Etxepare eta Axular: euskal idazle klasikoen konparaketa (XVI-XVII. mendeak)

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,63 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Bernart Etxepare (XVI. mendea) eta Pedro Agerre Axular (XVII. mendea) euskal idazle klasikoak alderatzen ditu, bi idazleen antzekotasunak eta desberdintasunak azalduz. Garaia, obrak, gaiak, generoa eta euskalkia aztertzen dira. Gainera, Joan Perez Lazarraga eta Joanes Leizarraga bezalako beste idazle garrantzitsu batzuk ere laburki aipatzen dira.

Puntos clave

  • Etxepare eta Axular biak apaizak eta goi mailako ikasketak zituzten euskal idazleak dira.
  • Etxepare Errenazimenduaren garaian kokatzen da, eta Linguae Vasconum primitiae (1545) euskarazko lehen liburua da.
  • Axular Kontraerreformaren garaian kokatzen da, eta Gero (1643) bere obra nagusia da.
  • Etxepare herri olerkaria da eta behe nafarreraz idazten du; Axular prosa zaindua idazten du lapurtera klasikoan.
  • Axularren Gero liburuak lanak gerorako uzteak kaltegarriak direla azaltzen du.
  • Joan Perez Lazarraga eta Joanes Leizarraga ere XVI. mendeko idazle garrantzitsuak dira.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Euskal Idazle Klasikoen Konparaketa

Bernart Etxepare (XVI. mendea) eta Pedro Agerre Axular (XVII. mendea)

Berdintasunak

(* Oharra: Garrantzitsuena markatu eta gero zabaldu)

  • Biak euskal idazleak dira.
  • Biak erreferentziazko idazleak izan dira. (*)
  • Biak apaizak izan dira.
  • Goi mailako ikasketak zituzten.

Desberdintasunak

Etxepare (XVI. mendea)
  • Garaia: Errenazimenduaren garaia (Italian sortua). Humanismoa (giza ikuspegi berria). Hitz solteak: XII. mendea baino lehenagoko euskal hitz solte batzuk atzeman dira (adibidez, hilarrietan: “sembe”, “cison”...).
  • Obra/Tamaina: Linguae Vasconum primitiae (1545, Bordelen inprimatua, euskarazko lehen liburua, sarrera bat eta 14 poesia).
  • Gaiak: Erlijioaren aldekoak, amodiozkoak, bere buruaren eta euskararen goraipena.
  • Generoa: Herri olerkaria (poesia jende guztiarentzat idazten du).
  • Euskalkia: Behe nafarreraz.
Axular (XVII. mendea)
  • Garaia: Kontraerreforma: Europa eta europarrak astindu zituen Erreformaren aurkako mugimendua.
  • Obra/Tamaina: Gero (1643, bi partetan banatua eta berezia, 623 orri eta 60 kapitulu).
  • Gaiak: Lanak gerorako uzteak gorputzari eta arimari kalte besterik ez diote egiten (atsotitza: “Gero dioenak, bego dio”). Hizkuntza limurtzailea erabiltzen zuen, bere garaiko idazle askoren obretatik testu-aipuak erabiliz. Luis Villasante: “mami baliotsua” (gaiak pisua duela).
  • Generoa: Hitz lauz idazten du (prosa). Zaindua eta piperduna (erdi mailako jendearentzat idazten du, sinonimo ugari erabiliz, etab.).
  • Euskalkia: Lapurtera klasikoa.

Beste Idazle Garrantzitsu Batzuk (XVI. mendea)

Joan Perez Lazarraga eta Joanes Leizarraga

Konparazioa

Joan Perez Lazarraga (XVI. mendea)
  • Obra/Tamaina: Lazarragaren eskuizkribua (2004an aurkitu zen, garrantzi handikoa, 102 orrialde).
  • Gaiak: Amodioa eta maiteminduen arteko gorabeherak.
  • Generoa: ⅔ lirika eta ⅓ prosa (artzain eleberria). Estilo tradizionaleko lirika gortesaua ageri da. Bertso molde erabilienak ezagutzen zituen.
  • Euskalkia: Arabako ipar-ekialdeko euskalkia (Koldo Mitxelenaren iritziz hegoaldekoa). Bizkaierazko, gipuzkerazko eta nafarrerazko aztarna batzuk ere baditu.
Joanes Leizarraga (XVI. mendea)
  • Obra/Tamaina: Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria, Kalendrera, Kristinoen instrukzionea (denak 1571n, Arroxelan).
  • Gaiak: Erlijioaren inguruko gaiak.
  • Generoa: Erlijio berriaren hedapena lortzeko eguneroko bizimoduak erabili, irakurri eta buruz ikasi zitezkeen irakurgaiak. Prosa (ia eredurik gabe).
  • Euskalkia: Behe nafarrera eta lapurtera. Hizkuntza zakar kutsua. Latinaren eragina zuten egitura sintaktikoak ageri dira. Hizkuntza zaindua.

Ondorioak

Berdintasun eta desberdintasun garrantzitsuenak kontuan hartuta zer ideia atera daitezke?

[Eremu hau jatorrizko dokumentuan hutsik zegoen.]

Ondorio Esanguratsuak

[Eremu hau jatorrizko dokumentuan hutsik zegoen.]

Preguntas frecuentes

Zein da Etxepareren obra nagusia?

Etxepareren obra nagusia Linguae Vasconum primitiae da, 1545ean Bordelen inprimatua. Euskarazko lehen liburua da, sarrera bat eta 14 poesia dituena.

Zer gai lantzen ditu Axularrek Gero obran?

Gero obran Axularrek lanak gerorako uzteak gorputzari eta arimari kalte egiten diela azaltzen du. Atsotitz baten bidez laburbiltzen da: "Gero dioenak, bego dio".

Zein euskalkitan idazten zuen Axularrek?

Axularrek lapurtera klasikoan idazten zuen. Prosa zaindua eta piperduna erabiltzen zuen, erdi mailako jendearentzat.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean argitaratu zen Linguae Vasconum primitiae?
2. Zein da Axularren obra nagusia?
3. Zein garaitan kokatzen da Axular?
4. Zein euskalkitan idazten du Etxeparek?
5. Zein generotan idazten du Etxepareak?
6. Zer gai lantzen ditu Joan Perez Lazarragak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.