Izaki bizidunen ezaugarriak, antolaketa maila eta biomolekulak
Resumen
Dokumentu honek izaki bizidunen ezaugarri nagusiak azaltzen ditu: nutrizioa, harremana eta ugalketa. Gainera, bizidunen antolaketa mailak (abiotikoa eta biotikoa) eta bioelementuak, ura, gatz mineralak eta biomolekula organikoak aztertzen ditu. Ikasleak bizitzaren oinarri kimiko eta egiturazkoak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Izaki bizidunen funtzio nagusiak nutrizioa, harremana eta ugalketa dira.
- Bioelementu primarioak (C, H, N, O, P, S) pisuaren %99a osatzen dute.
- Uraren propietateak (disolbatzaile ahalmena, bero espezifiko handia, dentsitate maximoa 4ºC-tan) bizitzarako funtsezkoak dira.
- Gatz mineralak ioi egoeran edo gatz solido gisa agertzen dira eta funtzio desberdinak betetzen dituzte.
- Antolaketa biotikoa zelulatik biosferara doa: zelulak, ehunak, organoak, aparatuak eta sistemak, populazioak, ekosistema eta biosfera.
- Biomolekula organikoak materia bizian bakarrik daude eta polimeroak dira gehienak.
Izaki Bizidunen Ezaugarriak
Izaki bizidunek hainbat ezaugarri dituzte:
Bizi Funtzioak
Nutrizioa
Materiala eta energia lortzea du helburu.
Parte hartzen duten aparatuak: Digestio-aparatua, Zirkulazio-aparatua, Iraitz-aparatua eta Arnas-aparatua.
Motak:
- Autotropoa: Beharrezko materiala sortzen du.
- Heterotropoa: Besteek sortutako materiala behar du.
Harremana
Ingurumeneko elementuez hautematea eta haiei erantzutea.
Parte hartzen duten sistemak:
- Zentzumenezko organoak
- Koordinazio sistema: Nerbio sistema/Sistema endokrinoa
- Sistema elektorea: Lokomozio aparatua (muskulu, hezur). Substantziak jariatzea.
Ugalketa
Motak:
- Sexu bidezkoa: Gametoak (arra eta emea).
- Asexuala: Erdibiketa, Gemazioa, Esporulazioa.
Izaki bizidun guztiak biomolekulaz osatuta daude (ura, gluzidoak...). Zelula batez edo zelula askoz osatuta gaude.
Izaki Bizidun Baten Antolaketa
Maila Abiotikoa (Ez Bizitza)
Atomoak
(e-, p+, n) (O, H, C, N, P...)
Molekulak
Sinpleak: (H2O, CO2, O2, PO4...)
Konplexuak: (Almidoia, glukogenoa, proteina...)
Maila Biotikoa (Bizitza)
Zelulak
Bizitza propioa duen izaki bizidunen atalik txikiena da. Banakoa, zelulabakarrekoa, koloniak.
Ehunak
Funtzio jakin bat egiten espezializatuta dauden antzeko zelulen multzoa da. (Nerbio-ehuna, muskulu-ehuna...)
Organoak
Ehun multzoa da (Birika, garuna...)
Sistemak eta Aparatuak
Sistemak (ehun berdinez): Nerbio-sistema, sistema endokrinoa, hezur eta muskulu sistema...
Aparatuak (ehun ezberdinez): Iraitz-aparatua, zirkulazio aparatua, arnas aparatua...
Organismoa/banakoa: Banakoa zelula anitzeko izakia.
Populazioa (espezie berekoak)/komunitatea (hainbat espezie): Une berean bizi diren espezieen multzoa.
Ekosistema
Biosfera
Biokimika
Bioelementuak
Izaki bizidunen materia osatzen duten elementuak dira.
Elementu kimiko ugarienak lurrazalean eta bizidunetan (pisuaren %-tan):
- Primarioak: %99a osatzen dute (C, H, N, O, P, S)
- Sekundarioak: Gainerakoak dira (K, Mg, Cl...)
Sodio eta Potasioa: Nerbio bulkada transmititzeko.
Kloroarekin batera bizidunen ur kantitatea konstante mantentzen da.
Magnesioa: Klorofila molekularen egituraren osagaia da.
Oligoelementuak (masaren %0,1)
Funtzezkoak: Mn, Fe, Ko...
Manganeso: Landareen fotosintesian ematen den fotosilean parte hartzen du.
Aldakorrak: B, Al, I...
Silizioa: Gramineo landareei erresistentzia ematen die.
Kromoa: Intsulinarekin batera, gluzemiaren erregulazioan parte hartzen du.
Biomolekulak
Bioelementuen konbinaketaz sortutako osagaiak dira.
- Organikoak: Izaki bizidunetan bakarrik daude.
- Ez-organikoak: Materia bizigabean eta izaki bizidunetan agertzen diren molekulak dira.
Organismoaren Osagai Nagusiak
Ura
Izaki bizidunetan dagoen molekularik ugariena. Bere molekularen egitura kimiko berezian oinarritzen da bizitza.
Gainerako molekulak uretan disolbatuta eta sakabanatuta daude eta bertan gertatzen dira metabolismoaren erreakzio kimikorik gehienak.
Proportzioa espezie batetik bestera aldatzen du, intsektuak %40, arrainak %65-%80, baita organismoaren adina eta ehun motaren arabera ere.
Urak bizidunen metabolismoan duen garrantzia beren propietate fisiko-kimikotan datza: bere dipolo egituraren eratorriak.
Uraren Propietateak eta Funtzio Nagusiak
- Disolbatzaile ahalmen handia: Substantziak garraiatzen ditu. Organismoaren zehar eta erreakzio metabolikoak ingurune urtsu batean gertatzen dira.
Disoluzio IONIKOAK: Gatzen ioiak uraren dipoloek erakartzen dituzte, ur molekulez inguraturik geratuz.
Disoluzio MOLEKULARRAK: Talde polarrak edo karga dituzten substantziak (alkoholak, aminoazidoak...) ur molekulen poloek erakarri eta inguratzen dituzte.
- Erreaktibo kimiko indartsua: Hidrolisi erreakzioetarako behar diren H+ eta OH- eskaintzen dizkio inguruari. Oxidazio-erredukzio erreakzioetan O2 eta H2 eskaintzen du.
Erreakzio metaboliko gehienak ingurune urtsu batean ematen dira.
- Dentsitaterik handiena: (1g/cm3) 4ºC-tan ur likidoak izotzak baino dentsitate handiagoa du. Horrela, uretako espezieek bizitzen jarrai dezakete izotzaren azpian.
- Bero espezifiko handia: H-zubiak apurtzeko erabiltzen duen bero energia kantitate handiak xurga dezake bere tenperatura gradu bat igotzeko. Bizidunen tenperaturaren erregulatzaile eraginkorra da.
- Lurrintze bero handia: Ur likidoa lurruntzean, H-zubiak apurtu behar direnez bero handia xurgatzen da, eta horrela izaki bizidunen tenperatura jaitsi egiten da, ura lurrunduz (izerdiaren bidez).
Gatz Mineralak
Izaki bizidunetan %1-5 kantitatean dauden biomolekula ez organikoak dira.
Gatz mineralak era ezberdinetan agertzen dira:
- Gatz ionizatuak: Ioi egoeran aurkitzen dira disolbaturik uretan (Na+, CO3, K+). Ioi hauek organismoaren gaitasun-maila konstantea mantentzen dute. pH-a erregulatu, oreka osmotikoa eutsi, eta beste ekintza espezifikoak erregulatzen dituzte; nerbio bulkadaren transmizioa (Na+, K+), muskuluaren uzkurduran (Ca+, Mg+) edo odolaren koagulazioa.
- Gatz solidoak: Izaki bizidunen atal gogorrenak eratzen dituzte (eskeletoa, eskolak, maskorrak), hau da, egiturazko funtzioa betetzen dute eta euskarri eta babes funtzioa ere.
Kontzeptu Batzuk
- Funtzioak: Barne inguruneko pH-a (disoluzio baten azidotasuna neurtzeko) orekan mantentzea. Bizidunek, gatzen sistema indargetzaileen bidez, barne inguruneko pH-a orekan mantentzen da.
- Osmosia: Kontzentrazio desberdineko bi soluzioen arteko disolbatzailea mintz erdiiragazkor batetik barrena igarotzea da, esaterako mintz plasmatikotik barrena. Disolbatzailea disoluzio kontzentratuenera mugituko da.
Biomolekula Organikoak
Materia bizian soilik dauden molekulak dira. Kate hidrokarbonatoez osatuta daude eta propietate hauek dituzte:
- Molekula linealak, adarkatuak edo ziklikoak dira.
- Gehienak polimeroak dira, hau da, monomero izeneko molekula bakunagoak lotuz eratzen dira (polimerizazioa).
- Kate horiei beste atomo batzuk lotzen zaizkie (H, O, S, P).
- Denek funtzioa dute organismo bizien barruan.
Hidrokarburoak Ulertzeko
- Alkanoak: Lotura bakuna (CH3-CH3)
- Alkenoak: Lotura bikoitza (CH2=CH-CH3)
- Alkinoak: Lotura hirukoitza (CHC-CH2-CH3)
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein dira izaki bizidunen bizi funtzio nagusiak?
Nutrizioa, harremana eta ugalketa dira. Nutrizioak materiala eta energia lortzea du helburu, harremanak ingurunearekin erlazionatzea, eta ugalketak jarraipena ahalbidetzen du.
Zergatik da garrantzitsua ura bizidunentzat?
Izaki bizidunetako molekula ugariena da eta metabolismoaren erreakzio gehienak ingurune urtsu batean gertatzen dira. Bere propietate fisiko-kimikoek tenperatura erregulatzea ahalbidetzen dute.
Zein da biomolekula organikoen ezaugarri nagusia?
Kate hidrokarbonatoez osatuta daude eta gehienak polimeroak dira, monomeroen lotura bidez sortuak. Materia bizian soilik aurkitzen dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.