Izaki Bizidunen Nutrizio Funtzioak eta Sistemak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,3 KB

Nutrizio Funtzioak

Nutrizioa deritzo izaki bizidunek kanpotik substantziak hartzeko eta substantzia horiek berezko materia eta energia bihurtzeko egiten dituzten prozesuei. Izaki bizidunek kanpotik hartzen dituzten substantzia horiek elikagaiak dira. Elikagaiak zenbait substantzia bakunez osatuta daude: mantenugaiez, hain zuzen ere. Eta substantzia bakun horiek iristen dira zeluletara.

Animalien Nutrizio Funtzioak

Digestio-prozesua

Hots, elikagaiak substantzia bakunago bihurtu, organismoak erabili ahal izan ditzan eta odolera eramaten ditu.

Gas-trukea

Organismoak oxigenoa hartu, metabolismoa egiteko, eta gero, metabolismoan hondakin gisa sortutako karbono dioxidoa kanporatu. Arnas aparatuak egiten du.

Garraioa

Zirkulazio-aparatuak egiten du.

Metabolismoa

Energia lortzeko.

Iraizketa

Prozesu hori iraiz-aparatuak egiten du.

Landareen Nutrizio Funtzioak

  • Sustraien bidez, mantenugai ez-organikoak xurgatu (ura eta gatz mineralak).
  • Garraio-hodietan zehar, mantenugai ez-organikoak landareen atal berdeetaraino garraiatu.
  • Ebapotranspirazioa: hostoen bidez, xurgatutako ia ur gehiena lurrundu eta transpiratu.
  • Gas-trukea: hostoen estomen bidez.
  • Fotosintesia: eguzki-argia erabiliz substantzia ez-organikoak substantzia organiko bihurtu.
  • Garraio-hodietan zehar, substantzia organikoak landarearen zelula bakoitzera garraiatu.
  • Metabolismoa eta arnasketa zelularra: fotosintesiaren bidez lortutako konposatu organikoak zelulek erabiltzen dituzte, energia lortzeko eta konposatu horiek landarearen berezko materia bihurtzeko.
  • Metabolismo zelularrean sortutako hondakin-substantziak kanporatu.

Digestio Prozesua: Definizioa

Digestio-prozesuak digestio-aparatuaren baitan gertatzen diren fenomeno guztiak biltzen ditu. Fenomeno horiei esker, animaliek elikagaiak hartzen dituzte, eta gero, organismoak erabiltzeko moduko substantzia bihurtu, eta hondakinak kanporatzen dituzte.

Irenstea

Kanpotik elikagaiak hartzea.

Digestioa

Elikagaiak mantenugai bihurtzea.

Bi digestio mota daude:

Zelula barnekoa

Zelula barnean gertatzen da. Zelula bakoitzak berak hartutako mantenugaiak eraldatzen ditu.

Zelulaz kanpokoa

Zelulatik kanpo gertatzen da, digestio-hodian. Zenbait guruinek entzima izeneko proteinak isurtzen dituzte digestio-hodira, eta proteina horiek elikagaiak deskonposatzeko prozesua hasten dute.

Zelulaz kanpoko bi digestio mota daude: kanpokoa (gorputzetik kanpo egiten bada) eta barnekoa (gorputzaren barruan egiten bada).

Zelulaz kanpoko digestioan, bi eraldaketa mota gertatzen dira: mekanikoa eta kimikoa.

Xurgatzea

Mantenugaiak digestio-aparatutik odolera igarotzea. Gero, odolak organismoko zelula bakoitzaren barrura eramango ditu.

Egestioa

Digeritu ez diren elikagai-hondakin guztiak digestio-aparatutik kanpora botatzea, gorotz bihurtuta.

Digestio-aparatu motak: Barrunbe Gastrikoak

Zakumodukoa da, zelulaz estalita eta zulo bakar batek lotzen du kanpoaldearekin: oskulu izenekoak, hain zuzen. Beraz, zulo horrek ahoaren nahiz uzkiaren funtzioa egiten du.

Digestio-aparatu motak: Digestio-hodia

Ahoan hasi eta uzkian amaitzen den hodi gutxi-asko luzea da.

Arnas Aparatua: Brankia-arnasketa

Uretako animaliek dute brankia-arnasketa. Gas-trukea brankien bidez egiten da.

Bi brankia mota daude: kanpo-brankiak eta barne-brankiak.

Zirkulazio-aparatua: Garraiorako Likidoa

Ornodunetan, garraiorako likidoa odola da.

Hodi motak

Ornodunetan 3 mota daude:

  • Arteriak: Odolak bihotzetik irteteko zeharkatzen dituen hodiak.
  • Zainak: Odolak bihotzera itzultzeko zeharkatzen dituen hodiak.
  • Kapilarrak: Pareta mehe-meheko hodiak dira, eta arteriak eta zainak lotzen dituzte. Kapilarretan zehar, zelula bakoitzaren eta kanpo-ingurunearen arteko gas-trukea egiten da, bai eta mantenugaien eta hondakinen trukea ere.

Bihotza

Aurrera joanarazten dion organoa da. Bi mugimendu egiten ditu: uzkurtu eta zabaldu.

Iraizketaren Definizioa

Iraizketa deritzo hondakin-substantziak hartzeko eta haiek organismotik kanpora botatzeko prozesuari.