraiatzeko hodiak dituzte, eta hodi horiek landarea eusteko zeregina ere betetzen dute.
Ugalketaren araberako sailkapena
- Ez-hazidunak: Ez lorerik ez hazirik ekoizten ez duten landareak.
- Hazidunak: Loreak eta haziak ekoizten dituzten landareak.
3. Kormofitoen ehunen taula
| Ehuna | Funtzioak | Zer organotan dagoen |
|---|---|---|
| Epidermisa | Babesa eta estaltzea | Organo guztietan |
| Parenkima klorofilikoa | Fotosintesia | Hostoetan |
| Erreserbako parenkima | Materia organikoa bildu | Zurtoinean |
| Hodi zurkarak | Izerdi landugabea garraiatzen dute | Landare guztietan |
| Hodi liberiarrak | Elikagai organikoa garraiatu | Hostoetatik landare osora |
| Meristemoak | Landarearen hazkuntza | Sustraietan |