Giza Baliabideen Kudeaketa: Funtzioak eta Garrantzia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,52 KB

Giza Baliabideen Kudeaketa enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa da, bere helburua, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea da.

Funtzioak

Laneko giro ona eta gogobetetzea

Helburu nagusia lanean giro ona lortzea da, langileen gogobetetzea lortzen lagunduko duena. Hainbat faktorek eragin; lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea da, bateragarri egin behar da familia-bizitzaren kalitatea hobetzea lanean zenbait neurri hartuz. Telelana etxetik lan egitea da, eta honek bateragarri egiten laguntzen du, langileen bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza. Lan egiteko modu horri esker, profesionalek hobeto optimizatzen dute denbora.

Langileen administrazioa

Honen bidez, enpresako langileei dagozkien izapide juridiko eta administratibo guztiak kudeatzen dira, zenbait arlotan multzokatua:

  • Hautaketa-prozesuak egitea eta kontratuak formalizatzea.
  • Nominak eta gizarte-aseguruak izapidetzea.
  • Langileen eskubideak eta betebeharrak kontrolatzea: oporrak, amatasun-baimenak...

a) Hitzarmen kolektiboak

Jarduera-sektore bateko langileen ordezkariek eta enpresako ordezkariek adosten dituzten hitzarmenak dira. Epe jakin batean aplikatuko diren lan-baldintzak eta bizikidetza-arauak zehazten dira. Hitzarmen kolektiboetan adosten den guztia errespetatu egin behar ditu Langileen Estatutuan agertzen diren arauak, eta ezin ditu hartan ezarritako baldintzak okertu.

b) Lan kontratua

Langilearen eta enpresaren arteko akordio bat da, eta kontratu horretan, besteren konturako lan-harremanaren ezaugarriak hitzartzen dituzte, betiere enpresari edo jarduera-sektoreari dagokion hitzarmen kolektiboan adostutako gutxieneko baldintzak errespetatuz. Kontratazio modalitateak 2 multzoetan banatzen dira:

  • Iraupen mugagabeko kontratuak: Ez da zehazten kontratua noiz amaituko den. Kontratu finko ere esaten zaie, enpresako plantilla finkoa edo egonkorra osatzen duten langileek baitaukate horrelako kontratua.
  • Aldi baterako kontratuak: Lan-harremanaren amaiera-data zehazten da. Kontratu mota horien artean, beste 2 talde bereiz daitezke: Iraupen mugatuko kontratuak eta prestakuntza-kontratuak.

c) Soldata

Langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzetan jasotzen dituen ordainsariak dira. Lanagatik zuzenean jasotzen dute edo lantzat konta daitezkeen atseden aldiengatik jasotzen dituenak.

Nomina edo soldata ordaindu dela egiaztatzeko: Ordainagiria dokumentua enpresak langileari ematen dio, soldata ordaindu dela adierazteko. Eredu ofizial bat jarraitu behar dio.

Lan-harremanak

Langileak eta enpresa lotzen dituzten jarduerak dira, eta langileen ordezkarien bitartez egiten da: enpresa batzordearen, langileen ordezkarien eta bitarteko sindikalen bidez. Sindikatua: langileen elkarte bat da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko sortua. Helburua: langileen aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta politikoak defendatu eta lortzea. Negoziazio kolektiboa: lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko prozesua da. Greba: langileek protesta eta presioa egiteko erabiltzen duten baliabide bat da, enpresak beren eskaerak onartzeko.

Laneko arriskuen prebentzioa

Laneko baldintzak hobetzea xede duen jarduera da, langileen osasunaren eta segurtasunaren babes-maila handitzeko.