Elikadura eta Nutrizioa: Gida Osoa eta Sailkapena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,48 KB

Elikadura eta Nutrizioaren Oinarrizko Kontzeptuak

Elikadura: Giza gorputzari behar dituen elikagaiak emateko borondatezko ekintza bat da.

Elikagaiak: Giza kontsumorako balio duten eta bizitzarako beharrezkoak diren substantziak eman ditzaketen produktuak dira.

Mantenugaiak: Elikagaiek dituzten substantziak dira.

Nutrizioa: Elikagaiak jan ondoren, substantziak jaso eta erabili ahal izateko prozesua da.

Mantenugai Nagusiak eta Haien Ezaugarriak

Proteinak: Aminoazidoz osaturiko polimeroak dira; hau da, karbonoz, hidrogenoz, oxigenoz eta nitrogenoz osaturiko konposatuak. Sailkapena: Animalia edo landare jatorrikoak.

Karbohidratoak: Monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak. Lotutako gaixotasunak: diabetesa eta loditasuna.

Gantzak: Aseak (haragia), monoasegabeak (olioa) eta poliasegabeak (fruitu lehorrak).

Diabetesa eta Dieta Egokiaren Garrantzia

Diabetesa: Odolean eta gernuan glukosa gehiegi izatea ezaugarri duen gaixotasuna da.

Dieta egokiaren abantailak:

  • Bitamina, mineral eta nutriente asko ematen dizkio gorputzari.
  • Gaixotasun asko saihestu daitezke.
  • Pisu egoki bat mantentzen laguntzen du.
  • Hartzen den medikazioa murriztea ahalbidetzen du.

Mineralak: Sailkapena eta Funtzioak

Sailkapena:

  • Makromineralak: Kaltzioa, fosforoa, sodioa, kloroa, potasioa, magnesioa eta sufrea.
  • Mikromineralak: Burdina, fluorra, zinka, iodoa, kromoa, selenioa eta litioa.

Funtzioak:

  • Hezur eta hortz-haginen egitura osatzen dute.
  • Zelulaz kanpoko eta barruko ur-balantzea erregulatzen dute.
  • Nerbioen kitzikagarritasunean eta muskuluen jardueran esku hartzen dute.
  • Substantzia batzuk zeluletara sartzea errazten dute.
  • Metabolismo-prozesuetan esku hartzen dute.
  • Immunitate-sistemaren funtzionamendu egokian esku hartzen dute.

Ura eta Hidratazioa

Uraren funtzioak:

  • Elikagaiak eta gasak garraiatzea.
  • Tenperatura erregulatzea.
  • Zikinkeria kanporatzea.
  • Artikulazioak lubrifikatzea.
  • Gorputzari egitura eta forma ematea.
  • Hidratazio egokiak larruazala leun eta gazte izaten laguntzen du.

Nondik galtzen da ura? Gernutik, larruazaletik (izerdia), arnasetik eta gorozkitik.

Deshidratazioaren sintomak: Mukosak eta larruazala lehortzea, bihotzerrea, logura, neke handia, sukarra eta likido-erretentzioa.

Elikagaien Sailkapen Funtzionala

  • Elikagai energetikoak: Energia sortzen dute. Hauetan gantzak eta karbohidratoak (azukreak) dira nagusi. 3., 6. eta 7. taldeak.
  • Elikagai plastikoak edo osatzaileak: Ehunak berregin eta hazkuntza ahalbidetzen dute. Proteinak eta kaltzioa. 1., 2. eta 3. taldeak.
  • Elikagai erregulatzaileak: Organismoan gertatzen diren erreakzioetan parte hartzen dute. Bitaminak eta mineralak. 4. eta 5. taldeak.

Zazpi Elikagai Taldeak

  1. Esnea eta esnekiak.
  2. Haragia, arraina eta arrautzak.
  3. Patatak, lekaleak eta fruitu lehorrak.
  4. Barazkiak.
  5. Frutak.
  6. Ogia, pasta, zerealak eta azukrea.
  7. Gantzak, olioak eta gurinak.