Nola neurtzen dira lurrikarak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,05 KB

  1. Lurrikarak zergatik sortzen dira? Zer dira hipozentrua?
    Eta epizentrua?

Bi plaken artean talka egiten dutenean lurrazal osoan bibrazio bat egiten dute oso zati handi bati afektatuz.

-Hipozentrua: Lurrazala hasten den lekua.

-Epizentrua: Lurraren gainazalean hipozentruaren gain-gainean dagoen puntua. Han igartzen da lurrikara lehen eta indarrik handienaz.


1. Azal itzazu lurrikarak neurtzeko Richter eta Mercalli eskalak. Zer neurtzen du bakoitzak?


-Mercalli eskala:  Lurrikararen intentsitatea neurtzeko eskala da. Lurrikarak egindako kalteen beaketan oinarrituta dago, beraz ez da erabat objektiboa.

-Richter eskala: lurrikararen magnitudea neurtzeko balio du, hau da, lurrikarak askatutako energia. Sismografoen laguntzaz neurtzen du eta eskala objetiboa da.

  1. Zein ondorio eragiten dituzte lurrikarek?

Lurrikarek honako arriskua eragin daitezke:

  • Eraikinak erori

  • Komunikazio bideak hautsi (trenbide,errepide…)

  • Mendi -magalen desplazamendua

  • Urtegui, ur- eta gas- hodiak hautsi (huole, suteak…)

  • Tsunamiak eragin (uholdeak…)

  1. Nola prebenitu ditzakegu lurrikarek eragindako ondorioak?

-Sismografoaren laguntzaz prebenitu dezakegu sismografoa zenbat gelditzen den lurrikara gertatzeko nehurtzen du eta horren ondorioz preparatu egin dezakegu zerbait minik ez egiteko adibidez:

A) Inguruneko historia sismikoa ezagutu: lurrikaren maiztasuna eta intentsitatea

b) Aurrekari sismikoak detektatu: mikroseismoak, radon gasaren presentzia, harrien konduktibitate elektrikoaren aldaketak, lurreko mofologia-aldaketak, …

C) Eraikuntzak egiterakoan topografia ahalik eta gutxien aldatu

D) Populazio-pilaketak ekiditu

e) Eraikuntza sismoerresistenteak eraiki.

  1. Munduko mapa geologiko batetan sumendi eta lurrikaren banaketa geografikoa adierazi. Zergatik kokatzen dira zonalde horietan?

Leku horiek plaka tektoniko ertz gainean kokatzen dira, han gertatzen bait da plaken arteko marruskadura (lurrikarak) eta bertatik ateratzen da sumendiak eragiten dituzten laba

  1. Nola azalduko zenuke Hawaii eta Canaria uharteen sorrera?

  • HAWAII UHARTEAK

Plaka pazifikoaren erdian agertutako “Gune Beroari” esker sortu dira. Hauek mantuan tenperatura altuan dauden zonaldeak dira, material oso beroek gainazalera igotzen dira litosfera ozeanikoa urtuz. Material hauek uharte bolkanikoak eratzen dituzte eta behar adina altuera dutenean itsasotik atera eta uhartea eragiten dute.

  • CANARIAR UHARTEAK

Canariar uharteak beste arrazoi batengatik sortu dira: litosfera ozeanikoaren pitzadura edo zartadurengatik. Leku hauetan litosfera ozeanikoa pitzatuta dago eta zirrikitu hauetatik magma atera eta Canariar uharteak sortu zituen.

Entradas relacionadas: