Karlos IV.aren Krisia: Ekonomia, Iraultza eta Godoyren Politika (1788-1808)

Historia3,18 KB

Karlos IV.aren Monarkiaren Krisiaren Arrazoiak (1788-1808)

Krisiaren ondorio nagusiak hauek izan ziren: krisialdi ekonomikoa, Frantziako Iraultzaren eragina eta monarkiaren politika-zailtasunak.

Krisi Ekonomikoa

Arazorik larrienak nekazaritzan sortu ziren (lurrak ez ziren emankorrak), eta horrek biztanleriaren eta baliabideen arteko oreka hautsi zuen. Produktuen prezioak izugarri igo ziren, ezinegona eta atsekabea sortuz. Manufaktura-sektorean ere krisiak izan ziren. Gainera, Sukar Horiaren epidemia sortu zen, krisialdiak areagotu, heriotza-tasa hazi eta migrazioak areagotu zituena.

Frantziako Iraultzaren Eragina Espainian

Politika ilustratu erreformatzailea geldiarazi eta Frantziako ideia iraultzaileen hedapena ekiditeko, zentsura ezarri eta Inkisizioaren jarduera abian jarri zuten.

Isolamendua: Floridablanca ministroa

Espainia isolatu zen, aduanen kontrol eta zentsura zorrotza ezarriz. Frantzian argitaratutako liburuen salmenta, atzerriko unibertsitateetan ikastea eta frantsesa ikastea debekatu ziren. Neurri hauek ez zuten zabalkuntza eragotzi (ezkutuan inprimatu eta zabaldu baitziren), eta horren ondorioz, Karlos IV.ak Floridablanca kargutik kendu zuen.

Frantziarekiko Jarrera Bakezalea: Aranda ministroa

Agintea eskuratu zuenean, Frantziako Iraultza (FI) erradikalizatzen ari zen: Luis XVI.a erregea atxilotuta zegoen eta Konbentzioak Errepublika aldarrikatu zuen. Arandak jarrera bakezalea defendatu zuen, Espainia ez zegoelako prestatuta gerra batean sartzeko. Presioaren aurrean, Arandak dimititu egin zuen, eta Karlos IV.ak Godoy izendatu zuen lehen ministro.

Konbentzioko Gerra eta Basileako Bakea (1793-1795)

Godoyren lehen helburua Luis XVI.aren bizitza salbatzea zen, baina 1793an frantses iraultzaileek erregea exekutatu zuten, beldurra sorraraziz. Frantziaren aurkako Lehenengo Elkargoa osatu zen Iraultza suntsitzeko. Espainiak ere Frantziari gerra deklaratu eta Elkargoan sartu zen, Frantziarekiko aliantzari bukaera emanez.

Frantzia erraz gaindituko zutelakoan (iraultzagatik ahulduta), honek uste baino defentsa gogorragoa izan zuen eta atzerriko lurraldeak inbaditzen hasi zen: Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Burgoseko zati bat.

Arriskuan ikustean, Godoyk Frantziarekin bakea sinatzea erabaki zuen, aliatuak alde batera utziz. Basileako Bakean (1795), galdutako lurraldeak berreskuratu zituen Espainiak, eta ordainean Santo Domingo uhartearen zati espainiarra eman zion Frantziari.

Frantziarekin Aliantzak: San Ildefonsozko Ituna (1796)

Godoyk San Ildefonsozko Ituna sinatu zuen Frantziarekin, Britainia Handiari aurre egiteko. Britainiarrek Amerikarako itsasbideak eten zituzten, Espainiako itsas armada hondatuz.

Napoleon (1799an agintera iritsi zen Frantzian eta 1804an enperadore izendatu) kontinentea kontrolatzen hasi zen, baina itsasoan Ingalaterrak zuen lehentasuna. Frantziak espainiar flota bidali zuen ingelesen aurka, eta 1805ean, Trafalgarreko itsas gatazkan, erabat suntsitua izan zen. Ondorioz, Amerikako koloniak babesik gabe geratu ziren, eta Espainian krisi ekonomikoak jarraitu zuen.

Descargar

PDF Word HTML