Kant: Itxaropen Erlijiosoa eta Historikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,28 KB

Zer espero dezaket? Kanten itxaropenaren analisia

Itxaropen erlijiosoa: Morala eta fede arrazionala

Kanten morala bertutearen bidea da; zoriontasunaren merezimendua nola lortu adierazten du. Erlijioaren etorrerarekin, morala osatzeko erlijioaren beharra ikusten du. Horrela, beste bi postulatu sortzen dira:

  • Arimaren hilezkortasuna: bizitza honetan lortzen ez den zoriontasuna beste bizitza batean lortzeko.
  • Jainkoaren existentzia: azken zoriona eta bertutea bat egingo direla ziurtatzeko.

Jainko hori naturala eta arrazionala izango da, ez kristautasunarena. Postulatu hauek ez dute benetako ezagutzarik ekartzen, baina fedea izango da moralaren oinarria.

Ondorioz, erlijioak zoriontasunari bidea zabaltzen dio. Zoriontasuna da bizitza etikoaren gailurra. Kantiar morala autonomoa da eta errebelatutako erlijioarekiko independentea. Kanten erlijioa erlijio naturala da, fede arrazionalean oinarritzen dena; bere printzipioak tolerantzia eta arrazionaltasuna dira.

Itxaropen historikoa: Ilustrazioa eta aurrerakuntza

Kant ilustratua zenez, ezin zion uko egin mundu honetako aurrerakuntzari. Gizaki guztiak bere potentzial natural guztiak garatzera destinaturik daude. Hala ere, bizitza motza denez, gizakiak ez du ikasteko denbora nahikorik; ondorioz, belaunaldi kate luze baten ondoren bakarrik espero daiteke potentzialtasun horien garapena.

Giza espezieak bere perfekzio mailarik altuena lortzen duenean, lurraren gainean Jainkoaren erresuma eratuko da, eta barne kontzientziaren araberako justizia eta egokitasuna inposatuko dira.

Gizartea bere perfekzio bidearen erdian aurkitzen da. Goreneko egoerara iristeko, beharrezkoa da nazioen arteko gerrak bukatzea eta dirua heziketarako berrerabiltzea. Horrela, gizarte kosmopolita eratuko da.

Egoera hori lortzeko eta oztopoak gainditzeko, iraultzaren bat beharrezkoa da. Kanten arabera, iraultza horrek jendearen mentalitatean izan behar du eragina. Benetako iraultza ideologikoa, morala eta kontzientziena izan behar da. Horrela eratuko da akatsik gabeko konstituzio politiko bat, estatu kosmopolita unibertsal bat, non posible izango den giza gaitasun guztiak garatzea.