Nutrizioa, Erlazioa eta Ugalketa Izaki Bizidunetan
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,59 KB
Nutrizioa: Bizidunak bizitzeko beren zelulak elikatu behar dituzte.
Helburuak
- Energia lortzea.
- Materia lortzea, hazteko eta zelulak zaharberritzeko.
Nutrizio Motak
Autotrofoak
Materia organikoa (MO) izakiak lortzen du fotosintesiaren bidez. Hau udaberrian egiten da. Honen bidez, MO lortzen da. Hau kloroplastoetan gertatzen da. Ekuazioa: CO2 + H2O → MO (glukosa) + O2. Glukosa landare barruan garatzen da, handitzeko eta fruituak emateko.
Heterotrofoak
Materia organikoa kanpotik lortzen da. Pausoak:
- Elikagaiak irentsi.
- Liseritu: elikagaiak txikitu, xurgatu eta zeluletara eraman.
- Hondakinak kanporatu.
Arnasketa Zelularra
Izakiek energia sortzeko prozesua da. Mitokondriak arnasketa egiten du. Ekuazioa: Glukosa + O2 → CO2 + H2O.
Elikagaien Funtzioak
- Funtzio plastikoa: Proteina eta gatz mineralen bidez, ehunak berritu eta ehun berriak sortu.
- Funtzio erregulatzailea: Bitamina eta gatz mineralen bidez, prozesu metabolikoak orekan mantendu.
- Funtzio energetikoa: Karbohidrato eta koipeen bidez, energia eskuratu.
Zelulen Nutrizioa
Materia zelulara sartzea:
- Sartzea edo ingestioa:
- Likidoak pinozitosiaren bidez (deformazio gutxi).
- Solidoak fagozitosiaren bidez (pseudopodoak erabiliz, janaria inguratzeko).
- Digestioa: Irentsitako janaria zati txikietan deskonposatu. Lisosomek eratutako bakuolora doa janaria, eta lisosometan dauden digestiorako entzimek janaria digeritzen dute.
- Xurgatzea: Digeritutako janaria lehenik zitoplasmara doa, eta ondoren mitokondrietara. Energia trukea hartziduren bidez: materia organikoa askatu (oxigenorik gabe). Molekula organikoak molekula organiko soilagoetan bihurtzen dira. Eraldaketa osoan baino energia gutxiago askatzen da.
Metabolismoa:
- Anabolismoa: Molekula sinpleak eraldatuz, konplexuagoak sortu.
- Katabolismoa: Molekula konplexuak txikitu eta sinpleagoetan bihurtu.
Metabolismoa = Anabolismoa + Katabolismoa (zelulan gertatzen diren erreakzio kimikoak).
Erlazioa
Ingurutik estimuluak jaso eta hauei erantzuteko gaitasuna.
Zelulabakarrak
- Baldintza egokietan zatitu egiten dira.
- Baldintza desegokietan kiste bihurtu.
- Mugitu egiten dira.
Zelulanitzak
Landareak
Bi eratako mugimenduak:
- Nastiak: Hosto eta loreetan gertatzen dira.
- Tropismoak: Sustrai eta zurtoinen mugimenduak.
Landareek estimuluei ematen dieten erantzun guztiak fitohormonek sortutako substantzia kimikoen bidez gertatzen dira.
Animaliak
Bi erreakzio mota:
- Mugimenduak:
- Borondatezkoak (oinez ibili...).
- Ez-borondatezkoak (arnasa hartu...).
- Substantziak ekoiztea: Guruinen eginkizuna.
Bi erreakzio horiek nerbio-sistemari eta sistema endokrinoari esker gertatzen dira.
Zelulen arteko Erlazio Motak
- Ameboidea: Ameben higitzeko modua, pseudopodo izeneko luzakinen bidez.
- Dardaratzailea: Zelulen gainaldeko zilio eta flageloen bidezko higidura. Zilioak arraunen antzera mugitzen dira; flageloak, zigor baten antzera.
- Uzkurgarria: Filamentu batzuei esker. Luzatu eta uzkurtu egiten dira, baina ez dira lekualdatzen.
Ugalketa
Sexugabeko Ugalketa
Gurasoaren zelula batetik hasten da izaki berria sortzen. Ez dira bi ugalketa-zelula behar. Bizkorra da eta energia gutxi behar du. Ondorengoak berdinak dira. Hainbat mota daude:
- Zatiketa: Zelulabakarren ugalketa berezia. Hiru mota:
- Erdibitzailea: Zelularen nukleoa bikoiztu eta bitan banatzen da.
- Gemazioa: Zelula amari konkor bat sortzen zaio, eta bertatik zelula berria sortzen da.
- Esporulazioa: Amaren nukleoa zenbait zatitan banatzen da, eta estalki babesgarri batean babesten dira zati horiek (esporak). Denbora baten buruan, hortik izaki berria sortzen da.
- Begetatiboa: Landare batzuen ugalketa. Landare berriak hostoetatik sortzen direnean, nekazaritzan asko erabiltzen da (adarren landaketa, bekuriketa, txertaketa).
Ugalketa Sexuala
Arra eta emea elkartu ondoren, beraien antzekoa den izaki berri bat sortzen da. Energia gehiago behar du, baina hobeto egokitzen dira. Fase hauek ditu:
- Gametoak sortzea (Gametogenesia): Sexu bakoitzak bere gametoa sortzen du. Arra flageloduna eta mugikorra da; emea mugigaitza eta handiagoa.
- Ernalketa: Hemendik zigotoa sortzen da.
- Enbrioiaren garapena: Zigototik bizidun berria sortzen da.
- Hazia duten landareetan, ugalketa sexualaren organoa lorea da.
- Loreetan, estamineak lorearen atal arrak dira, eta pistiloaren barruan obulutegia dago. Batzuek estamineak edo pistiloak dituzte bakarrik (sexubakarrak); bi organoak dituztenak bisexualak dira.
- Landare loredunetan, polinizazioaren bidez heltzen dira gameto arrak emeetara. Haizearen bidez bada, anemogamoa da; intsektuen bidez bada, entomogamoa.
- Obulua obulutegian ernaltzen da eta fruitua bihurtzen da.
- Animalietan, gameto arrak espermatozoideak dira, eta emeak obuluak.