Plaken Tektonika eta Sumendien Azterketa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,59 KB

Plaken Tektonikaren Teoriaren Frogak

  1. Zeintzuk dira plaken tektonikaren teoriaren frogak?

  • Froga geografikoa: Nahiz eta gaur egun oso urrun egon, kontinente guztiak elkarrekin lotuta zeuden. PANGEA.

  • Froga geologikoak: Zenbait kontinenteen ertzetan dauden egitura geologikoek beste kontinenteetan dute jarraipena.

  • Froga paleontologikoak: Gaur egun galdutako izaki bizidunen fosil berdinak kontinente ezberdinetan aurkitu dira.

  • Froga paleoklimatikoa: Fosilek, halaber, antzina zegoen klima jakiteko balio digute. Hauen bidez, orain aldenduta dauden kontinenteek antzina klima bera zutela adierazten dute.

  • Froga paleomagnetikoa: Froga hauek lortzeko, ozeanoaren hondoko arrokak analizatu eta beraien polaritatea begiratu behar da.

  • Hondo ozeanikoaren froga: 1968tik 1983ra egindako ikerketek 3 ondorio nagusi atera zituzten: dortsaletatik aldentzen goazen neurrian sedimentu geruzaren lodiera handitu egiten dela, sedimentuen adina ere dortsaletatik aldentzen goazen neurrian handitu egiten dela, eta ez dagoela 180 milioi urte baino zaharragoak diren sedimentu ozeanikorik.

Sumendiak: Marrazkia eta Osagaiak

  1. Sumendi bat marraztu eta osagaiak adierazi.

1- Magma: Tximinian gora egiten du.

2- Tximinia: Magma kanpora eramaten duen bidea da.

3. Konoa: Piroklasto eta laba lehorrez osaturiko egitura.

4. Kraterra: Tximinia kanpoaldearekin lotzen du.

Sumendien Sorrera eta Erupzio Motak

  1. Zergatik sortzen dira sumendiak? Zein motako sumendi-erupzioak daude?

Lurrazala bat-batean mugitzean edo haustean gertatzen den bibrazioen ondorioz sortzen dira lurrikarak edo sisimoak.

Magmak silize kantitate handia badu, laba liskartsuak (espesoak) eragingo ditu, barruan gas kantitate handiarekin. Kanpora iristerakoan, gasak zabaldu eta isurketa leherkorrak eragin ditzake.

Magmak, ordea, silize kantitate baxua badu, labak oso jariakorrak (fluidoak) izango dira, gas kantitate txikiarekin, eta erraz irtengo dira, laba koladak (ibaiak) eraginez.

Sumendien Erupzioek Erakarritako Hondamendiak

  1. Zeintzuk dira sumendien erupzioek eragindako kalte edo hondamendiak?

  • Laharrak: Sumendiaren goikaldean dagoen elurra edo izotza bapatean urtu eta jaisten diren lokatz koladak dira; behealdean dauden herriak estali ditzakete.

  • Tsunamiak: Itsasoan eragindako olatu erraldoiak dira. Uharte edo kostaldean uholdeak eragiten dituzte.

  • Gas toxikoen hodeia: Oso toxikoak dira.

  • Hodi beroak: Tenperatura oso altuetan igortzen duten gas beroak dira, eta ikusten dutena erre egiten dute.

  • Piroklastoen euria: Tamaina desberdineko materialak jaurtitzen ditu sumendiak. Tamainaren arabera (handitik txikira) bonbak, lapilliak eta errautsak izan daitezke.

  • Laba koladak: Laba ibaiak dira sumendiaren magalean zehar mantsoki jeisten direnak. Harrapatzen duten guztia suntsitu eta estali egiten dute. Eremu oso zabalak estali ditzakete.

Sumendien Erupzioak Prebenitzeko Neurriak

  1. Nola prebenitu ditzakegu sumendien erupzioak eta euren ondorioak?

  1. Sumendiaren historia ezagutu: erupzioen maiztasuna, intentsitatea eta abar.

  2. Erupzioen aurrekariak ikertu: mikroseismoak, lurzoruaren aldaketak, harrien eroankortasun elektriko aldaketak, gasen igorpena, …

  3. Hainbat neurri zuzentzaile: laba-koladak desbideratu, kraterretako ura husteko tunelak eraiki, inklinazio handiko teilatuak dituzten etxeak, babes-lekuak eraiki.