Jainkoaren existentzia eta zoriontasuna San Agustinen filosofian

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,25 KB

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen den Izaki Absolutua da: betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua eta aldagaitza. Arima gai da egia, beharrezkoa eta aldagaitza den Jainko hori ezagutzeko, baina hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentzia errebelatua gabe.

Horren froga bi argudio nagusitan oinarritzen da:

  • Argudio kosmologikoak: Gizakiaren eta munduaren jatorria Jainkoa dela diote.
  • Argudio gnoseologikoak: Egia Jainkoaren funtsa denez eta existitzen denez, Jainkoa existitzen da.

Ideia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak dira, egiaren antzera: “zurea, nirea edo inorena deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztioi berdin eskaintzen diena”. Hau adimena baino nagusiagoa da. Jainkoak ideia hauek gizakiaren arima-adimenean ipini ditu eta adimenak ezin ditu aldatu. Ideia eredugarriak betierekoak dira eta bere funtsa dute: ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik, aldagaitzaren funtsak aldagaitzean izan behar baitu.

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

San Agustinek bihotza aseko zuen Egia aurkitu nahi zuen, honi esker zoriontasuna lortzeko. Egia hori Jainkoa da. Hau jakinda, esan daiteke Agustin eudemonista zela.

Zoriontasunaren izaera

Bere aburuz, Epikuroren erako plazer moderatuak edota suntsi daitezkeen ondasun eta grinak zoriontasun galkorrak dira. Berarentzat, egia partikular guztiak transzenditzen dituen egia osoaz jabetzea da zoriontsu egingo gaituena, eta hori Jainkoa da. Zoriona ez da objektu galkorretan oinarritzen, baizik eta betiereko diren ondasunetan, egonkorrak diren eta suntsitu ezin diren ideietan.

Bertutea eta Jainkoaren gidaritza

Gizaki guztien helburua zoriontsu izatea da; ondorioz, bertuteetan oinarritu behar gara eta ez ondasun materialetan, horiek noizbait desagertu egingo baitira. Ideia nagusi hori Jainkoa delarik, Jainkoan sinetsi gabe ez da ez zorionik ezta jakituriarik lortuko:

  • Gaiztakeriatik eta bekatutik libre egon behar gara.
  • Benetako zoriontasun absolutua edukitzeko Jainkoak gidatu behar gaitu.
  • Bera gabe galduta egongo ginateke.