Euskal nobelagintza modernoa 1936tik aurrera: Etxaide, Loidi eta Txillardegi
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,04 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak euskarazko nobelagintzaren bilakaera azaltzen du 1936tik aurrera, Gerra Zibilaren ondorengo testuinguru zailean. Idazle berrien ezaugarriak, eleberri historikoa (Jon Etxaide), euskarazko lehen polizia eleberria (Loidi) eta eleberri existentzialista (Txillardegi) aztertzen dira. Ikasleak garai horretako euskal literaturaren nagusi nagusiak eta haien ekarpenak ulertuko ditu.
Puntos clave
- 1936ra arte euskal nobelagintza ez zen oso aberatsa, Txomin Aguirre salbuespen gisa.
- Hegoaldean argitaratzeko debekuak kendu ondoren produkzio ugaria egon zen, baina zentsura eta hizkuntzaren egoera larria iraun zuten.
- Jon Etxaide eleberri historikoaren maisua izan zen: Joanak Joan (1955) eta Gorrotoa lege (1964).
- Jose Antonio Loidi-k Amabost egun Urgainen (1955) argitaratu zuen, euskarazko lehen polizia eleberria.
- Txillardegi-k Leturiaren egunkari ezkutua (1957) idatzi zuen, euskal nobelagintza modernoaren lehen eleberria.
- Garai honetako idazleak unibertsitate ikasketak zituzten, Europako korronteen berri zuten eta euskararekiko konpromisoa aldarrikatzen zuten.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Euskal Nobelagintzaren bilakaera: 1936tik aurrera
Aurreko kapituluetan adierazi dugu 1936ra arteko euskal nobelagintza ez zela hain aberatsa izan, Txomin Aguirre eta besteren baten salbuespenaz.
Iparraldean ipuinak eta narrazio laburrak mamitzen dira, baina hats handiko nobelarik ez. Jon Miranderen kasua apartea aztertuko dugu. Hegoaldean, argitaratzeko debekuak kendu bezain laster, kopuru aldetik produkzio itxurosoa egon zela esan daiteke. Beste arazo batzuek, ordea, lehenetan zirauten: gobernuaren zentsurak indarrez jarraitzen zuen, hizkuntzaren beraren egoera oso larria zen oraindik. Testuinguru zail horretan honako hauxe utzi zigun euskarazko nobelagintzak.
Garai hartatik aurrerako idazleen ezaugarriak
Idazle berriak izaera berrikoak dira:
- Unibertsitate ikasketak dituzte.
- Gazte hasi ziren idazten.
- Herri-girokoak dira.
- Europako literatura korronteen berri daukate eta hizkuntzak badakizkite.
- Euskaldun berri asko.
- Heterodoxoak. Ez dute estilo bakarra jarraitzen.
- Euskararekiko konpromisoa aldarrikatu nahi zuten.
- Euskal literatura modernizatu eta Europako korronteekin sintetizatu nahi zuten.
Eleberri historikoa: Jon Etxaide (1920-1998)
Nobelaren azpisail honetan Jon Etxaide dugu maisu. Bi lan mardulekin irabazi zuen ondo merezitako ospea: Joanak Joan (1955) eta Gorrotoa lege (1964) eleberriekin. Lehenengoa, Piarres Topet “Etxahun” koblakari famatuaren biografia nobelatua da. Bigarrenak, aldiz, Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeei buruz dihardu; XIV-XV. mendeetan.
Etxaidek, bere belaunaldiari bizitzea egokitu zaion “desgiro” horretan, euskal giroa gauzatu nahi du. Eskolak eta komunikabide ofizialek ezkutatu dioten herria azaldu nahi dio irakurleari. Historia, hartara, irakasbide eta erakusbide bilakatzen da. Herrigintza da Etxaideren helburu nagusia.
Euskarazko lehen polizia eleberria
Beharbada ez da kasualitatea euskaraz eratutako lehenengo eleberri poliziakoa urte haietan plazaratzea. Jose Antonio Loidi (1916-99) errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean Amabost egun Urgainen izenburuaz. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten miaketaz ari da, eta detektibearen ikerketak ustegabeko amaiera du. Eleberria ez da, jakina, maisu amerikarren mailara iristen (Amerikan sortu zen eleberri mota hau), ez egituraketan, ezta erritmoan ere. Hala ere, euskaraz goldatu gabeko alor bati ekin zion eta, horregatik-edo, irakurleek gustura hartu bide zuten, edizio ugari izan baitzituen.
Indar berria emango zioten Xabier Gereñok (1928) eta Gotzon Garatek (1934). Xabierren Jurgi Kapitaina eta Gotzonen Jon Bidart detektibea etxeko bilakatu ziren euskal irakurle askorentzat. Azken urteotan, genero beltzeko obra klasiko onenak euskaratzen hasi ziren.
Eleberri existentzialista: Txillardegi
Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-k (1929) Leturiaren egunkari ezkutua (1957) argitaratu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Lehen eleberri modernoa izan zen. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Egia esan, badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita une hartan Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten duen gogoeta filosofikoak izaera berezia eransten diote liburuari.
Preguntas frecuentes
Zein da Jon Etxaideren eleberri historiko nagusia?
Jon Etxaideren bi lan nabarmenenak Joanak Joan (1955) eta Gorrotoa lege (1964) dira. Lehenengoa Piarres Topet "Etxahun" koblakariaren biografia nobelatua da.
Zein izan zen euskarazko lehen polizia eleberria?
Jose Antonio Loidi errenteriarrak 1955ean argitaratu zuen Amabost egun Urgainen. Kostaldeko herri batean gertatutako heriotza susmagarri baten ikerketa kontatzen du.
Zergatik da garrantzitsua Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua?
1957an argitaratutako lehen eleberri modernoa izan zen euskaraz. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak ziren, eta lehen pertsonan idatzita dago, gogoeta filosofikoekin.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.