Giza Fisiologiaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,51 KB

1. Hortz Formula

a. Ugaztunek itxura, neurri eta ezaugarri desberdinak dituzte. Ezaugarri garrantzitsuenak hortzeria eta mota bakoitzeko hortz kopurua dira.

b. Aldi bateko esne-hortzeria eta betirako edukiko dugun hortzeria:

  • Esne-hortzeria: 2,1,2,0
  • Betirako hortzeria: 2,1,2,3

3. Liseri Aparatua

a. Ahoan, almidoia hasten da listuak duen entzima bati esker glukosa bihurtzen. Horrela, disolbagarria ez den almidoia disolbagarria den azukre bihurtzen da. Listua lehen liseriketa-urina da.

b. Elikagaiak urdailera iritsitakoan bizpahiru ordu irauten duen irabiaketan egoten dira. Uzkurdura-uhinek elikagaiak bultzatzen dituzte eta berriz ere behera bultzatuak dira etengabeko zikloan. Urin gastrikoarekin nahasten direnean ahi antzeko bat sortzen dute, urdaileko kimoa, eta piloroan zehar heste meharrera pasatzen da.

4. Liseriketa Prozesua

A. Liseriketa-urinak eta haien funtzioak

  • Urin pankreatikoa:
    • Almidoia -> maltosa -> glukosa bihurtu
    • Lipidoak -> glizerina + gantz-azido bihurtu
    • Proteinak -> aminoazido bihurtu
  • Heste urinak:
    • Gluzidoak -> glukosa
  • Behazunak: Lipidoak liseriketarako prestatu (ez du eraldaketa kimikorik eragiten).

B. Liseriketaren helburua eta heste-zurgapena

Liseriketaren helburua elikagaiak hesteetako paretak zeharkatzeko gai izango diren substantzia kimikoetan deskonposatzea da, odolera pasa daitezen. Urrats hau heste-zurgapena da.

5. Odola eta Zirkulazioa

Odola ez da homogeneoa, bi osagaiez osatuta dago: globuluak izeneko korpuskulu batzuk eta haiek murgilduta dauden plasma deritzon likido bat. Globulu gorriak, hemati edo eritrozito izenekoak, dira ugarienak.

Globulu gorriak (Hematiak/Eritrozitoak)

Nukleorik ez duten zelulak. Hemoglobina deritzon pigmentu bat dute, kolore gorrikoa. Pertsona batek 4,5 milioi edo 5 milioi hemati behar ditu milimetro kubiko bakoitzeko.

Globulu gorrien eginkizun nagusia oxigenoa garraiatzea da.

Definizioak

Linfa: Batzuetan babak sortzen dira azalean; haien barruan linfa deritzon likido bat dago. Odol-basoek hautsi gabe, azalean lesio bat dagoenean agertzen da.

Diapedesia: Leukozitoek odol-basoetatik irteteko duten ahalmena da, odol-basoetatik kanpo dauden mikrobioak harrapatzeko.

Fagositosia: Pseudopodoen bidez mikrobioak inguratu eta irentsi.

Sistole aurikularra: Balbula sigmoideak itxita, balbula trikuspidea eta mitrala irekita, odola bentrikuluetara pasatzeko.

Zirkulazio nagusia: Zirkulazio nagusia edo orokorra gorputz osoan zehar gertatzen dena da.

8. Odol-presioa eta Basoak

A. Odol-presioa

Odolak arterietan egiten duen presioa zikloan zehar aldatzen da, sistole aurikularrean txikiena izanik eta bentrikularrean, bigarren aldian, handiena.

B. Benen eta Arterien Ezaugarriak

Morfologikoak:

  • Benak: balbulak dituzte, ez elastikoak.
  • Arteriak: elastikoak, balbularik gabe.

Funtzionalak:

  • Benak: odola bihotzera eramaten dute.
  • Arteriak: odola bihotzetik ateratzen dute.