Kontinenteen Jitoa eta Plaken Tektonika: Teoria Orokorra
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,86 KB
Kontinenteen Jitoa: Alfred Wegenerren Teoria
Kontinenteen jitoa Alfred Wegener (1880-1930) meteorologo eta geofisikari alemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.
Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargiaren edo Eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela (teoria hauek ez ziren zuzenak).
Itsas Hondoaren Egitura eta Osagaiak
Itsas hondoa itsasoaren azpian dagoen lurrazal-zatia da. Geologoek, plaken tektonika aztertzean, litosfera ozeanikoa deitzen diote. Hiru zatitan banatu ohi da:
- Plataforma kontinentala
- Ezponda kontinentala
- Ordoki abisala
Plaken Tektonika eta Hedapen Ozeanikoa
Lurraren azaleko bi plakaren artean eratzen dira itsas hondoko bizkarrak, eta lurpeko indarren ondorio dira. Sakana abisalean badira osin sakon batzuk ere, eta osin horien alde batean uretatik kanpora irteten diren tontor batzuk izaten dira, uharte-arku izenekoak.
Plaka-tektonikaren teoriaren arabera, hedapen ozeanikoak mugiarazten ditu plaka kontinentalak. Dortsalaren ardatzean, erupzio bolkanikoak gertatzen dira, eta laba-kolada izugarriak isurtzen dira. Dortsaletik urrundu ahala, lurrazal ozeanikoa hozten doa, eta haren dentsitatea handitu egiten da. Lurrazal ozeaniko horren dentsitatea azpiko mantuarena baino handiagoa denean, hondoratu egiten da. Horren guztiaren sorburua, ozeano-dortsala, 60.000 km luze da, eta munduko ozeano guztiak zeharkatzen ditu.
Itsaspeko Erliebea eta Magmaren Solidotzea
Lurrazalean bezala, itsas hondoan ere haranak, sakanak, ordokiak eta mendikateak daude. Hala, kostaldean kontinentearen itsaspeko ordokia hedatzen da, itsaso zabalerantz okertua egoten den lur zerrenda laua eta sakontasun gutxikoa. Kontinentearen itsaspeko ordokia bukatzen den tokian ezponda edo aldapa hasten da; ordokian eta ezpondan arroila sakon batzuk izaten dira ibaietako ur lasterrek ebakiak.
Plaka hauek haien artetik urruntzen ari dira eta haien artean gelditzen diren zuloak mantuan aurkitzen diren materialekin betetzen dira: urtutako magma harriak. Kanpoaldera iristean gasak galtzen dituztenez, aldaketa fisikoak izaten dituzte. Hozten doan neurrian solidotu egiten da, plaka ozeanikoak sortuz. Plakak mugitzen doazen bitartean, mantua mugitzen doa, beste material batzuei lekua utziz. Hedatzen doan fondoak gero eta tenperatura hotzagoa izango du.