Komunikazio aholkuak desgaitasunak dituzten pertsonentzat

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,63 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek desgaitasun mota ezberdinak dituzten pertsonekin komunikatzeko aholkuak biltzen ditu: entzumen-desgaitasuna, ikusmen-desgaitasuna, gor-itsutasuna eta hizketarako zailtasunak. Aholku bakoitzak modu egokia azaltzen du hitz egiteko, keinuak erabiltzeko, ukitzeko edo gurpil-aulkiarekin harremanetan jartzeko. Irakurleak ikasiko du nola hobetu komunikazioa errespetuz eta eraginkortasunez.

Puntos clave

  • Entzumen-desgaitasuna duen pertsonari abisatu behar zaio, keinu edo seinale batekin, eta aurrez aurre, altuera berean kokatu behar da.
  • Entzumen-desgaitasuna duenarekin naturaltasunez hitz egin behar da, ongi ahoskatuz eta ozen, baina oihuka ez.
  • Ikusmen-desgaitasuna duen pertsonari bere izenez deitu eta gure burua identifikatu behar zaio.
  • Ikusmen-desgaitasuna duenarekin keinuak eta imintzioak alde batera utzi behar dira, eta 'zure eskuinean' bezalako adierazpen orientagarriak erabili.
  • Gor-itsuekin, besoan ukituz bertan gaudela jakinarazi daiteke, eta alfabeto daktilologikoa erabil daiteke.
  • Hizketarako zailtasunak dituen pertsonarekin normal hitz egin behar da, eta gurpil-aulkia erabiltzen duenean haren parean eta altuera berean jarri behar da.
  • Gurpil-aulkiko pertsonari zuzenean hitz egin behar zaio, ez haren laguntzaileari.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin

  • Pertsonari abisatu: keinu edo seinale batekin adierazi gurekin hitz egin nahi dugula eta arreta eskatu.
  • Pertsonaren ondoan kokatu, aurrez aurre eta altuera berean, gure bokalizazioak eta aurpegi-adierazpenak argi eta garbi ikus ditzan.
  • Naturaltasunez hitz egin: ohi baino apur bat motzago, ongi ahoskatuz eta ozen, baina ez oihuka.
  • Gure aho-espainetako adierazpenekin bat datozen keinu baliabideak erabili.
  • Hizkuntza zuzena, argia eta zehatza erabili: osoko esaldiak eta gramatikalki zuzenak—hitz solteak erabiltzetik ekiditea komeni da.

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonekin

  • Pertsonari bere izenez deitu eta gure izena identifikatzea; zer egingo dugun azaldu (adibidez, eskua edo musua emateko asmoa badugu, esan ezazu).
  • Bere aurrean jarri eta ahotsaren bolumen normala erabili, ez oihuka ezta gehiegi ozen hitz egin ere —itsutasunak ez du beti entzumenean zailtasunik adierazten.
  • Keinuak eta imintzioak alde batera utzi.
  • Saia zaitez hitz-markatzaileak ez erabiltzen; hobeto da adierazpen orientagarriagoak erabiltzea, hala nola «zure eskuinean».
  • Pertsonari lekutik mugitzen zarenean hori aurrez jakinarazi edo harengana itzuli zarenean esan.

Gor-itsuekin

  • Pertsonaren besoan ukitu, bertan zaudela jakinarazteko.
  • Gure burua identifikatu: bere eskuan gure izena edo zeinua letraz-letra marraztearen bidez adierazi daiteke.
  • Audifonoa erabiltzen badu, ziurtatu gure ondoan zaudela jakin eta, ondoren, zuzenean, arin eta ongi ahoskatuz hitz egin; lekuz zaratatsuak saihestu.
  • Ikusmen-hondarrik badu, haren aurrean jarri hobeto ikus gaitzan; baldin eta letra handiagoak irakurtzeko gai bada, idatzi eta argiztapen ona ziurtatu.
  • Pertsonaren beharretara hobekien egokitzen den komunikazio-sistema erabili, adibidez alfabeto daktilologikoa.

Hizketarako zailtasunak dituzten pertsonekin

  • Pertsonaren aurrez aurre kokatu, haren ahoa eta aurpegi-adierazpenak hobeto ikusteko.
  • Begiradari eutsi eta entzun aktiboki; ulertzen dugula adierazi seinale errazekin, adibidez buruarekin baietz eginez.
  • Ulertu ez baditugu, esan pertsonari eta bestelako komunikazio modu bat erabili dezan eskatu.
  • Normal hitz egin: ez motzago eta ez beste pertsona batzuei baino ozenago.
  • Pertsonak gurpil-aulkia erabiltzen badu, bere aurpegiaren parean eta altuera berean jarri; komenigarria izaten da esertzea.
  • Ohikoa da gurpil-aulkian doan pertsonara zuzendu ordez haren laguntzaileari hitz egitea; egokiena da pertsonari berari zuzenean hitz egitea.

Preguntas frecuentes

Nola jarri behar naiz entzumen-desgaitasuna duen pertsona batekin hitz egiteko?

Aurrez aurre eta altuera berean kokatu behar zara, aho-mugimenduak eta aurpegi-adierazpenak argi ikusi ahal izateko. Lehenik keinu edo seinale batekin abisatu behar duzu hitz egin nahi duzula.

Ikusmen-desgaitasuna duen pertsonari nola jakinarazi behar diot nire presentzia?

Bere izenez deitu eta zure izena esan behar duzu. Zer egingo duzun ere azaldu behar diozu, adibidez eskua emateko asmoa baduzu.

Zer egin behar da gurpil-aulkia erabiltzen duen pertsona batekin hitz egiten denean?

Haren aurpegiaren parean eta altuera berean jarri behar zara, esertzea komenigarria izanik. Zuzenean pertsonari hitz egin behar diozu, ez haren laguntzaileari.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer egin behar da entzumen-desgaitasuna duen pertsona bati hitz egin aurretik?
2. Ikusmen-desgaitasuna duen pertsonarekin nola hitz egin behar da?
3. Gor-itsuekin zer komunikazio sistema erabil daiteke?
4. Hizketarako zailtasunak dituen pertsona baten ulertzeko zailtasunak daudenean zer egin behar da?
5. Gurpil-aulkian doan pertsonarekin nori zuzendu behar zaio?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.