Baloreak eta Teoria Etikoak: Unibertsalismoa eta Erlatibismoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,61 KB

Baloreen izaera eta teoriak

Baloreek neurri moralak ezaugarritzen dituzte. Polaritatea dute: balore guztiek alde positiboa eta negatiboa dute, eta bikoteka eraikitzen dira, aurkakotasuna duten bikoteetan. Nortasun ideala dute; izan beharko lukeena azpimarratzen dute, nahiz eta errealitatea desberdina izan.

Teoria objektibista

Gizakiak ez ditu baloreak sortzen, baizik eta deskubritu egiten ditu. Baloreak gauzetan aurkitzen ditugun kualitateak dira. Balore hauek ezagutzeko aukera hezkuntzaren, kulturaren edo norberaren gaitasunaren araberakoa da. Baloreak beti izan dira berdinak, baina talde desberdinek era desberdinetan irudikatzen dituzte.

Teoria subjektibista

Ez da egongo teoria objektibo edo unibertsalik. Norberaren apreziazio pertsonal eta subjektiboaren araberakoak izango dira. Baloreak izenak edo kualitateak dira soilik, eta desiragarriak izango dira. Gizakia libreki bizi da eta, ondorioz, behartuta dago bere balore eta neurri propioak ezartzera. Baloreen dibertsitatea giza askatasunaren ondorio bat da.

Unibertsalismo eta erlatibismo morala

Unibertsalismo morala

Egi moral unibertsal baten existentzia defendatzen duen jarrera etikoa da (Sokrates). Ezaugarriak:

  • Unibertsalak: Guztiontzat aplikatzen dira.
  • Objektiboak: Ez dute testuingurua zein ikuspuntua kontuan hartzen.
  • Aldaezinak: Denborarekin ez dira aldatzen.
  • Adibidea: Giza eskubideak.

Erlatibismo morala

Ikuspuntu guztiak baliogarriak direla eta egia erlatiboa dela defendatzen dute (Sofistak). "Hori da zure egia, ez nirea."

Teoria etiko nagusiak

  1. Intelektualismo morala: Ongiaren ezagutza ekintzen bitartez erakusten da. Ongia zertan datzan ez dakienak soilik egingo ditu ekintza inmoralak. Ongiak existentzia objektibo eta unibertsala dauka. Ez daude pertsona gaiztoak, ezjakinak baizik (Sokrates).
  2. Eudemonismoa: Zoriontasuna gizakiaren bizitzaren amaierako puntua da, ongi gorenena. Norberak zoriontasuna bere erara aukeratzeko aukera du (Aristoteles). Gizakiaren ezaugarri bereziena gaitasun arrazionala da; beraz, gizakion amaiera aktibitate arrazionala da.
  3. Hedonismoa: Plazerra esan nahi du. Plazerra ongiarekin identifikatzen da.
  4. Estoizismoa: Plazer eta minarekiko axolagabetasuna eta desira propioekiko austeritatea defendatzen du.
  5. Utilitarismoa: Eudemonismoa eta hedonismora gerturatzen den teoria da.