Eboluzioa eta izendapena: oinarrizko kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,34 KB

1. Izen zientifikoaren helburua

  1. Zein da izaki bizidunei ematen zaien izen zientifikoaren helburua?

Lurralde, herrialde edo hizkuntza bakoitzean erabiltzen den izen arrunta desberdina izan daiteke. Mundu-mailan ulertu ahal izateko, espezie bakoitza izendatzeko modu bakarra behar da. Hori da izen zientifikoaren helburua: espezie bakoitza izendatzeko modu nazioartekoa, guztiontzat ezaguna eta onartua izatea.

2. Berezko sorrera (aipatu bat eta azaldu)

  1. Aipatu bat eta azaldu

Berezko sorrera: bizidunak materia bizigabetik sor daitezkeela dioten teoriak. Teoria horien arabera, adibidez, bizidun konplexuak substantzia organikoen deskonposaketatik edo konbinazioetatik sor zitezkeen.

3. Eboluzioaren aldeko frogak

  1. Eboluzioaren aldeko frogak aipatu eta modu laburrean azaldu

Anatomia konparatua: arbaso komuna duten bi espeziek organo batzuk antzekoak edo berdintsuak izan ditzakete, heredutasun-ondorioz.

Organo homologoak: jatorri komuna duten organoak dira, baina gaur egun forma desberdinak izan ditzakete (moldaketa edo dibergentzia).

Organo analogoak: gaur egun antzekoak diren organoak dira, baina jatorri ezberdina dute; hauetan ematen dena da konbergentzia moldaketarena.

Paleontologia: fosiletan oinarritutako frogak; iraganean bizi izan ziren baina gaur egun ez dauden espezieen aztarnak aurkitzen dira.

Biokimika: Lur planetako izaki bizidunek molekula jakin batzuk partekatzen dituzte; adibidez, azido nukleikoen eta proteinaren antzekotasun handiak ebolutiboki hurbil dauden harremana adierazten du.

Enbriologia: izaki bizidunen enbrioien garapena aztertzen du; garapen faseen arteko antzekotasun handiek filogenia-harreman estua iradokitzen dute.

Biogeografia: kontinenteen mugimenduek eragin handia izan dute prozesu ebolutiboetan; adibidez, orain dela 200 milioi urte bereizi ziren lurraldeetan izaki bizidunen arteko desberdintasun handiak ikus daitezke, eta orain dela 50 milioi urte bereizi ziren lurraldeetan antzekotasun handiagoak aurki daitezke, ezagutza horiek historia geologikoarekin lotuta daude.

4. Organo homologoen jatorria eta prozesua

  1. Morfologikoki oso desberdinak diren bi espeziek organo homologoak dituztela esaten dugunean, zer esan nahi dugu? Ze prozesu ematen da organo homologoak haien artean horren desberdinak izateko? Adibideren bat ipini.

Esaten dugu arbaso komun beretik eboluzionatu direla; hau da, ahaidetasun ebolutiboa dute eta haien organoen jatorria berdina da.

Organo homologoak sortzeko prozesua: dibergentzia moldatzailea. Erabilera desberdinetara moldatu direnez, organoak modu desberdinean eboluzionatu dute.

Adibideak: ugaztunen aurre-adarrak (eskuak, iltzeak, hegalak eta abar) — oinarrizko egitura partekatzen dute baina funtzio eta formatan desberdin ageri dira.

5. Itsas animalien gorputzen eta hegatsen konparaketa

  1. Hurrengo irudian itsasoko hiru animalien gorputzen eta hegatsen formak konparatzen dira.

  2. Organo homologoak al dira? Zergatik?

Ez: jatorri desberdina dute baina antzeko forma dute, beraz organo analogoak dira.

  1. Zein prozesuren bidez sortzen dira antzeko itxura baina jatorri desberdina duten egiturak?

Moldaerazko konbergentzia: antzeko erabilera dutenez, antzeko forma hartu dute eboluzioan zehar, nahiz eta jatorri desberdina izan.

  1. Irudiko animaliek arbaso komun izan zutela ondoriozta dezakezu?

Ez: organo analogoek ez dute ahaidetasun ebolutiborik adierazten.

6. Wallace lerroa eta biogeografia

“Wallace lerroa” Asiaren eta Ozeaniaren arteko muga biogeografikoa zehazten duen irudizko lerro bat da. Lerro horren alde eta bestearen fauna eta landaretza oso desberdinak dira, nahiz eta geografikoki oso hurbil egon eta antzeko klima izan.

  1. Zer froga mota adierazten dute Wallace lerroaren alde bateko eta besteko faunaren eta landaretzaren arteko aldeek?

Froga nagusiak: biogeografikoak.

  1. Zein dira alde horien arrazoiak?

Muga horren aldeetara eboluzionatu duten espezieak isolatuta egon dira eta ezin izan dira nahastu; bakoitza habitate bakoitzera moldatu da modu desberdinean, ondorioz desberdintasunak sortu dira.

7. Doktrina fixistek defenditutakoa

Azaldu zer defendatzen zuten doktrina fixistek

Fixistek uste zuten espezie guztiak sortu ziren moduan mantendu direla denboran zehar eta ez direla aldatu. 'Fixista' izena adierazten duela modu "fijo" batean mantendu direla.

  1. Teoria hauek defendatzen zituzten ikerlariak aipatu

Platon, Aristoteles, Cuvier.

8. Lamarck eta Darwin: jirafeen lepoaren kasua

  1. Azaldu Lamarck eta Darwinen arabera, zer prozesu ebolutiboren ondorioz luzatu zitzaien lepoa jirafei, kontuan izanda arbasoak lepo motzekoak zirela. Saiatu hitz gakoak ondo erabiltzen, haiek erabilitako terminologia errespetatu.

a) Lamarck-en arabera

Hasieran jirafek belarra jaten zuten, baina belarra agortzean zuhaitzetako hostoak jaten hasi ziren. Altuago dauden hostoak hartu ahal izateko, lepo laburra zuten jirafen lepoak erabileraren ondorioz luzatzen hasi ziren. Ezaugarri hori jirafetan agertzen zen haien bizitzan zehar. Lamarckek mekanismo hau bi lege bidez azaldu zuen:

  • Erabiltzearen eta ez-erabiltzearen legea: organo edo ezaugarri bat etengabe erabiltzeak indartu egiten du; ez erabiltzeak ahultzen du.

  • Hartutako ezaugarien legea: esaten zuen hartutako ezaugarriak ondorengoei transmititzen zaizkiela.

b) Darwin-en arabera

Jirafa talde batean lepoaren luzera desberdina duten indibiduoak egongo lirateke; hau da, populazio baten barruan bariazioak dagoen. Belarra agortzean eta zuhaitzen hostoak jateko beharraz, lepo luzeena zuten indibiduoek elikadurara heltzeko aukera handiagoa izango zuten, eta horrek ugaltzeko aukera handiagoa ekarriko zien. Ondorioz, ondorengoek lepo luzea heredatuko zuten.

Mekanismo honi hautapen naturala deitzen zaio: sortzen diren aldaeren artean inguruneak onen moldatzen dituenak gehiago iraungo eta ugalduko dute, eta horien ezaugarriak hurrengo belaunaldietan jasoko dira.

9. Darwin: garatu gabeko organoen jatorria

Darwinen arabera, organo baten erabilera beharrezkoa ez denean, organo horren garapena murriztu egiten da eta ezaugarri hori pixkanaka-garatu gabeko organo bihurtzen hasten da. Espezie bateko indibiduoentzako hasieran erabilgarria zen organo bat galdu egiten da beharrezko ez delako. Honek batzuetan Lamarcken erabilera eta ez-erabiltzearen kontzeptuarekin itxurazko antzekotasunak erakusten ditu, baina Lamarcken herentzia-mekanismoa gaizki ulertu izan zen historian (beraiek uste zuten hartu diren ezaugarriak ondorengoei transmititzen zitzaizkiela modu zuzenean).

10. Darwinismoari buruz XIX. mendearen amaieran agertutako arazoak

Darwinismoa oso onartu bazen ere, XIX. mendearen amaieran zenbait arazo eta zalantza azaldu ziren:

  • Ez zuen azaltzen zein den populazioen bariazioen edo banakoen arteko desberdintasun horien jatorria (nondik sortzen ziren aldaketak).

  • Ez zekien nola transmititzen ziren bariazio horiek ondorengoetara; garai hartan ez zuten geneen instrumentu genetikoaren ezagutza.

11. Neodarwinismoa edo teoria sintetikoa: oinarriak

Neodarwinismoak (teoria sintetikoak) eboluzioaren mekanismo biologikoak eta genetika modernoaren aurkikuntzak bateratzen ditu. Oinarri nagusiak:

  • Populazio batean agertzen diren bariazioak mutazioen bidez sortzen dira.

  • Mutazioak ausaz gertatzen dira; mutazioen sortzean hautapen naturalak ez du eragiten sortze-prozesuan.

  • Mutazioek sortutako bariazioak heredagarriak izan daitezke.

  • Hautapen naturala jarduten du: mutazio batek sortutako aldaera biologikoki eraginkorra bada, populazioan mantenduko da (indibiduoek ugaltzen badute); alderantziz, desegokia bada, populaziotik desagertu daiteke.

12. Burezurraren handitzeak ekarri zituen bizimodu aldaketak

Zer nolako bizimodu aldaketak ekarri zituen burezurraren handitzeak?

Bizimodu aldaketen arrazoiak eta ondorioak:

  • Aldaka estua: zutik ibiltzeko egokia, baina erditze-kanal estuagoa izan daiteke.

  • Jaio berrien burua txikia izan ohi da; hori dela eta, jaioberriek denbora gehiago behar dute heldu bihurtzeko eta beraz arreta luzeagoa eskatzen dute.

  • Sozializazioa: taldekako zaintza eta harreman sozialen garapena handitu da.

  • Lehia baliabideak lortzeko areagotu da.

  • Migrazioa: banako batzuk lekuz aldatu daitezke baliabide bila, migrazioaren joerak nabarmenagoak izan daitezke.