Enpirismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB





9.Enpirismoa: Enpirismoaren arabera ezagutza ororen jatorria eta balioa esperientziaren menpe daude; zentzumenetatik eratortzeen dira. Aurrelaria bezala aipa dezakegu Francis Bacon. Eta ordezko nagusiak Locke Berkeley eta Hume ditugu. Lockerentzat arrazoimena ez da bakarra edo guztientzat berdina. Askatasunik ez du berak ezin duelako ezer egin kanpotik esperientziaren datuak ematen ez bazaizkio. Orduan arrazoimena erabili baino lehen haren ahalmenak eta mugak ezagutu behar dira. Locke enpirismoaren sortzailea da.  Ezagutza oro esperientziatik dator. Giza adimena horri zuri baten modukoa. George Berkeley: ideiak kanpoko munduaren errepresentazioak direla aurka dago. Guk ez dugu kanpo mundua ezagutzen. David Humeren eduki mental guztiak pertzepzioak dira eta hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak. Inpresioak sentipen grina eta emozioak dira buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Ideiak inpresioaren irudiak dira normalki aurrekoak baino ahulagoak. Ideiak elkartu litezke eta konplexuagoak osatu. Enpirismoaren ezaugarriak: Edozein jatorrizko ezagutza ukatu. Izaten dugun ideia bakoitza, nahiz eta oso abstraktua izan, oinarri enpirikoa du, esperientzia sentigarritik. Ulermena orrialde txuria bezala da esperientzia baino lehen ezer en dago eta idazten den guztia esperientziatik dator. Ulermenak ezin du ideia bat espontaneoki sortu. Zentzumenek ematen dituzten datuetatik haratago ezin dugu joan beraz metafísica eraikuntza espekulatibo hutsa da baliorik gabekoa behaketatik aldenduta. Nabaritasun sentigarria izango da egiaren irizpide gnoseologikoa. Arrazionalismoa egiaren irizpide modua ideia argi eta ezberdina zen baina enpirismoan berriz datu sentigarria da erreala irrealaren aurka egiazkoa faltsuaren aurka datu sentigarria da.



















Entradas relacionadas: