Kristau morala eta Jainkoaren heriotza (Nietzsche)

Filosofía y ética4,94 KB

Kristau morala

Kristau morala. Mendebaldeko morala, kristautasuna predikatzen duena, Nietzscherentzat morroien morala da; kristau baloreak modu absolutuan ezartzen dira eta Nietzscher-en iritzian, kristautasunaren atzetik dagoen gizaki mota gizaki ahula eta "miltzo-gizakia" besterik ez da.

a) Kristau balore moralak bizitzaren kontrako baloreak dira, instinto bizien kontrakoak dira eta "antinatura" edo naturaren kontrako jarrerak predikatzen dituzte: "etsiarenganako maitasuna" baloratzeak "norberarenganako maitasuna" kondenatzen du; "beste masaila jartzea" predikatzeak "aurpegia ematea" mezprezatzen du; "sexualitatea ukatzeak bizitzaren benetako espiritu santua infernuratzen du"; eta beste horrenbeste adibideak...

b) Kristau morala guztiz kaltegarria izan da benetako gizabanako bikainak baztertu eta eraso dituelako; kristau morala guztiz mespretxagarria eta gainbeherako moral da. Beraz, haren ustez, gainbeherako zibilizazio honen balore moralak berpentsatu beharra dago. Baloreen eraldaketa guztiz beharrezkoa da "jaunen morala" bereraikitzeko eta gain-gizakiaren bideak zabaltzeko asmoz...

Zaratustraren ahoan: Jainkoa hil da

Jainkoa hil da. Nietzschek —Zaratustraren ahoan jarrita— Europan izandako gertaera garrantzitsuena adierazten du: Jainkoaren heriotza, edo hobeto esanda guk egindako jainko-hilketa. Berak jakinarazi digu mendebaldean Jainkoarenganako sinismena berantza doala, galtzen ari dela, eta galtze horrek ikuspegi-aldaketa izugarria ekarriko duela.

Kristau ikuspegian, munduko sortzailea Jainkoa da eta Jainkoak munduaren hasiera, bilakaera eta amaiera ere berez ezarri zituen. Kristau ikuspegi hau jarraituz, denboraren kontzeptua lineala da; mundua, gizakiak eta Historia bera Jainkoaren garapen-planaren barruan daude, eta mundua eta Jainkoa dira bizitzari zentzua ematen diotenak; gizabanakoak, nahi eta nahiez, plan horretan murgilduta daude. Jainkoaren heriotzak bizitza eta historia Jainkoarengan oinarritutako sinismen hau guztiz desagerrarazten du eta "existentziaren esangura eta norabideak" hankaz gora jartzen ditu.

Jainkoaren heriotzaren ondorioak Nietzschek berak kontsideratzen ditu:

  1. Jainkoa hilda, mendebaldean onartutako bizitzaren zentzua eta helburuak erabat aldatzen dira.
  2. Jainkoaren heriotzaren ondorioz, gure kulturak ontzat hartutako balore moralak eta ongia eta gaizkia finkatzeko irizpideak erortzen dira.
  3. Jainkoa hilda, Europako kulturak izugarrizko arrisku baten aurrean egongo dira: "nihilismoa".

Erreligio-alienazioa eta Marx

Erreligio-alienazioa. Karl Marx jatorrizko judu pentsalari alemaniarra izan zen.

1. Marxismoa

Karl Marx eta Friedrich Engels-ek marxismoaren oinarriak ezarri zituzten. Marxismoaren idazlan famatuenak Kapitala eta Manifestu Komunista dira. Marxismoak planteatzen duen filosofia materialismo dialektikoa da. Materialismoak onartzen duen errealitate bakarra materia da; dialektikoak izanik, aldarrikatzen du materiaren eta gauza guztien mugimendua gobernatzen duela aurkakoen arteko guda.

Materialismo dialektiko horren printzipioak Historian aplikatzen direnean, materialismo historikoa sortzen da. Historiaren "analisi zientifikoa" egiten proposatu zuen, eta haren historiari buruzko analisiak Historia gizakion arteko guda besterik ez dela azaleratzen du, gehiegikeriaz eta abusuz betea. (La historia de la explotación del hombre por el hombre).

Marxismoaren ikuspegitik, historian gertatutako guda-iturburuak egitura ekonomikoak dira.

2. Alienazio kontzeptua

Etymologikoki, "alien" hitza latinetik dator eta «desberdina dena» adierazten du (lo otro). Marxek alienazio kontzeptua erabili zuen. Materialismo historikoaren teorian, alienazio kontzeptua gizakiarekin lotuta dago beti. Alienazio kontzeptuak deshumanizazioa edo enajenazioa adierazten du eta, hortaz, alienantea da bestetakotzen gaituena, hain zuzen ere.

Materialismo historikoaren teorian, Marxek alienazio-iturburuak aztertzen saiatu zen, alienazio desberdinak sailkatuz. Marxen iritziz, oinarrizko alienazioa alienazio ekonomikoa da, beste alienazio mota guztien oinarria izanik (alienazio politikoa, morala, erlijiokoa, etab.). Historia bera eta historiaren izandako gertaerak eta gehiegikeriak azaltzen dituen faktorea ekonomia da; Historiaren benetako pertsonaiak egitura ekonomikoak dira.

Ondorio eta gakoak

  • Nietzschen kritika: kristautasunaren baloreek bizitzaren aurkako jarrerak sustatzen dituzte eta mendebaldeko kultura ahultzen dute.
  • Jainkoaren heriotzak zentzua eta moralaren irizpideak zalantzan jartzen ditu, eta nihilismo arriskuari ateak irekitzen dizkio.
  • Marxek azaltzen du alienazioa ekonomiaren ondorio zuzena dela; beraz, historian gertatutako zapalkuntzen jatorria egitura ekonomikoetan bilatu behar da.

Descargar

PDF Word HTML