Jakintza Motak: Arrunta, Zientifikoa, Filosofikoa eta Besteak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,81 KB

Jakintza Arrunta

  • Eguneroko bizitzako esperientzian du oinarria.
  • Ez du egitateen zergatia bilatzen.
    • Adibidez: Nekazari batek jakin badaki zein den urtaro-garairik hoberena landare bakoitza landatzeko, baina agian ez daki zergatik den hoberena.

Jakintza Zientifikoa

  • Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute. Tales Miletokoa lehen filosofotzat hartzen da, baita lehen matematikaritzat ere (Talesen teorema). Filosofia eta zientziak arrazoizko jakintzak dira, hau da, jakintza kritikoak.
  • Egitateen zergatia bilatzen du.
  • Zientzia honela defini daiteke: ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa. Horregatik, zehatzago esanda, ez da Zientzia existitzen, zientziak baizik.

Zientzien Sailkapena

  • Zientzia Formalak: Pentsamenduaren formaz edo egituraz dihardute (logika eta matematika).
  • Zientzia Enpirikoak: Esperientzia materialaren munduaz dihardute.
    • Natur Zientziak: Mundu naturalean oinarritzen dira. Esperimentazioa da nagusi zientzia mota horretan.
    • Giza Zientziak: Espirituaren zientziak ere esaten zaie. Giza askatasunaren emaitza den kulturaren munduaz aritzen dira, giza esperientziaz dihardute.

Jakintza Zientifikoaren Ezaugarriak

  • Hasiera batean, objektiboa eta unibertsala da, baina aztertzen duen kasua gero eta konplexuagoa izan, objektibotasuna eta unibertsaltasuna galduz doa.
  • Jakintza zientifikoak ez du balio gure mundua ezagutzeko, baina bai gauzak zer diren eta nola funtzionatzen duten jakiteko.
    • Adibidez: Newtonek grabitateak nola funtzionatzen zuen azaldu zuen, ez grabitatea zer den.
  • Ez da absolutua, eboluzionatu egiten du.
  • Enpirikoa da.
  • Zientzia gure munduak nola funtzionatzen duen jakiteko eta hura manipulatzeko modu bakarra da.
  • Zientzia egiara irits daitekeen jakintza mota bakarra dela pentsatzea zalantzagarria da.
  • Ezin dugu dena zientziaren esku utzi, jakintza mota honek erantzun guztiak ez baditu. Ondorioz, beste jakintza mota baten beharra dugu.

Jakintza Teknikoa

  • Mundua menperatzea eta kontrolatzea bilatzen du.
  • Gaur egun, zientziak eta teknikak elkarri eragiten diote. Teknikak jakintza zientifikoa aplikatzen du, eta, aldi berean, teknikak zientziari erronkak proposatzen dizkio.

Jakintza Filosofikoa

  • Arrazoizko ezagutza da; hau da, ez da irudimenean oinarritzen, jakintza mitikoaren antzera, behaketa arruntean edo tradizioan baizik.
  • Filosofian ezagutzak sistema batean ordenatuta daude.
  • Kritikoa da; arrazoiak onartzen duena bakarrik hartzen du ontzat eta egiatzat.
  • Jakintza filosofikoa ikuspegi edo balore zirkunstantzialetatik aldentzen saiatzen da, eta arazoari modurik objektiboenean aurre egiten saiatzen da.

Jakintza Artistikoa

  • Arte plastikoek, zinemak, literaturak eta poesiak bizitzaren esperientzia adierazten dute.
  • Ez da ez objektiboa ez unibertsala. Obra artistikoen konposizioan, gozamenean eta ezagutzan, zientziaren esku-hartzerik ez da beharrezkoa. Guztiaren gainetik, eremu artistiko ezberdinen bitartez gure buruaz ezagutzen ez genituen alderdiak ezagutu ditzakegu.
  • Jakintza artistikoa zoriontasunera hurbiltzen gaituen jakintza mota da.
  • Jakintza artistikoak izaera kritiko, probokatzaile eta inkonformista du.
  • Filosofiaren eta Literaturaren arteko desberdintasunak filosofian gaur egun egiten ari den eztabaida nagusia elikatzen du. Desberdintasunak forman eta edukian oinarritzen dira.

Jakintza Erlijiosoa

  • Erlijio-sinesmenak sinesmenezko bizipenen emaitzak dira.
  • Jakintza erlijiosoak bultzatzen dituen baloreek jokabide sozial determinatu bat hedatzeko balio dute.
  • Gatazkatsu suertatu ohi da erlijio ezberdinetako sinestunak elkarrekin bizi diren inguruneetan, batez ere erabaki publiko jakin batzuk hartu behar diren testuinguruetan.
  • Jakintza erlijiosoa jakintza mitikotik honetan bereizten da: lotura du naturaz gaindiko izaki batekiko sinesmenaren eta gure eguneroko bizitzaren artean.
    • Adibidez: Musulman batek badaki egunean bost aldiz otoitz egin behar duela.
  • Jakintza filosofikoa ez da sortzen errebelazioaren bidez, gizakiak errealitatean duen esperientziaz hausnarketa eginez baizik. Horrek erlijio-esperientzia kontuan izateko eskatzen dio, errealitatearen ezagutzaren iturri den heinean.
  • Filosofiak arrazoiak eskatzen ditu, argudiatze kritikoak eta ez fedea. Jakintza filosofikoa, bestalde, ez da salbazio-jakintza bat, errealitatea ulertzeko jakintza bat baizik. Bukatzeko, esan beharra dago filosofian ez dagoela ez dogmarik, ezta liturgia-erriturik ere; horiek erlijioaren oinarrizko elementuak dira.