Euskal literatura: kopla zaharrak, bertsopaperak eta bertsolaritza
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,2 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak euskal literaturaren hainbat alor laburtzen ditu: kopla zaharrak, bertsopaperak, bat-bateko bertsolaritzaren historia, bertsoen teknika eta XIX. mendeko olerkari nagusiak. Ikasleak tradizio ahozko eta idatzia nola uztartzen diren eta zein autore eta bertso mota garrantzitsuak diren ikasiko du.
Puntos clave
- Kopla zaharrak festa eta ospakizunetan kantatzen dira, errimari, metrikari eta doinuari esker iraun dute, eta klixe eta formula jakin batzuk dituzte.
- Bertsopaperak paperean idatzitako bertsoak dira; J. Ignazio Iztuetaren Kontxesiri sailetik hasi eta XX. mende ostera arte.
- Bat-bateko bertsolaritzaren historiak aldi nagusiak ditu: 1960-1979 entzuleria homogeneoa, 1980-1990 berrikuntza, 1991-1993 Bertsomamia eta 1994-2003 belaunaldi osteko garaia.
- Bertsoen teknika errima, neurria (sinalefa, laburdurak, luzapenak) eta erritmoa (5+5 edo 5+3) da.
- Erromantizismoak subjektibotasuna, paisaia eta sentimenduen adierazpena ekarri zituen, neoklasizismoaren kontra.
- Etxahun, Iparragirre eta Iztueta XIX. mendeko olerkari garrantzitsuenak dira, eta bakoitzak bertso mota berezia landu zuen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Kopla Zaharrak, Bertsopaperak eta Bertsolaritza: Euskal Literaturaren Altxorrak
Kopla Zaharrak: Tradizio Bizia
Kopla zaharrak gaur egun oraindik ere bizi-bizirik diraute. Usadio zaharretan oinarrituak, egiteko soziala dute, zenbait ospakizunetan abestekoak direlako. Oroimenari, errimari, metrikari eta musikari esker iraun dute gure egunetara arte. Urtero errepikatzen diren ospakizunak izateak, galtzeko edo ahazteko arriskutik babestu ditu, nahiz eta ez duten garai bateko indarrik.
Berezitasunak
Urtero eta jai batzuen inguruan kantatzeak formula edo klixe jakin batzuk utzi ditu kopletan: hasierako agurra, santuaren edo jaiaren aipamena (Santa Agedaren bizitza), Jesusen jaiotza Olentzeroren kasuan, eguzkiaren, suaren, sorginen eta udako uztaren aipamena ekainean, etab. Neurri eta doinu bereziak dituzte; bata bestearekin doaz neurria eta doinua. Baladetan bezala, naturaren aipamenak ugari dira. Behin eta berriz errepikatzen diren hasierak (anafora), bihurkia (kopla txikietan) baliabide hauek erromantzeetan erabilitako baliabideak ekartzen dizkigute gogora. Bertsoetan bezala, neurri handia eta txikia bereizten dira. Bertsoetako zortziko txikia, kopla txiki bikoitza baino ez da, neurriari eta errimari dagokionez. Bertsoetako zortziko handia, ostera, kopla zahar handiaren luzapentzat har daiteke.
Kopla zaharrak oso emankorrak dira.
Bertsopaperak: Idatzizko Bertsoen Historia
Bertsopaperak paperean idatziriko bertsoak dira, J. Ignazio Iztuetak XVIII. mendean idatzitako Kontxesiri bertso sail hartatik hasi eta gaur egungo lehiaketetan idazten direnetara arte. Bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkarguak ziren batzuk (norbait iraindua sentitzen zenean edo kirolari trebe baten ekintzari gorazarre egiteko; baita gertaera bitxiren baten berri emateko ere: Pasaiako plazatik, adibidez).
Jakingarriak
Bertsopaperak idatzi zituztenak bertsolari zirela esan daiteke, baina ez dakigu bat-bateko bertsolariak ziren eta, hala baziren ere, ea zer mailatakoak ziren. Etxahun, Iparragirre, Bilintx, Elizanburu, Arrese-Beitia, Xenpelar, Otaño, Pello Errota, Txirrita, Enbeita… haiek idatzitako bertsopaperei esker ezagutzen ditugu. A. Abadiak antolatuta egin ziren lore jokoak. Sariketa horietan aurkeztuz nabarmendu ziren hainbat bertso-idazle: Elizanburu, Iparragirre, Arrese-Beitia, Etxahun, Adema eta beste. Bertsolariek moldean, herriak ezagutzen dituen neurrietan idazten dute, gero jendeak kantatzeko. J. M. Lekuonak ahozkoaren estiloa eta idatziaren estiloa kontrajartzen dituelarik, erdi-ahozkotasuna ere aipatzen du. XIX. mendean bigarren zatian hauek ziren batzuk: foruen galera, gerratea, euskal emigrazioa, euskara, euskaldunok elkartu beharra, kristau-fedea eta horrelakoak, maitasunezko eta satirizkoen gain. Bertsopaperen artean badira kontaera soil direnak, ukitu sentikorrez emaniko bizitzari buruzko burutazio direnak eta poema liriko trinkotzat har daitezkeenak. Bertsopaperak, gureganaino iritsi diren bertso sail horiek, herri-kantu bihurtu dira.
Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia
Adituen sailkapena:
- Entzuleria homogeneoko eta oihartzun sozial apaleko bertsogintza (1960-1979): Bizi-iraupeneko aldia 1960-1973. Basarri, Azpillaga, Lopategi, Xalbador... Bertsolaritzak bizirik dirau Euskaltzaindiak antolatutako txapelketei esker, hein handi batean (1960, 1962, 1965, 1967). Erresistentziako bertsogintza (1973-1979) Lopategik eta Azpillagak ordezkatzen dute eta eduki politikoa nabarmena da.
- Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980-1990): Berrikuntza aroa. Bertso entzuleak estrategia politiko kontrajarrietan banatzen dira. Txapelketak dira oraindik ere bertsogintzaren euskarri nagusiak eta hedabideek ez diote hainbesteko oihartzunik ematen. 1980 inguruan bertso eskolak sortu ziren.
- Bertsomamiaren aroa (1991-1993). Programak audientzia polita hartzen du ETBn eta euskarazko irratiek ere toki zabala eskaintzen diote.
- Bertsomamiaren osteko belaunaldiak (1994-2003). Herri-giroan bertsolari-eskoletan ere ibiliak. Maialen Lujanbio eta A. Arzallus.
- Etorkizunari begira: Bertsolaritzak indarrean irauteko duen arazorik larriena, euskara onaren biziraupena bera da.
Bertsoen Artifizio Teknikoa
- Errima da bat-bateko bertsoak asmatu eta gogoan hartzeko ezinbesteko baliabidea. Ikusia dugu atsotitzak, erromantzeak eta koplak aztertu ditugunean. Errimatzen duen hitza errepikatzen bada bertsolariak poto egin duela esaten da eta kategoria gramatikal bereko hitzez osatzen badira ahapaldi bereko errimak esaten zaie. Fonema kontsonantiko batzuk elkarrengandik hurbil daude eta hoskidetasun-efektu hori berdin lortzen dute.
- Neurria egokitzeko lizentziak ere trikimailuak ere izaten dira: sinalefa (bi bokal elkartu), laburdurak eta luzapenak.
- Erritmoa doinuak berak markatzen du atsedena noiz hartu, neurri handietan 5+5 izaten da eta 10 silaben zatiketa eta 5+3 8 silaba direnean.
Molde Zaharreko Olerkigintza
Euskaraz alfabetatu gabeak gehiengoa izan dira azken 40-50 urteak arte. Ahozkotasuna izan da nagusi gurean XX. mendeak ondotxo aurrera egin arte. Olerkariek herritarrek kantatzeko moduko moldeetan eman izan dute beren lan poetikoa.
Olerkiaren Definizioa eta Arloak
Giza bizitzaren funtsezko arlo gehienak, guztiak ez esatearren, ager daitezke olerkietan: maitasuna, jainkoa eta erlijioa, lana, mitologia, herria eta aberria, euskara eta abertzaletasuna, protesta eta salaketa, jolasa eta irria, gertakari historikoak, kritika eta satira…
Marko Politiko-Kulturala
Erromantizismoa ere bidean zen orduko, ordea. Europako erdialdean sortu eta XIX. mendean zabaldu zen kultura eta politika mugimendua. Alemaniako pentsalari eta idazle ospetsu izan zen Schlegel jotzen da aitzindarietako bat.
Erromantizismoaren Ezaugarriak
- Subjektibotasuna, hau da, arazo pertsonalak dira nagusi, adibidez, maitasuna, heriotza, norberaren barne mundua…
- Paisaiak eta eguraldiak idazlearen sentimenduak adierazten ditu.
- Neoklasizismoaren estetikaren aurka.
XIX. Mendeko Euskal Olerkariak
Ezaugarri Komunak
- Mundu egonkor baten lekuko edo adierazle dira. Gizarte hierarkizatu tradizionalaren testigantza dakarte.
- Elizaren eta kristau-fedearen itzala susmatzen da.
- Garaiko gatazka politikoaren isla.
- Euskal berezitasuna nabarmentzea.
- Baserri-munduko ikuspegia, hau da, naturaren mistizismoa.
- Bertsolarien ohiko moldeetan idazten dute, erdi-ahozkotasunaren abantailak eskuratuz.
Joan Ignazio Iztueta (1767-1845)
Zaldibian jaio eta hil zen eta bost seme-alaba izan zituen.
Obrak
Gipuzkoako dantzen eta probintziaren historiak idatzi zituen bi liburutan, euskal dantzen deskribapena eta foruen defentsa sutsua bestean. Kontxesiri izeneko bertso sailarekin da ezaguna.
Iritzi Kritikoa
Errimari eta erritmoari ematen die garrantzi handia. Errima erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen dioten neurrian.
Piarres Topet "Etxahun" (1786-1862)
Bizitza
Bertso autobiografikoetan oinarrituz, badakigu ez zuela izan bizimodu erraza. Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak Etxahunen bizitzaren khantoria izeneko bertso sailean kontatzen digunez, gurasoek ez zuten maite "edertasunez pobre nintzalako sortu". Gurasoek ez zuten onartzen etxean zuten neskatxarengan maitemintzea.
Obrak
Etxekoek erre ere egin zituztela haren hainbat eskuizkribu, baina herriaren oroimenari eta bertso-biltzaile aspergaitzen lanari esker, badugu Etxahunen bertso tankera ezagutzeko adina material.
Sailkapena
- Olerki autobiografikoa: Urxapal bat, Etxahunen bizitzaren khantoria…
- Olerki satirikoa: Askoren ustez autobiografikoak bezain onak, Maria Solt eta Kastero, Barkoxeko eliza…
- Zirkunstantzia-olerkiak eta beste: Norbaiten omenez edo ezkontzaren batean jarriak, etab.
Iritzi Kritikoa
Etxahun eskola gutxikoa genuen, baina haren ziri-bertsoetan eta olerki hunkigarrietan -elegietan, alegia- badira inongo olerkari eskolatuenak bezain onak, gihartasunak, burutsuak eta irudimenez jantziak. Olerki autobiografikoak indar eta sentimenduz beteak dira. Normala da norberak bizi izana grina bereziz adieraztea. Etxahun erromantikotasunez gailentzen zaigun poeta da.
Jose Maria Iparragirre (1820-1881)
Bizitza
Urretxun jaio zen eta Madrilera aldatu zuten bizilekua gurasoek 13 urte zituenean. Euskal Herrira itzuli zen eta karlisten aldeko borroketan sartu, euskal foruen aldeko lehian. 1839an lehen karlistaldia amaitzean, ez zuen onartu Bergarako besarkadak eskaini baina bete ez zuen promesa, eta atzerrira alde egin beharra izan zuen.
Atzerrian
Frantsesa ikasteaz gain, zenbait olerkari frantsesen olerkiak irakurtzeko eta musika eta kantu-ikasketak egiteko aukera izan zuen. 1852an Euskal Herrian zen berriz ere. Lehen aldiz kantatu zuen Gernikako arbola Madrilgo kafetegi batean. Hainbat kantu saio egin zuen Euskal Herrian, gobernukoak aztoratu, epaitu, espetxeratu eta kanpora bota zuen arte. Artzain eta tabernari, Argentina eta Uruguai aldean nahiko lan izan zuen bere zortzi seme-alabak mantentzeko eta gero diru-laguntzei esker berriz Euskal Herrira bueltatu zen 1877an, familiakorik gabe. 1881ean hil zen, pneumonia baten erruz.
Bertsoak eta Kantuak
Sei bertso mota:
- Aberkoiak: Euskal Herria gai dutenak. Autobiografikoak ere hemen sar daitezke. Hiru ideia nagusi dira bertso hauen ardatz: jainkoa, euskara eta Lege zaharra. Gernikako arbola, gitarra zartxo bat, gora euskera, Hara nun diran…
- Amodiozkoak: Maitea ikusi nahia, bihotzeko mina, alde egin beharra…. Beltzarana naiz eta, Zugana Manuela, Ume eder bat….
- Umorezkoak
- Dedikatuak
- Kritikazkoak
- Kontatzaileak
Preguntas frecuentes
Zer dira bertsopaperak?
Bertsopaperak paperean idatzitako bertsoak dira, XVIII. mendetik gaur egungo lehiaketetara arte. Batzuk bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkarguak ziren, eta beste batzuk gertaera bitxien berri ematen zuten.
Zein dira bertsolaritzaren aldi nagusiak?
Dokumentuak lau aldi nagusi ematen ditu: 1960-1979 entzuleria homogeneoa, 1980-1990 berrikuntza, 1991-1993 Bertsomamia eta 1994-2003 belaunaldi osteko garaia.
Nor izan zen Joan Ignazio Iztueta?
Zaldibian jaio eta hil zen (1767-1845). Gipuzkoako dantzei eta foruen defentsari buruzko liburuak idatzi zituen, eta Kontxesiri bertso sailagatik da ezaguna.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.