Meteorizazio biologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,25 KB
Zer da meteorizazioa?
Agente edo eragile atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da eta harriak zatikatu eta sakabanatu egiten ditu.
Azaldu itzazu meteorizazio motak:
mekanikoa, kimikoa eta biologikoa.
Mekanikoa: Harria indarraren edo presioaren ondorioz apurtzen denean gertatzen da. Ohikoena tenperatura aldaketa handiak dituzten lekuetan. Adib: Basamortuetan
Kimikoa:
Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez harriak zatikatu egiten dira. Adib: OhianetanBiologikoa: Izaki bizidunek eragindakoak, adibidez: zuhaitzen sustraiak harrien artean sartu eta harria zatikatu egiten zuten.
Zer da higadura (erosioa)?
Harrien edo materialen desplazamenduaren ondorioko apurketa, suntsiketa edo zatiketa, higadura deitzen da.
Zertan bereizten dira meteorizazioa eta higadura?
Euren arteko ezberdintasuna da meteorizazioan ez dagoela materialen desplazamendua, lekuan bertan gertatzen den prozesua da. Higaduraren kasuan aldiz, harriak apurtzerakoan askatutako materialen desplazamendua gertatzen da.
Zer da materialen garraioa (erliebearen modelatze prozesuan)?
Garraioa: Higiduraren ondorioz beren jatorrizko lekutik kendutako klastoak lekualdatzea da, bi garraio mota bereizten dira.
→ Hondoan zeharreko garraioa.
Klastoak ibaien edo itsasoen hondoan herrestan edo pirritan mugitzean gertatzen da.
→ Esekidurako garraioa.
Oso meheak diren klastoek ez dute ia lurra ukitzen batetik bestera lekualdatzean.
Zer da sedimentazioa (edo jalkitzea)? Nola gertatzen da?
Sedimentazioa: Klastoak leku batean behin betiko uztean gertatzen da.
Sedimentazioa agente geologiko garraiatzaileak energia galtzerakoan gertatzen da. Normalean abiadura galtzeagatik. Orduan garraiatutako materialak ibai/itsaso hondoan gelditzen dira edo haizeak esekita eramandako materialak lurrera erori.
Glaziarrek mihia amaitzen den lekuan jalkitzen dituzte klastoak.
Ibaiek ur-goraldietan beren energia handitu egiten da, eta klasto handiak garraia ditzakete, baina emaria txikitzean,klastoak ibilguan jalki eta han geratzen dira. Ibaiek garraio ahalmena berreskuratzean garraioak jarraitzen du.
1. Honako erliebe hauen ezaugarriak azaldu itzazu: (Bakoitzean eragiten duten agente geologiko garrantzitsuenak adierazi, eta sortzen diren forma edo ezaugarri esanguratsuenak ere.)
KARST-ERLIEBEA
Kareharria nagusi den klima epeleko lurraldeetan sortzen den erliebe-mota da.
Eragile geologikoak atmosfera eta ura dira kasu honetan.
BUZTINEZKO ERLIEBEAK
- Klima lehorretako erliebe-mota dira, lutita edo buztinharriez osatuak. Eragile geologiko nagusienak ura eta haizea dira.