Xabier Lizardi: euskal olerkariaren bizitza eta obra

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,37 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak Xabier Lizardi olerkariaren biografia laburra, argitaratutako lan nagusiak eta olerkigintzaren ezaugarriak aurkezten ditu. Ikasleak ikusiko du nola eragin zion sinbolismoak, zein baliabide poetiko erabiltzen zituen eta zergatik den euskal liriko handienetakoa.

Puntos clave

  • Xabier Lizardi Tolosan eta Madrilen ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean aritu zen lanean.
  • 1933an hil zen, 37 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.
  • Biotz-begietan (1930-32) eta Umezurtz olerkiak (1934) dira bere lan nagusiak.
  • Lizardiren poesian sinbolismoaren eragina aipatzen da: Baudelaire eta Verlaine.
  • Hiperbatona, paralelismoa eta musikaltasuna dira bere poesiaren ezaugarri nagusiak.
  • Bere olerkigintzak erromantizismoan ditu sustraiak eta pertsonifikazioa erabiltzen du.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Xabier Lizardi: Biografia laburra

Xabier Lizardi Tolosan egin zituen erdi mailako ikasketak, eta Madrilen zuzenbidekoak. Tolosako enpresa bateko ardura-lanetan izan zuen ogibidea. Labur gertatu zitzaion bizitza; izan ere, gaixotasun batek eraman zuen 1933an, 37 urte zituela.

Argitaratutako lan nagusiak

  • 1930-32 arteko olerkiak Biotz-begietan izeneko liburuan publikatu zituen.
  • Umezurtz olerkiak (1934): bera hil ondoren, Euskaltzaleak elkarteak argitaratu zituen.

Lizardi olerkari izan zen batez ere, baina kazetari- eta antzerki-lanak ere idatzi zituen. Politikan ere jardun zuen, gerra aurretxo hartan euskalgintzak zituen beharretan parte hartuz.

Iritzi kritikoa eta estiloa

Lizardiren olerkian zaila da inoren eraginik antzematea, oso pertsonala eta bere estetikan hezurmamitua dagoelako. Batzuen ustez, ez du aurrekaririk. Beste zenbaitek, ordea, Frantziako sinbolisten eragina azpimarratzen dute: Baudelairek bezala, korrespondentzien arteko bilaketa egiten du, errealitatea sinboloen bidez sakonago ezagutu eta adierazi nahirik. Verlaine ere maisu izan zuela esaten da, olerkietan musikaltasuna bilatze-lanean.

Zergatik da Lizardi euskal liriko handienetakoa?

Argi dago Lizardi euskal lirikoetan handienetakoa dela, honako arrazoi hauek medio:

  • Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntzak dituen aukerak bilatzen ditu.
  • Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da: hiperbatona, paralelismoa (orokorrean, baliabide asko erabiltzen ditu).
  • Hizkuntzaz baliatuz lortzen duen musikaltasuna.

Aipatzekoa da A. Valverdek, B. Lertxundik eta X. Letek Lizardiren olerki batzuk musikatu izanak jende askok zarauztar olerkaria ezagutzea eta begiko izatea ekarri duela.

Lizardiren olerkigintzaren sustraiak

Lizardiren olerkiak erromantizismoan ditu bere sustraiak. Arrese Beitiarekin hasi eta Lizardiraino, etenik gabeko bidelagun dira asaba zaharrak, zuhaitz ihartuak, baratzeak…, euskararen eta herriaren egoera islatzen zuten metaforak eta imajinak. Baina Lizardirekin euskarak mintzaira poetikoaren alfabeto berri bat lortu zuen: Lizardik bere-berea duen mitologia eratu zuen. Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsonaren, herriaren eta naturaren harremanak bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean biltzen ditu.

Preguntas frecuentes

Noiz hil zen Xabier Lizardi?

Testuaren arabera, 1933an hil zen, 37 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.

Zein dira Xabier Lizardiren lan nagusiak?

Testuak bi lan aipatzen ditu: 1930-32 arteko olerkiak biltzen dituen Biotz-begietan eta 1934ko Umezurtz olerkiak, bere heriotzaren ondoren Euskaltzaleak elkarteak argitaratua.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non egin zituen Lizardik erdi mailako ikasketak?
2. Zein izan zen Lizardiren lehen liburu nagusia?
3. Zein eragin frantziar azpimarratzen dute zenbaitek Lizardiren olerkian?
4. Zein baliabide erabiltzen ditu Lizardik bere poesian?
5. Zein elkartek argitaratu zituen Umezurtz olerkiak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.